Ointxe, oheratu aurretik, irakorri juat eta... ez juat aittu. Edo hobeto esan,  
horren hiperrealista danezkero, hiru eta lau bidar irakorri bihar izan juat, 
"tranpa" nun ete zeguan asmatzeko. Atzenian erantzunak irakorri bihar izan 
jittuat zoritxarrez bape tranparik ez zeguala konturatzeko.
 
Ni, hainbat gauzatan, beste mundu batean bizi nok, eta ez najekixan gaixorik 
zeguanik be. Kristona gero...
 
Ez juat uste Jorge ezagutzen nebanik. Bai, ostera, Kepa, eta batez be Odile eta 
Margari, jakiña. Besarkada bat.
 
Intermon Oxfam hori ez jakixat zer danik be, baina Muga Gabeko Medikoen 
erakundeari... bai horixe. Jorge zanaren ohorez eta omenez.
 
Beti arte.
 
Amatiño


 
 

> Kaixo adiskideak!
 
Idatzi hau nire heriotza gauzatzerakoan zuei bidaltzeko prestatua izan da, eta 
jaso duzuenez, azken hatsa emana izango dut jada.
 
Zuekin igarotako nire bizitzaren pasarteetan eginiko laguntza eskertu nahi 
dizuet, eta zuek ezagutzeko eta tratatzeko aukera izatea -adeitasun formulak 
alferrekoak ditut oraingoan-  niretzat ohore handi bat izan dela aldarri.
 
Gertukoenak ditudanei azken agurrerako ekitaldiren bat egiteko asmotan ba 
dabiltza nire desioak zeintzuk diren adierazi dizkiet. Ez dut nahi inondik 
inora inork ez eskela edo lore koroirik edo alferreko bidaia edo azaleko 
gasturik egitea. Zuetako norbaitek diru apur bat xahutzeko aitzaki bezala 
erabili nahi ba nau, egin dezala Intermon Oxfam edo Mugarik Gabeko Medikoen 
erakundeari emaitza oparo bat.
 
Eskerrik asko eta beti-arte.
 
Jorge Cruceta Olañeta



> ¡Atrévete con Abecedario, el juego del momento! Invita a tus contactos de 
> Messenger y demuéstrales lo que sabes Abecedario

> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-
> [EMAIL PROTECTED] jarriz 'unsubscribe' (horixe 
> bakarrik, komatxo barik)
> 
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to