Frankon denporan izango zala uste dot; Eibarren argi-indar zentral txiki bat baiño gehixago zeguazen, eta uste eze, segun eta nun bizi ziñan, bati ala bestiari erosi zeinkixola elektrizidadia. Zentral bat Saturixo zan, ondiok Plaentxiako bidian dagola uste dot. Beste bati, ostera, "Cojones" esaten zetsen. 🙂 Neri oso deigarrixa egitten jatan, etxian, halako edo bestelako tallarrak "Cojonesen indarra" zekala entzutzen nebanian; gaiñera, amak-eta, serixo esaten zeben, ez txiste modura (hori ikusitta, neuri barregura doblia sartzen jatan).

Uste dot zentraleko jabiari esaten zetsela "Kojones". Ez dakitt zehazki zergaittik, baiña tira, imajinau neike; ez dirudi arrazoi oso abstraktuengaittik izango zanik. 😉

Gaur dudia agertu jata. Nun zeguan Kojonesen zentral hori, zehazki? Ondiok ba ete da, eraikiñik? Ba dakizue?

--
****
Oier GOROSABEL LARRAÑAGA



________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Reply via email to