Iepa.

Nik, idearik euki barik, uste dot datua ez dala erreala. Errenteriako eta
Oarsoaldea eskualdeko datuak ezagutzen ditut eta pandemian igo dira, gehien
bat, estafak. Eta, seguraski, beste leku askotan. Internet bidez-eta.
Besteak beste datua, orain, esleitzen delako estafatuaren herrira, nahiz
eta delitua zibernetikua izan. Baita, tamalez, emakumeen aurkako
biolentzia, konfinamendu oso edo partzialaren ondorioz. Baina igoerak ez
daka inolako zerikusirik "sindikatu" horrek aipatzen daben portzentaiarekin.

Bestalde, batzuetan jazoera deliktibo batek estadistika piloa igo dau han.
Adibidez, garaje kolektibo batzuetan sartu ziren behin, kotxe piloa
kaltetu, eta kaltetu bakoitza delitu bat gisa hartzen da.

Bildurraren mezua beti. Oinguan pipak ahalik eta azkarren lortzeko, besteak
beste. Hobe leukie alguazil mentalidadia eukiko baleukie, baina horiek
beste liga batian jokatzen dabe.

Hau idatzi du Gari Araolaza (g...@eibar.org) erabiltzaileak (2021 urr. 5,
ar. (18:01)):

> Arratsalde on,
>
> Atzoko nere mezuak ez du arrakasta handirik izan erantzun aldetik, ea
> kontu zehatzago batean zentratuta erantzunik daukadan.
>
> Egia da Eibarren delinkuentzia %40 igo dela? Nondik azaldu da datu hori?
> Udalean zabiltzatenok eskura daukazue datu hori? Detailea ikusi daiteke
> zertan igo eta zertan jeitsi den eta abar?
>
> Ez dakit norbaitek The Wire telesaila ikusita daukan, baina han argi
> ikusten zen polizia-estatistikak oso moldagarriak direla eta interes
> askogatik moldatzen direla errealitatean. Horregatik galdetzen dut.
>
> Gari
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Reply via email to