Toribio Etxebarriak: ARAURA: En Eibar nos valemos comúnmente de esta voz. San Juanen araura. (Segun... ez du aipatzen)
    Bergara aldeko hiztegia: SEGUN, SEGUN ETA... (Araura, Arabera... ez da aipatzen)
    Labayru hiztegia: ARABERA, ARAUERA... (Segun... ez da jasotzen)
    Euskara batuko hiztegiek erregular "arabera" bai jasotzen dabe baina ez "segun (eta)"
 
    Pasatako astian bizkaittar gazte bati entzun netsa "arabera +/-" natural esaten eta orduan akordau nintzan forma hori natural esanda (ez hizkera ponposoan) ze gutxitan entzun doten.
    Nire galdera "Eibartzaindiko" kideak zarien guztioi: zeuek, zeure gurasok edo aitita-amamak... nola esaten dozue /dabe normalian??
    Nire kasuan beti-edo "segun (eta)", eta "arabera / araura" pixka bat exotiko egitten jata. Bakarrik neure kontua da? belaunaldi aldaketa da? jenerala da?
    Ia neure moduan abuztuan guardian geratu garenon artian zeozer ateratzen dogun.
    Gora Gasteizko Andra Mari Zuriaren jaixak!!!!!
        i.t.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to