> Kaixo:
>
> Oker ez banago lau urte eta piko daramatzat eibartarren artean. Urte
> hauetan ez dut gogoratzen Eibarko Antzerki Jardunaldiei buruzko mezurik
> zerrendan (ez naiz bilatzailearekin aritu, hala eta guztiz ere).
>
> Ni ere ez naiz inoiz egon jardunaldi horietan, baina inpresioa daukat
> (kanpotik begiratuta) hain aipatuak eta goraipatuak diren jardunaldi
horiek
> ez dituzuela gehiegi maite.
>
> Arraroa egiten zait inork ez aipatzea ez-dakitz-zer-antzezlana ikusi duela
> edo ez duela ikusteko astirik, edo...
>
> Oker nabil?
>
    Nik ez daukat inpresio hori. Eibarren ez nagoenez ezin hara joan, baina
Eibarren egonez gero sin falta joango nintzateke. Ez dut uste jardunaldi
horrek Eibarren inolako ezinikusirik sortu dabenik, nire inguruan behintzat
ez. Izatekotan, agian, izen ona.
        Imanoltxu.

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to