Ekainaren 8rako gomendioak

*GURE ESKU DAGO/ SAN BLAS ZATI BAT*

Gero eta hurbilago dugu ekainaren 8a eta giza katea ahalik eta egokien antolatzeko asmoz, egun horretarako aholku eta gomendio hauek zabaldu nahi ditugu parte-hartzaileen artean:

·Ahal den heinean *kotxerik ez erabili. *Kotxez joanez gero, jakin ezazu kotxeak aparkatzeko bi gune besterik ez direla izango eta biak, Eibarri dagokion kilometrotik nahiko urruti.

·*Autobusak erabili*. Egun horretan, joan-etorrirako autobusak egongo dira baina autobus sarrerak aldez aurretik erostea komeni da. Sarrerak erosteko azken eguna ekainaren 4a izango da.

·Autobus *sarrerak,* bost eurotan : *Juanito-Manuel, Kultu, Depor, Guridi eta Eibarbusen*egongo dira salgai. Hiru urtetik beherako haurrak altzoan joan ahal izango dira baina lau urtetik gorakoak berriz, bakoitza bere jarlekuan joan beharko du.

·*Autobusen ordutegia*honakoa izango da:

.- *Irteera:* 09:00etatik -- 10:00ak arte. Autobusak bete ahala irteten joango dira.

.- *Itzulera*: 14:00etan eta 19:00etan.

·*Autobusak Untzagaplazatik aterako dira.*( JUBILATUEN ALDEAN).

·Eraman ezazu "Gure Esku Dago" ren kamiseta, zapia...

·Bukatzeko, antolatze lanetan dihardutenak behar bezala egongo dira identifikatuta eta beraien iradokizunei kasu egin.

*ZAILA DA ERRONKA, BAINA GURE ESKU DAGO. HORREXEGATIK GAUDE SEGURU:*

*LORTUKO DUGU!*


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to