Arratsade on, Asier eta beste:

Zuei irakurri ondoren neure blogean sartu eta irudiak ondo ikusten dira. 
YouTuberako lotura dexente ere klikatu ditut eta arazorik gabe erreproduzitu 
dira. Nire albiste bakoitzean normalean argazki bat edo bi gehienez egoten dira 
edota YoTuberako lotura bakarra, kopurua kontuan hartu behar badugu.
Ea poliki-poliki arazoa gainditzen duzun, beharbada, argazki kopuru edo berauen 
pisua kalkulatuz.

Ondo izan

Alfonso Guilló
> 
> Arratsalde on:
> 
> Nire ustez, argazkiak handi samarrak direnetan, gehiago kostatzen zaie 
> agertzea.
> 
> Baita inoiz, aurreneko ekinaldian, ezkutuan geratu ere, baina bigarren 
> ahaleginean beti agertu izaten dira.
> 
> Amatiño
> 
> 
> 
> De: "Zapiain Markos" <mzapi...@gmail.com>
> Para: "Eibartarrak zerrenda" <eibartarrak@postaria.com>
> Enviados: Miércoles, 2 de Febrero 2022 16:25:23
> Asunto: Re: [eibar] Arazuak EibarOrg-eko blogeko irudixak erakusteko orduan?
> 
> Arratsalde on, Asier,
> 
> nik ez dut antzeko arazorik izan. Egia da normalean ez ditudala erabiltzen 
> youtuberen edo sareko argazkien estekak baino, ez nire ordenagailuan dauden 
> argazkienak, ahaztu baitzait nola egiten den, eta beraz askoz ere txikiagoa 
> da nik igotzen dudan pixel eta horien kopurua zurea baino. Kontatzen 
> duzunagatik, ematen du argazki asko igotzeagatik gertatu zaizula. Hori bai, 
> ez dut nabigatzaileak izan lezakeen zerikusiaren berririk. 
> 
> Oso-oso argigarria ere ez da izan erantzun hau, barka.
> 
> Ondo ibili 
> 
> Hau idatzi du Asier Sarasua (asara...@gmail.com <mailto:asara...@gmail.com>) 
> erabiltzaileak (2022 ots. 1, ar. (22:02)):
> kaixo blogarixok,
> 
> ez dakit zuetakoren batek holako arazorik euki daben.
> Azkenaldixan neri sarri gertatzen jata, nere blogeko irudixak ez dirala 
> ikusten (pantailazua mezu honekin).
> 
> Tira, ez da ez dirala ikusten: blogera sartu eta ez dira ikusten; berriz 
> sartu eta agertzen dira; hurrenguan sartu eta tarteka bai, tarteka ez. F5 
> sakatu, orrixa eguneratu, eta orduan bai agertzen dira.
> 
> Azkenaldixan, blogeko post batzuetan argazki nahikotxo sartu dittut 
> (horregaittik izan leike); edo nere nabigatzailia izan leike, auskalo. Eta 
> horregaittik galdetzen detsuet, ia zuetakoren batek be igarri ete daben hori 
> EibarOrg-eko blogetan.
> 
> eskerrik asko,
> a.
> 
> 
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com 
> <mailto:eibartarrak-ow...@postaria.com>
> 
> 
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
> 
> 
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Reply via email to