i.T.-k diño:

<Esan notsun, Amatiño laguna, EAJaren ahaleginak alperrikakoak direla

-- Alperrikakoa edo ez, kontua besterik da. EAJk 1916an parte hartu zuen
lehen aldiz,  Lausanan, Nazioen Biltzarrean; Agirre, Landaburu eta Irujoren
doktrina europarraren fruitu da; Francoren diktadurapean erbestean sortu
behar izan zuen "Consejo Español del Movimiento Europeo" delakoa ere Eusko
Jaurlaritzaren Parisko bulegoan sortu zen; Franco hil ondoko EAJren lehen
txosten politikoak alderdiaren "europarzaletasuna" aldarrikatu zuen; EAJk
oraingo ituna baino eskasagoa ziren Maastricht, Amsterdam eta Nizako itunak
onartu zituen; Iparraldeko EAJk ez du batere batere zalantzarik...
   Gaur dugun Europa zentzu historikoa zutenek egin zuten. Otsailaren 20ko
ituna ezer gutxi da, baina, urratsez urrats, aurreko pausu guztiak erabaki
behar izan ziren bakoitzean "gutxitzat" utzi izan balira... gaur egun ez
genuke Europarik izango, ez Euro Legebiltzarrik, ez merkatu bateratu
lehiakorrik, ez dugun ongizaterik, ez eurorik, eta bai, ostera, Bidasoako
aduanarik.

<Eta hori horrela izanik bigarren
klabeari begiratzen detsat: ederto, eta estatuari begira, hori be zilegia
da-eta, zer dot nahiago?
-- Zilegi bai, baina ez da hori orain eztabaidan dagoena. Neri ez didate
espainiarrek esango ni baino europarragoak direnik. Nik badut aurrez aurre
europarrik gehienek ez duten zerbait: IPARRALDEA.
   Nik badut barru-barruan, espainiarrik gehienek ez duten sentimendua,
lehenago izan nahi dudala europarra espainiarra baino. Begira, neri bost
axola zaizkit kasu honetan Zapatero, Raxoy ala Llamazares. Neri Ramuntxo
Kanblong-ek (badakizu nor den?) esaten dit behar dugula baietz esan eta
kitto. Baina ez dit orain esan lehen aldiz. Orain dela 30 urte, 1974an,
entzun nion  estreinako Bergaran eman zuen hitzaldian.
   Barkatu, maitasun guztiaz eta zahar honen uste apalez: Europari ezetz
esaten dioten  euskaldun asko neri iruditzen zaizkit "gaizki hazitako
ume-mokoak". Inguruan dutenaren garrantziaz ez dira jabetzen, uste dute dena
amama dela, zerutik datorrela. Baina Europagintzaren atzekaldean, bere
eskasia guztiekin, historia bat dago, hainbat belaunaldiren etengabeko lana.
   Eta euskaldunok, abertzaleok behintzat, dena daukagu Europan irabazterik,
eta ezer ez, ezer ez gero, galtzekorik.
   Amen. Ohera noa. Egun  luzea izan da-eta. Are gehiago Zapaterori egin
"genion" bisitaren berri
jakin denez gero.

        Amatiño





_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to