Nik neure buruari promesia egina jetsat, autuan GPSrik ez dotela jarriko 
euskeraz egin arte. Horretara, zeozer egittera behartuta nagok. Bihar 
izanezkero nereaz kontau.
 
Amatiño

________________________________

De: [EMAIL PROTECTED] en nombre de Gari Araolaza
Enviado el: vie 21/03/2008 8:28
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: [eibar] Proiektua: GPS-rako euskarazko ahotsak



Gehienok kanpoan ibiliko zarete, baina bueltarako balioko du mezu
honek. Proiektu proposamen bat da, ea laguntzeko nor apuntatzen dan.

Autoetan erabiltzen diren GPSetan (badakizue, nonbaitera joan eta ez
galtzeko)  erabiliena da TomTom-a.  Horrez gain, horixe da modelo
moldagarriena, aplikazio berriak sartu eta abarretarako.

Kontua da fabrikatik gaztelania, ingles, frantsez, aleman eta abarrean
badakartzala ahotsak, baina euskaraz ez! Orain dala pare bat urte
Interneten aurkitu neban euskarazko ahotsa, Bizi euskaraz izeneko
webgune batean: http://www.bizieuskaraz.com/?/?p=29  baina hori ez
dabil gaur egun.  Bere garaian deskargatu eta jarri genduan lantokiko
GPSan eta nahiko errore baditu.

Ondoko proposamenarekin nator:  taldetxo bat elkartu, ahots berriak
grabatu eta deskargatzeko moduan Eibar.org webgunean jartzea.

Prozesua hau izango litzateke:

- Testuak berriz euskaratu eta ahal den hobetoen moldatu (ordubeteko lana)
- Grabatu (aprobetxatuz gizonezkoa eta andrazkoa grabatuko nituzke)
(beste ordubete)
- Irudi pare bat prestatu (ikurriña eta pantailan azalduko den
euskaldunaren aurpegia)
- Grabazioak prestatu eta enpaketatu (nere kontu)
- Webgunean txukun-txukun publikatu (ordu erdiko lana)

Total: Goiz/arratsalde bateko lana.

Behar dugun laguntza:

- Grabazioak kalitate onez egiteko toki/materiala  (matrallakon izan leike?)
- Lokutoreak (toke eibartarrarekin?)
- Diseinu/ilustratzailea.  Gauza gutxi. Honen antzerakoa:
http://tinyurl.com/2ls6ou
- Webgunean azalpen testuak jartzea


Datorren astean oporretan nago, agian beste batzuk ere, eta di-da
batean egiteko modu ona izan daiteke, goiz edo arratsalde batean, bi
edo hiru ordutan listo!

Boluntariorik? Laguntzarik?


Gari
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


<<winmail.dat>>

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to