Dantzarena leiduta akordatu naiz, lehenagotik naukan pentsatuta eta.
Gure artean bada musikariren bat, ez zarie animatuko Eibar fotbal
taldearentzako ereserki ganorazko bat egiten?
    Beharrezko ezaugarrixak: musika tresna laguntza barik kantatu ahal
izatea, letra inozo-inozoa ez baina korapilatuegia be ezin izan...
    Nire gustuak: Atleticana bai musikaz bai letraz oso ona deritzat,
Errealana edo Alavesana berriz nahiko kaxkarrak -horren modokua egitea ez da
hain gatza izan behar-, Osasunakoa ez juat gogoratzen. Baina bazeuan rock
talde napar bat ekipo txiki bati imno izugarri ona egin zetsana, ez dittut
izenak gogoratzen.
    Pentsaizue, musikariok, pop edo rock doinu bat zoragarria ez bada azkar
samar gelditzen dala ahaztuta, eta publiko zehatz batera baino ez dala
ailegatzen. Baina futbal ereserki on bat... hori betiko da eta mota
guztietako jendeak kantatzeko, hori bai da "LA GLORIA".
    Animo!!!  Nik, botatzeagaittik...
        Trebi.




----- Original Message -----
From: "Luistxo Fernandez" <[EMAIL PROTECTED]>
To: <eibartarrak@postaria.com>
Sent: Friday, April 01, 2005 5:45 PM
Subject: [eibar] Dantza tradizio berri bat Arraterako


> Hortik jasoa
>
> ----------------
> Dantza tradizio berri bat sortzera goaz.
>
> Arraten egingo dugu, Arrateko Amaren egunean, irailaren 8an.
>
> "Tradizioa" eta "berria" kontrajarriak direla pentsa liteke, baina uste
> dugu "tradizioak" berezkoa duela "berri" izatea, eta sortuko ditugun
> dantzak berriak bezain tradizionalak izatea nahi genuke.
>
> Irailaren 8a urruti dago oraindik, baina mimoz prestatu nahi ditugu
> dantzak, eta horregatik eskuartean dugun proiektua bere kasa ibiltzen hasi
> aurretik, zurekin konpartitu nahi dugu.
>
> Arrateko Amaren dantzen proiektuaren aurkezpen datorren apirilaren 18an
> ekitaldia egingo dugu, arratsaldeko 19.30etan, Eibarko Portalea Kultur
> Etxeko areto nagusian.
>
> Arrateko Amaren kofradia, Usartza Udal Txistulari Banda, Eibarko
> Udal-batza, Arrateko Jai Batzordea, Debabarrenako  dantzariak, eta oro
har,
> Arratetikuak sentitzen diren guztiei luzatzen diegu aurkezpenara etortzeko
> gonbidapena eta egitasmo honetan parte hartzeko deia.
>
> Laster arte,
>
> Kezka Dantza Taldea
> Arrateko Amaren dantzak
> proiektuaren aurkezpena
> Apirilaren 18an, 19.30etan
> Eibarko Portalea Kultur Etxean
>
> <http://www.deporeibar.com/dantzak/11>http://www.deporeibar.com/dantzak/11
> <mailto:[EMAIL PROTECTED]>[EMAIL PROTECTED]
>
>
>


----------------------------------------------------------------------------
----


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to