Hementxe jarraipena

https://t.co/qWgrBht7ew?amp=1

a..

Luistxo Fernandez <luis...@eibar.org> igorleak hau idatzi zuen (2021 mai.
19, Asz 11:24):

> Itxura batean Ariznabarreta Plaentzian jarri zen bizitzen gerra ostean, 8
> semealaba eduki eta bai, Begoña Arizmendiarrieta soraluzetarra da.
>
> Asteburuan bertako Pil-Pilean aldizkarian gehiago agertuko ei da. Sustatun
> laburpentxo bat atera dut nik, https://sustatu.eus/1621410524
>
> Luistxo
>
> Hau idatzi du Luistxo Fernandez (luis...@eibar.org) erabiltzaileak (2021
> mai. 19, az. (08:53)):
>
>> Istorio bitxi bat
>>
>> Miel Anjel Elustondok pixkat poetikoki kontatu du hemen gaur:
>>
>> https://www.berria.eus/paperekoa/1918/030/001/2021-05-19/xangai-eta-biok.htm
>>
>> Sancho el Sabio fundazioaren webgunean gehixeago, duela hilabete parea,
>> itzulpena eginez Txinan agertu zen artikulu batean.
>> https://www.euskalmemoriadigitala.eus/handle/10357/60020
>>
>> Zera da kontua, Luis Ariznabarreta izan zen gudari bat Eusko
>> Gudarostekioa, Plaentziako, Eskola Armerian ikasia Eibarren. 2003an hil
>> zen, baina ez dakit non bizi zen. Haren alaba Begoña 'Bego' Ariznabarretak
>> aitaren paper eta dokumentu batzuk aurkitu berri ditu, baina ez dut aurkitu
>> nongoa den Begoña hau.
>>
>> Eta ze aurkitu du? Aitarekin batrera, Asturiasko gudari euskaldunen
>> bataloi batean, brigadista txinatar bat izan zela, Aking Chan: Luisen
>> laguna. Biak batera preso hartu zituztela, eta Miranda de Ebroko
>> kontzentrazio esparru batean egon zirela. Handik bizirik irten zen Luis,
>> baina Chanen pista galdu da.
>>
>> Bien argazkiak
>> https://twitter.com/SANCHOELSABIO/status/1379820964796588036
>>
>> Brigadista internazionalen informazioa biltzen duen toki honetan ere
>> agertu da istorioa:
>> https://albavolunteer.org/2021/05/remembering-aking-chan/
>> 12 txinatar izan ziren brigadista internazional Espainiako gerran. Bat
>> laguna egin zen euskaldun batekin.
>>
>> Nongoa ote Begoña Ariznabarreta? Egoibarra mission!
>>
>> Luistxo
>>
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Reply via email to