Partaidetza txikiagoa izaten delako, arrotzak izaten direlako, koalizioak
aurkezten direlako, ... ez dut uste atzoko hauteskunde europarretan
emandako emaitzak oso extrapolableak direnik udal mailako hauteskundeei
begira, baina Eibarren Bilduk lortutako lehen postua aipagarria iruditzen
zait
(gai futboleroaz aparte:-D)

Oker ez banago, Bildu koalizioa (edo partaideen gehiketa) lehen aldiz
irabazle Eibarren.

Emaitzak
http://www.berria.info/bereziak/hauteskundeak_m25/emaitzak.php?herrialdea=GIPUZKOA&id=4893

http://www.diariovasco.com/elecciones/europeas/resultados/pais-vasco/guipuzcoa/eibar/

Estatu osoan legez, PSOEk boto asko galdu ditu Eibarren. Mantenduko da
joera hau hemendik urte betera begira?

Eneko
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to