Eta kitto-ren boletinean leiduta (http://www.etakitto.com/laburrak5.htm):
 
Pasialeku berdiak inguratuko dau herrixa

Gure herrixari bueltia emongo detsan pasialeku berdia egitten hasiko dira aurten, EAJ-EA taldiak aurtengo aurrekontueri egindako emendakin batek jasotakuari kasu eginda. Bidia egitten nun hasiko diran ziheztu barik dago oindiok, baiña 2000. urtian Ekotek enpresak egindako aurreproiektuari heltzeko asmua dake. Jeltzaliak aurreproiektua berreskuratzeko 200.000 euro erabiltzia proposatu eben, baiña PSE-EEk 120.000 euroko partida onartu eban.
Danera 12 kilometroko ibilbidia egitteko aukeria aurreikusten dau proiektuak eta ahalik eta aldapa gitxien eukitzeko ahalegiña egingo dabe. Ekotek-ek egindako proiektuan 9 zati dagoz jasota, baiña hori oiñarritzat hartuko badabe be, aukerak hobeto aztertuko dittue. Helburua, oiñezkuendako ibilbide ekologikua egittia da.
 
    ------------------
    Benetan ideia ona iruditzen jata. Donostiartutako lagun eibartar batekin akordatzen naiz, zer zan gehixen igartzen zeban aldia Donostia eta Eibar artean? Eibarren paseatzeko ganorazko tokirik ez zegoela, ez bazan kotxea hartu eta Arratera edo presara joanda. Baina etxetik urten eta lasai paseatu... barianteko bueltiak edo Ermura joan eta etortzeak ez zeben betetzen nire laguna, eta normala.
    Ikusiko dogu (ikusiko dogu?) zelan gelditzen dan pasialeku berri hori.
        i.t.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to