Kaixo: 

Euskaltzaindiak Juanito San Martini buruzko hitzaldixa eskatu jestak ekainaren 
23rako, eta testu hau aittatu gura najeukek. Baiña, zeiñena danik ez jakixat. 

Zeuetako iñok bajakik zeiñena izan ete leikian? 

Eskerrik asko. 

Amatiño 

-------------------------------- 

Oin, euskaltzale izatiak ez daka koplarik, ixa iñor ez dago-ta, itxuraz 
behintzat, euskerian kontra. Gaurko gazterixiantzat normal xamarra da, bai, 
ikastolara joatia, euskerazko radixua entzutia, telebisiñua ikustia edo 
Su-ta-Gar-en musikia ipintzia. Dana erdi-automatikua da, ixa-ixa argixa ixotzia 
beziñ erreza. Baiña, Juanitok euskeraz ahalegintzeko erabagixa hartu zebanian, 
ostera, euskeria dexente debekauta zeguan, iñok ez zeban euskerian defentsa 
sutsurik eitten, eta ez zeguan euskeraz bape eskolarik, radixorik, 
telebisiñorik, periodikurik edo diskorik. Ezerbez, gero. Gerra osteko 
diktaduria eta basamortua baiño ez. 

Gaur egun 2.000 liburu inguru kaleratzen dira urtero euskeraz. Juanitok 15 urte 
bete zittuanetik 35 urte kunplitu arteko hogei urte luzian, ostera, guztira 200 
liburu baiño ez ziran plazaratu. Gaur egun ixa hillero, orduan hogei urtian 
beste. Gehixenak Iparraldian eta Ameriketan argitaratutakuak eta, gaiñera, 
erdiak inguru edo, sermoiak, doktriñak eta elixa-liburuak. Danak lortu eta 
irakurriezkero be, ha zelako panoramia¡ Esan biharrik be ez gero Juanito ez 
zala euskaltzaletu euskal merkatua ugarixa zalako, literatura ederra zalako edo 
produkziñua entretenigarrixa zalako, euskal militante amorratua izan zalako 
baiño. 

Baiña, euskaltzale militantia ezezik, baitta autodidaktia be. Edozein ume-mokok 
goi-maillako ikasketak eitteko aukeria dakan sasoi honetan konturatzen ez garan 
arren, Juanito ez zan unibertsidadera juan, ez zeban euskal filologiarik ikasi, 
ez zeban euskerazko libururik etxian, eskolan, liburu-dendan edo 
udal-liburutegixan topau. Juanitok ikasi zeban guztia kostata ikasi zeban, bere 
kontura, maixu barik, liburu zaharrak basarriz basarri eta konbentuz konbentu 
billatzen, gerran hil ez ziran jakitun apurrak domeketan bisitatzen baiño eta 
erbestera igesik juan zireneri makinatxo bat kartak idazten. 



________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Reply via email to