i.t.k:

>Halako estatistikak merke samarrak dira:
-- Eta hire komentarixuak zeraittik dittuk garestiauak?
    
>- "1985etik honako murritzena". Data hori aukeratu bada, seguruenean ezin
delako gauza bera esan "1980tik hona".
>- "Europako Batasunean baino bi puntu gutxiago". Eta... Frantzian
(aldamenean dogu eta) baino zer? Pirenées Atlantiques baino zer?... Naparroa
baino zer? ("Araba Nafarroa moduan" leloa gogoratuizu).
-- Bihar bada arrazoi punttua daukak, eta seguru asko dexente gehixao eukiko
heukek, nik neuk "gu" eta "bestien" arteko konparasiñua ein gura izan baneu.
Baiña nere asmua "gu oin" eta "gu lehen" konparatzia izan dok, hau da
Estatutuak mesede ekonomikorik eragin ete deuskun ala ez. Estatutu barrixak
bildurtzeko aitxakixarik emoten ete deskun ala ez.
   Turismuari buruz esandakuak balio jok adibidetzat: 1993an (lehen
estadistika 1992koa dok) 850.000 turista eta iaz bi bidar gehixao. Horrek ez
jok esangura iaz etorritako 1.700.000 bisitariak ikaragarri asko diranik
(segurutik gitxi dira, proportzioz behintzat, Espaiñia eta Iparraldera
etortzen dan turismoaz konparauta), ez dogula azken hamar urteotan iñor
izutu baiño.

   Tira (oin danok "bueno" esaten juek), merkia edo garestia... Nere eritzi
apala.

   Amatiño

   



----- Original Message -----
From: "Amatiño" <[EMAIL PROTECTED]>
To: <eibartarrak@postaria.com>
Sent: Sunday, January 23, 2005 7:57 PM
Subject: [eibar] Don Bildur


> Don Bildur jauna ez da batere berria. Ia zortzirehun urte joan dira 
> Berceo poetak lehen aldiz aipatu zuenetik hona. Geroztik, Don Bildur 
> lantzean
behin
> agertu izan zaigu historian zehar, izurriteak, inkisizioak eta 
> gainerako mamuek eraginda. Azken bolada honetan, ostera, ekonomiak 
> deituta agertu
izan
> zaigu Don Bildur, edo, hobeto esanda, ekonomiaren aitzakiaz  politikak 
> deituta.
>
> Roman Knörr jaunari jaramonik egingo badiogu euskal ekonomia Estatutu 
> Politiko Berriaren bildur da. Ez da kontu berria. Orain 25 urteko
hemeroteka
> begiratu besterik ez dago konturatzeko Gernikako Estatutuak ere 
> antzerakoa sortu zuela APko jarraitzaileen artean. Hala ere, gaur egun 
> ez dago inor, ekonomiaren izenean behintzat, Gernikako Estatutua 
> txarretsiko duenik; are gutxiago Estatutu hura ekonomiaren aitzakiaz 
> gaitzetsi zutenak
defendatzaile
> amorratu bihurtu direnez gero, itxuraz behinik behin.
>
> Aste honetan ezagutu diren datuak aipatuez gero, ez dirudi euskal
politikak
> inor bildurtzen duenik. Ez behintzat lan-merkatua eta turista-kopurua. 
> Lan merkatuari dagokionez, sekula historian baino landun gehiago dago 
> gaur
egun
> Euskal Erkidegoan eta langabezia, aldiz, 1985etik honako murritzena, 
> Europako Batasunean baino bi puntu gutxiago. Turismoaz, berriz, 2004
urtean
> inoiz baino bisitari gehiago etorri da eta orain hamar urte baino bi 
> bider gehiago.
>
> Jakina, bildurrak ez omen du arrazoirik behar. Bapo. Baina, hala ere, 
> zein sektoreri egotzi beharko genioke ustezko bildur hori lan-merkatua 
> inoizko oparoena baldin bada eta kanpotarrek sekula baino gehiago 
> bisitatzen
baldin
> bagaituzte? Nor da bildur? Zeren bildur?
>
> Behar bada arazoa besterik da. "Basta ya"ko jendeak nahi izan zuen 
> bezala sukaldariek euren jarrera politikoa jendaurrean aitortu 
> zezaten, hainbatek nahi luke enpresariek jakineko kolore politikoren 
> baten aldeko postura publikoa azaltzea. Baina guk ez ditugun euskal 
> sukaldariak eta euskal enpresariak horretarako behar, bakoitza bere 
> lanean onena izan dadin
baino.
>
> Amatiño
>


----------------------------------------------------------------------------
----


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to