Harrittuta laga nau. Sustatuko Zer Erantzi atalian, beloan kontura post bat 
jarri eta atzo arte 31 erantzun izan. Aibadios! Zer izan leike, Sustatun izan 
dan erantzun kopuru haundixena? 

    Nik garbi daukat, bakoitzak gura daben moduan jantzi deila. Eta hortik 
aparte, izan gaitezen serio, zuetako inork ikusi dau gure artian kalian 
andraren bat arpegia zapi batez estalirik? Nik bapez, bapez, bapez.

    Ez dakit Tarragonako udalian zan, horren kontrako neurrixak hartzen hasitta 
zirala. Nik, hango errealitatia ezagutzen ez dotela, neure artian esaten neban: 
"ba baleike han nahiko zabalduta izan". Halako baten, irakurri neban artikulu 
horretan agertzen zan, batek preguntatzen dau: eta zenbat andra doiaz horrelaxe 
kaletik? Eta erantzuna: "bat".

    Niretako ez da serioa. Bat egon eta aiuntamentua zoro moduan horren kontra 
arauak jartzen hasi. Jendia zoratuta dago, edo beste zeozer dago atzetik?

    Imanoltxu.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to