Adi Eibarzaleok!

Oraintxe enteratu naiz Zarauzko photomuseumean Jose Roncoren erakusketa
dagoela uztailak 13 arte, "Una memoria poética de los lugares" omen du
izena erakusketak, eta Eibarko paisajeak nagusi dira.

Jose Ronco da Eibarko eraikin industrial zaharren edertasuna aurkitzea
lortu duen argazkilaria.

Nik beti esaten dut Zarautz polita dela esaten dutenek ez dutela paseatu
Eroski inguruko industrialdean. Badute zer ikasi erakusketa horretan!

Gari
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to