Ba hori horrela bada Kultura Sailak komunikazio arazo larri bat izan zuen
auzi honetan. 15 urteren buruan Andu Lertxundik horrela pentsatzen
jarraitzen badu, Hasier Etxeberriak ere bai, wikipediara informazio oker
hori iritsi bada,... Zerbaitek huts egin du, edo gutxienez orain 15 urte
huts egin zuen, eta horren arrastoak gaurdaino iritsi dira.

1992an Kultur Kezka izeneko taldea eratu zen eta Berriak kontatzen duenez
museoa eraikitzeko planen ondorioz "Eusko Jaurlaritzako kultura aurrekontuen
murrizketa salatu zuen taldeak eta kulturaren munduko 400dik gora lagunen
atxikimendua jaso zuen berehala. Besteak beste, honako hauek parte hartu
zuten Kultur Kezkaren lehen bilera hartan: Txema Auzmendi, Josu Kamara,
Antton Mendizabal, Koldobika Jauregi, Jon Sarasua, Hasier Etxeberria, Ramon
Etxezarreta, Xabier Laka... Ordurako sinadura bilketa abian zen, eta beste
askoren artean, Rikardo Ugarte, Nestor Basterretxea, Antton Valverde, Mikel
Laboa, Jimu Iturralde eta Edorta Kortadik eman zuten izena."
http://tinyurl.com/2p8hps

Ramon Zallok Jakin aldizkarian argitaratutako artikulu batean "Eusko
Jaurlaritzaren Kultur gastua" hartu zuen aztergai. Jaurlaritzaren Kultura
Sailaren aurrekontuak aztertu ondoren honako ondorio hauek ateratzen zituen
Ramon Zallok: "Kultur Kezka-k arrazoi zuen Aurrekontuari eginiko kritikan.
Enpresei —Euskadiko Balletari, Koru Federazioari— emandako bekak ezik, beste
guztiak desagertu egiten dira eta, egoera hau leundu ahal izateko,
Diputazioenak ez dira nabarmenki berretzen. Halaber, murriztu egiten dira
Kultur Hedakuntzari, Zineari, Teatroari eta Ondare eta Museoen —Guggenheim
salbu— zenbait kapituluri buruzkoak. Baita ere, euskararen sustapenerako
laguntzak —Vasco Press, bideoak eta, oro har, euskararen aldekoak—, kapitulu
handiak eta liburu eta liburutegientzako laguntzak irabazten ateratzen diren
bitartean. Honenbestez, dirulaguntzen murrizketa 1.500 milioi ingurukoa izan
da."
http://www.jakingunea.com/50urte/pdf/Jakin92_73/Jakin92_73_063.pdf

oier.


On 10/25/07, Amatiño <[EMAIL PROTECTED]> wrote:
>
> Aurrekoan esaten zenuen "beraz, Andu oker dabil, Hasier Etxeberria ere
> bai, eta... ondorioz wikipedia ere bai". Beraz, badirudi "ondorio" eta
> "wikipedia"ren argumentuak bertan behera desaktibatu direla. Bombako afari
> barik geratu gara baina tira, gaitzerdi.
>
> Erantzun bi eskatzen dizkidazu:
> 1. Kultura Sailaren aurrekontuei ez zieten eragin museoa egiteko lanek?
> --Ez. Ez Jaurlaritzaren Kultura Sailari, ezta Bizkaiko Diputazioaren
> Kulturari ere.
> 2. Kultura Sailaren ordurarteko atalen aurrekontuetan murrizketa
> izugarriak izan zirela dioten guztiak gezurretan ari dira?
> --Gezurretan ez, oker. ETB1 euskara hutsean hasi zela uste duten guztiak
> bezala. Ez dut uste --ez nuke pentsatu nahi-- gezurretan ari direnik, oker
> baino.
>
> Amatiño
>
>
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to