Amatiñok:
Txikia ezezik, gauza haundi batek faillatzen jok hor: ezein alderdi ez dala
burruka armatua uxatzen ez dauan ezker abertzaliaz alkartuko. Ez dok
aritmetika kontua "prearitmetikua" baiño.

Gero bai, ETA desagertu ostian hórrek konbinaziño guztiok gertatu ahal
izango dittuk. Baiña ez aurretik.

   Bai eta ez, hor prentsaren poterea sartzen jok. Ikusi besterik PSOEren
inguruko komunikabidek zelako txintxo segitu daben bere alderdiaren
aldaketa: EH lehen inondik inora ez baina EHAK oprain bai; e.t.a.rekin
kontakturik ezta zoratuta bez eta orain "bai, jakina".

   Patxi lehendakari "burruka armatua uxatzen ez dauan ezker abertzaliaz
alkartuta"? Errez asko onartuko leuke, artikulu eta iritziemaile mordua
aterako leukie horren alde. Eta espainiarrak pozik.

Beste kontu bat da nola jestionatu halako gobernu bat, ze hor aritmetikaren presentzia bai da etengabea. Gatxa. EAJ-EA-EB-(Aralar)ek daken bezain jodiduta.
i.t.




_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to