Monumento aldetik Korsika lar aberatsa ez dala esango neuke eta gainera dakanari ez detsela balio haundiegirik emoten, baina nik batzuk aitatuko notzuzan, kontutan izan behar dozu dana dala nik irlaren herena edo laurdena edo baino ez nebala ikusi.

       Behin bertan egonda, merezi dabe, nere gustoan arabera:

- La Canonica elizia. Erromanikoa eta marmolezkua. Gertutik ikustian konturatzen zara marmola benetan kanpoko errekubrimientua baino ez dala, baina edozein modutan efektua lortuta dago. Ni ez naiz egon Pisan, baina fotografiangaittik hango antza dauka, eta logikua da, Korsika frantsesa izan aurretik politikoki Italiako eskualde horrekin oso-oso lotuta zeuan, horretara, garai horretako monumentuak antzekuak dira. Esan dotzuet, ez naiz Pisan egon, baina eliza horren aurrian sentsaziño hori emoten zeztan, "Pisakua holakotxia izan bihar". Onduan herri erromatar baten aztarnak dagoz. Interesante, eta hantxe dago, karretera baten onduan inork kasurik egitten ez detsala emoten dabela.

Eta horrekin lotuta kontu historiko-politiko bat, Korsika historikoki askoz lotuagua egon da Italiakin Frantziakin baino, eta Frantziak bereganatu egin eban Italiako batasuna sortu baino urte gutxi batzuk lehenago. Ezin esan Italiari kendu zetsanik ordurako Italiako estatua ez zelako esistizen, baina hor nunbaitt.

- Matra-ko gaztelutxoa, etxe hori... tira, ondotxo, jauregi bat, ondo dago bisitatzia, baina barruan badago Jérôme-Carcopino museua. Eurek be ez ei detse demaseko inportantzia emoten, baina badauka zeramika grekoan itzelezko koleziñua. Hamen ez dago halakorik eta posturia egingo neuke Espainian be ez dala, nik behintzat ez dot ezagutzen. Guretako "herritxo baten museua" litzake, baina kolekziño hori ez dogu guk ikusten hamengo museo handixetan. Onduan Aléria-ko erromatar herrixan hondakinak dagoz. Hori be merezi ahal izango dau, baina juan ginanerako berandu zan eta itxita zeuan. Joan zaittez moldatzen ordutegi frantsesera: gauzak goiz zabaldu, 12 eta 14 bittartian itxita, eta 18 ordutarako akabo. Ez da erraza, baina horixe dago.

Afaltzeko (eta bazkaltzeko) ez dago problemarik (ordutegietara ohituta, jakina), prezioz nik esango neuke ez dala garestia, asko esaten da Frantziangaittik baina Korsikan behintzat nik ez neban ikusi halako diferentziarik.

Adi beste kontu batekin: ordutegixa han eta hamen berbera da, baina han eguzkia ordu bat lehenago agertu eta ordu bat lehenago juaten da. Lehenengo egunian zeozer arrarua ikusten dozu, gero konturatzen zara, ordu bat lehenago iluntzen dau. Natura natura da.

- Corte herrixa, irlaren erdixan, mendi artian. Herrixa bai, baina gainera badauka gaztelutxo bat harkaitx baten gainian, le Nid d'aigle. Ez dot larregi gogoratzen, baina barruan etnografia museotxo bat dago, Musée de la Corse, eta dana batera kontutan hartuta... bai. Ni beti prest gazteluak eta gazteluonduak ikusteko.

Zer ez daben merezi?: Cap Corse, irlaren ipar-ipar aldeko itsmoa da. Pssaaa... propaganda egitten detse, parke naturala edo izango da... baina ezer ez dagoenian joeria "parke naturala" izendatzia da. Buelta osua emon gentsan, lehenengo eguna eta dortoka pausuan, eta bueltan kokoteraino. Neretako ez.

Eta jakina han hizkuntza nagusixa, eta (ixa) bakarra frantsesa da, famelirizatzen juaten bazara hobeto. Nik inori ez netsan adittu korsikeraz berba egiten, baina turistok erregular ez gara larregi nahasten aborijeneekin.

         Horixe gogoratzen dorana, gero zeu libre.
               txu



----- Original Message ----- From: "Asier Sarasua" <asara...@gmail.com>
To: "Eibartarrak zerrenda" <eibartarrak@postaria.com>
Sent: Friday, April 16, 2010 8:49 AM
Subject: Re: [eibar] Korsika


Eskerrik asko, Iñigori eta Imanoli; baitta pribatuan idatzi desten bi
lurkerreri be.

Lehendik be gogoz Korsikara juateko eta oin gehixago.
Kotxez (eta ferrixan) juateko asmua dakagu. Umiekin eta kanpiñez kanpiñ ibili.

Imanol, gidarik ez juat bihar, oingoz (frantsesezkorik ez, behintzat
;-) ) eskerrik asko.
Baina herrixen eta monumentuen inguruko lerro batzuk eskertuko
jittuat; gehixenbat herrixen ingurukuak.
Zerrendakidiak ez aspertziarren, nahi badok pribatuan.

Asier




Imanol Trebiño<trebi.a...@euskalnet.net> igorleak hau idatzi zuen
(2010eko apiren 15a 12:13):
Puff, luze berba egin leikek. Geu aste baten egon ginuan, sortaldian,
Moriani Plage izeneko inguru batian, sortalde iparraldian.



Juan aurretik garbi bereiztu bihar dok: sortaldeko kostia (gu egon ginuan
zatixan behintzat) oso plaiatsua dok, ixa dana dok plaia, Mediterraneoko
plaien estiloan: sakonera gitxikoa eta mareiak be gitxi egitten jok gora eta
behera, baina benetan luuuziak alderti horretan, amaierara ez haizela
ailegatzen asperdurangaittik, Landetan lakuak baina sakonera eskasekuak.
Inguru horretan mapetan-eta hor plaia bat dagoela diñuenian ez dok plaia
dagoela (ixa dana dok plaia eta), baizik eta hortxe kotxera sarbidea
dagoela, zaintzailiak, tabernak... zerbitzuak azken batian.



Sartaldia berriz askoz harkaiztsua dok, askoz plaia gitxiagokin, tarteka
bakarrik, Gipuzkoan edo Bizkaixan izan leiken lez.



Orduan hik erabaki bihar zer gura duan.



Barrukaldia aipatzekua dok, irla bat izanda 3.000 metrotako mendixak
dagozelako, irla bera oso menditsua dok. Geu kotxian izan ezik (alkilatua)
ez ginuan mendiak egittera juan (ume txiki-txikiekin paso) baina ahal izan
ezkero eta gustokua izanda, benetan itxura guztia jakak merezi dabela.



Menditsua izatiagattik ez dok lehorra, nahiko berde baino, eta guk behintzat
hori eskertzen juagu.



Kotxez juatia pentsatu badozue emon euskuen ferry pila zeguala, aukera ona
jirudik.



Kanping bat aitatzia gura badozue, bat aitatukotsuet. Geu apartamentu batian
egon ginuan, baina bertatik ibillita bat ikusi genduan aho zabalik laga
ginttuna. Izenik ez juat gogoratzen, baina Morianitik 5 bat kilometrotara
egoalderuntz jauan, oker ez banagok. Kanping normala baina plaiara pegata.
Eta pegata dok pegata. Hau dok kanpinan marra bukatzen dok justu haria
hasten danian. Lokalizatzen ahalegindu nok eta uste juat topau dotela,
"Merendella" izenekua ei dok. Eta hona hamen bere irudi batzuk:
http://www.merendella.com/Pagevisiteplage.html. Fotografia polittak atera
jittuek baina pentsaik kanping normala baina plaiara pega-pega eginda.



Kotxez bazabizie ateraik kontua ez dozuela 60 kilometro orduko baino
bizkorrago juango. Ez dagok autopistarik, bakarrik joan-etorrerako karrik
biko karreterarik, eta bertatik furgonetak, kamioitxuak... ezin izango dok
aurreratu, kosta partetik bahago behintzat. Inportantia dok, jakin egin
behar dok 120 kilometroko biajetxua egin gura badok (esate baterako irlaren
iparraldetik hegoaldera juateko) ezingo duala egin ordu batian, ez, ezta
amesetan, ordu bi beharko dittuk juateko eta beste horrenbeste bueltatzeko.
Urten aurretik jakin egin bihar dok.



Lehenengo kapitulurako nahiko? Interesik badakak bigarren kapituluan
monumentuez, herriez, merezi daben eta ez daben tokixak... berba egin
neikian. Hik esan.



Bajaukat Korsikako gida bat, 2008kua, 400 orrialdetakua, frantsesez, ona,
eta bajaukat be Frantziako kanping gida 2007kua (bixak kasualitatez -edo
ez?- Michelinekuak). Gura badok esaten jestak hire helbidia eta igortzen
deuaraz.



Nik esandakua gehixenbat ipar-sortalde horretakuak dok. Hegoaldera ez ginuan
juan eta ezin ezer esan.



Gura duanerako. Ondo pasatuko dozue seguru.



i





----- Original Message ----- From: "Asier Sarasua" <asara...@gmail.com>
To: "Eibartarrak zerrenda" <eibartarrak@postaria.com>
Sent: Wednesday, April 14, 2010 10:08 PM
Subject: [eibar] Korsika


laguntza bila nator.

Udan, seguru asko, Korsika inguruan juango gara. Kanpiñian.

Zeuetako iñor ibili da han inguruan?
Zer ikusi bihar da?
Zer ez?
Laguntzerik?
Kanpiñik ezagutzen dozue?

Eskerrik asko
Asier
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to