Aupa
Ixa guztiakin nago konforme. Gauza batekin izan ezik: askotan guk ezin dogu aukeratu nun egin biharra. Eta neri esperientziak diñosta hori. Nik nahi, oiñ egiten doten biharra, baiña hurrago. asko jota Durangon, Deban edo Arrasaten. Nahixago Deba-Durango, trena dagolako. Biharrera oiñez juatia pribilegixo eta plazerra da. Neretako, behintzat!
Nik ez dot aukeratu Basaurin bihar egittia. Biharrak aukeratu ninduan. Eta hipotekiak, eta bizi biharrak....Hainbeste gauza dagoz!! Eta nik ezin dot bakarrik etxe bi pagau! Nik erabaki bihar neban nun bizi. Kontratua ekaiñian amaitzen jatanian nora juango naiz bestela? Erromora, Galdakaora, Bergarara? Erabaki bihar izan neban nun bizi eta, zelan ez ba, Eibar aukeratu neban. Ez naiz bape nomadia. Zu igual bai. Nik ezin dot.
leire

oier gorosabel larrañaga <[EMAIL PROTECTED]> escribió:
Oierrek:

>>Alternatibia ez da AHT bat egitia kotxe erabilleria jaisteko, baizik eta
>> biharra etxetik hurrago egin, edo piso bat alokatu, kotxien erabilleria
>> jaisteko
>
>
Imanolek:
Teorian bai, eta ahal izanez gero uste dot jende gehixenak hori egingo
leukeela, tren modernorik eduki ala ez, baina batzuk/askok ezin dabe,
arrazoi askorengaittik, horrei ez detseu autobusa edo kotxea baino urtenbide
hoberik eskaini behar?

Oierrek:
Ez zara konturatu Donostiako jente horrek ez leukiala Bilbon biharrik egingo autopistia ez balego? Lehelengo autopistia izan zan, eta gero "Donostiarrak Bilbora juan biharra". Ez alderantziz. ¿Naturala iruditzen jatzu eurei AHT bat egittea, baina Eibartik Pontevedrara joan bihar danari pisu bat alokatzia gomendatzia? ¿Zergaittik alde hori?

> Danok daukagu Kalamuko puntara igotzeko eskubidia. Goazen orduan bide
> asfaltatu bat egittera puntararte, aulka kurpildunak eta umien
> burditxuak daroienak be puntara heldu daixezen. Ez ba.


Imanolek:
Lehenago esan neban eta orain berriro diñot: "Jende askok, bere gogoaren
kontra, horrelaxe bizi behar dabela, askotan eta askotan batek ez dabelako
aukeratzen bere bihartokia, ez andriaren bihartokia...", eta biharra zure
etxetik eta zure andrearen edo gurasoaren bihartokitik/etxetik 100
kilometrora badago, ba joan behar.

Oierrek:
Hori bizitza guztian gertatu da, eta emigrazioaren motibo nagusienetakua da. Dakarretik Ondarrura ez dago AHTrik, eta senegalesak pisuak alokatzettuez herrixan. Baina gu ez, gu ez dogu ipurdixa mobidu nahi. ¿Ez dogula ipurdixa mobidu nahi? Ba to, ordu biko biajia karreteratik.

¿Zu be zergaittik juan ziñan ba Bittorixara bizi izatera?

Azkenaldixan manejatzen dan kontzeptua da elikagaixen jatorrixa. Zenbat eta produktuak, tallarrak, bihargiñak... urriñago egon, orduan eta gasto gehixago daka transportiak, eta beraz ekologikoki txarrago. Gasto gehixago... eta baitta noski infraestruktura gehixago be. Muga bat ipini bihar da, Imanol, eta ez da agintarixen edo eraikuntzako enpresaburuen partetik etorriko (harek zenbat eta gehixago konsumidu, gehixago irabazi eta gero... hor konpon).

Imanolek:
Prest gaoz autobusak subentzionatzeko baina ez trenak subentzionatzeko.
Eibarko bariantea eta edozein karretera (autopistak gutxiengoak dira,
nabarmen) erabat subentzionatuta daoz, eta gure inguru menditsuan erozein
karretera eittea beti da hiper garesti. Baina horretaz ez gara kejauko,
alderantziz, zenbat eta karretera gehixago hobe.

Oierrek:
Hasiko gara karreterekin? Ez, ni hori ezbadot aittatu AHTri buruz gabizelako da.

Imanolek:
> estudiantea be sartu dedilla ikasle piso baten.
Klaro, erraza, etxiak alkilatzia merkia danez, eta etxetik kanpo
bizitzia merkia danez...

Oierrek:
Dana karua dan honetan, merkena aukeratu nahixan gabiz. Eta nere ustez, lanetik hurrago egotia merkiagua da, bai langillian poltsikorako baitta gizarte osorako be.

Imanolek:
Jakina, baina autopista bai erabiltzen dozu, eta hori be ez dozu pagau
gura, hori bai, hori "ordain deidazela", "Autopista doan".
Eta autopista hartzen dozunean, zer zoiaz? "gehienez 80an?"
Eta kotxea aparkatuta eduki eta beste batek urtetzea galazotzen
dotzunian, ez detzezu "zipaioei" deitzen?

Oierrek:
Imanol... komentarixo horrek ganorabakuak dira. Usteze argumentuak gastau egin jatzuzela.

O.



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]



Correo Yahoo!
Comprueba qué es nuevo, aquí
http://correo.yahoo.es
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to