Haria (2004-12-30):
Estatutu Berriak euskara jakiteko betebeharra jasotzea eskatu du Kontseiluak
Euskararen Gizarte Ergileen Kontseiluak eta hainbat euskaltzalek gaur (30) Eusko Legebiltzarrean bozkatuko den Estatutu Berriaren Proposamenaren testuak datozen urteetako ordenamendu juridikoa izan daitekeena erabakiko duela uste dute eta beraz, euskarak behar dituen gutxieneko baldintzak betetzea eskatu dute. Horrela, egitasmoak euskara jakiteko eskubidea eta betebeharra jaso behar duela azaldu zuten atzo egindako agerraldian.
Lagun bati bidali
Legerian euskara jakiteko betebeharra jaso dezatela eskatu du Kontseiluak ("Berria")

 
 
 
   Kontseiluak estatutu proposamen berria kritikatzen du "euskara jakiteko betebeharra" jasotzen ez dabelako. Ea inor animatzen da honetaz pixka bat eztabaidatzen.
 
    Ez dot uste legeak exigitzeagatik hizkuntza bat ikasten denik. Agian justu kontrakoa lortu leike.
 
    Gutariko inork ez dau espainola ezagutzen legeak halaxe diolako (esan badio, jakina), ikusten ditugun telebista kate gehixenak, entzuten ditugun radixo gehixenak, irakurtzen ditugun egunkari eta liburu gehixenak espainolez dagozalako baino, eta kalera goiazenian gehixenbat espainolez egiten dogulako jende gehixenak beste hizkuntzarik ezagutzen ez dabelako.
 
    Badakit halako legeak ipintzen direnean (espainola ezagutu beharra) ondorioak be badirela arlo zehatzetan, baina ez horrenbeste berez legeak diñualako, potere politiko-sozial haundia atzean dakalako baino. Eta E.H.an gizarte osoari begiratuta "euskara jakiteko betebeharrak" ez dot uste ondoriorik izango leukenik, hasteko praktikara eroanezina izango litzakeelako, eta ezintasunaren kontra aurrera eroaten inor ahaleginduko balitz ondorio praktiko onik ez daukaten istilu politiko-juridikoak-(sozialak?) baino ez liratekeelako sortuko.
 
    Katalunian agian diferente izan leike, baina E.H.rako holaxe ikusten dot.
 
    Izan leike, dana dala, ikusi behar, inork ni kontrakoaz konbentzitzea.
 
    Txau.
        Imanoltxu.
 
 

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to