ondo merezitakoa omenaldia, hemendik ere neure gorazarrea zeuri Leire

Sagardo egunak ordutegi hau daukala ikusi dut:

Eguerdian 12:00-14:30 bitartean eta iluntzean 19:00etan hasi eta amaitu
arte.
Horren barruak omenaldiak badu ebento edo/eta ordu zehatz bat?

Luistxo

Hau idatzi du Asier Sarasua (asara...@gmail.com) erabiltzaileak (2022 ira.
30, or. (16:22)):

> Zorionak, Leire!
> Merezittakua!
> a.
>
> .........................
>
>
> https://etakitto.eus/berriak/elkarrizketak/leire-narbaiza-topa-egin-dezagun-euskararen-alde-eibarren-euskara-indartzeko-erabiltzeko-eta-gure-alde.html
>
> *Sagardo Eguna indarberrituta dator eta zein hobeago Leire Narbaiza baino
> festari hasiera emateko? Euskararen alde hainbeste lan egin duen eta egiten
> diharduen eibartarrak ondo merezitako omenaldia jasoko du zapatuan eta
> euskararen alde topa egitera gonbidatu gaitu.*
>
> *Omenaldia jasotzeko hain zaharra ez dela esan omen diote gertukoek (ez
> dugu esango nork). Berak umil jasoko du omenaldia, egindako guztia taldean
> egin dela aldarrikatuz. Horrela da, baina bere parte hartzea berebizikoa
> izan da. Euskara irakasle, blogari, iritzi-emaile… Euskara ardatz, mila
> tokitan ikusi izan dugu Leire, baita …eta kitto! Euskara Elkartearen
> hastapenetan ere. Maitasun handiz gogoratzen ditu sasoi horretan
> egindakoak.*
>
>
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Reply via email to