Zerrenda hau herriko kontuetaz jarduteko foro biziena izan zen. Gaur,
eztabaida Facebooken dago. Ia 1.500 pertsona Eibar Opina izeneko talde
batean. https://www.facebook.com/groups/266433810131822/?fref=ts

Eta ia-ia guztia gaztelania hutsez. Facebooken debatea egongo da bai
ala bai, euskaraz izan edo ez, gu egon edo ez egon. Kritikaren bat edo
beste entzun eta irakurri dut, eta nik ere konpartitzen dut kezka
hori. Seguru asko garela.

Zer izan daiteke eraginkorragoa, talde horretan jotake euskaraz hastea
(ea giroan eragiten dugun), ala talde paralelo bat sortzea...
demagun.... "Eibartarrak"? Bideragarri ikusten duzue bi aukera
horietako batekin zerbait lortzea? Saiatuko gara? Ala ez du merezi?

josu

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to