Re: [eibar] Sorabedarra pipatzen

2009-11-09 Thread Xabier Mendiguren
Trupin delako baten kontrako libelo bat ematen du. Nik holako zerbait ulertzen dut: Trupin hori (Agustin Ezenarro botikarioa?), gaueko zortziak jota ateratzen da etxetik (urten zeban izango da), eta gainera neskatan ibiltzen da, ezkonduak zein ezkongaiak, hala nola tabakoa saltzen duten neska bi

Re: [eibar] Behobia-Donostia

2009-11-09 Thread Eneko Astigarraga
Aupa Imanol, azkenean ezin izan duzu lasterketara joan? ea hurrengo urtean! Laster duzu Gasteizen maratoi-erdia, edo Bilbon pare bat ezker eta eskuma aldetik: Santurtzi-Bilbo azaroan eta Las Arenas -Bilbo Abenduan, .. eta beste asko. Animo! Ondo ibili gara, fresku, ura soberan eta

Re: [eibar] Torrealdai Eibarren: Egunkaria auzia

2009-11-09 Thread Luistxo Fernandez
2009/11/4 Luistxo Fernandez luis...@eibar.org: Egunkariaren kontrako epaiketa gainean dela eta, bihar Joan Mari Torrealdai hizlari Eibarren- http://eibar.org/albisteak/egunkaria-auziari-buruzko-hitzaldia/ Eta Kittokoek kronika bat bidali zuten Sustatura... http://sustatu.com/1257525569

Re: [eibar] Behobia-Donostia

2009-11-09 Thread leire narbaiza arizmendi
Juan ziñan , Eneko? Barkatuko destazu, baiña atzoko egualdixa ikusitta burutik jota zagoziela esan bihar detsut!! Enfin! Baikoitza bere zoroak bizi du! leire, teillatupian 2009/11/9, Eneko Astigarraga eastigarr...@codesyntax.com: Aupa Imanol, azkenean ezin izan duzu lasterketara joan? ea

Re: [eibar] Behobia-Donostia

2009-11-09 Thread Ramon Arizaga
Ez natorren bat hirekin leire Filipo II garren armada irabas ezina ekaitzak suntzitu zuen, Bainan atzoko armadak errez eta erruz irabasi zion etsaiari ¡eutsi horri ze karajo koño¡ Ramon Juan ziñan , Eneko? Barkatuko destazu, baiña atzoko egualdixa ikusitta burutik jota zagoziela

Re: [eibar] Behobia-Donostia

2009-11-09 Thread leire narbaiza arizmendi
Baiña jota daozak, atzoko egualdixa zuan ohian geratzeko! Feliperen armada edo Jesusen konpaiñia, atzoko egauladixakin nik neuk beste baterako lagako neuken. Deittidak alper, egixa dok. Eta zer? Ederto egon nitzuan epeletan! leire, komodona 2009/11/9, Ramon Arizaga rariz...@lince.com: Ez

Re: [eibar] Behobia-Donostia

2009-11-09 Thread Ramon Arizaga
Ez dinat ez alper ez komodona deittuko, era berean ez dittut Eneko eta Jesusen konpania zoro deituko, desberdin bai, baina hori eskubide bat donan. Ramon Baiña jota daozak, atzoko egualdixa zuan ohian geratzeko! Feliperen armada edo Jesusen konpaiñia, atzoko egauladixakin nik neuk

Re: [eibar] Behobia-Donostia

2009-11-09 Thread leire narbaiza arizmendi
Baiña zorua izatia gauza txarra dok, ala? leire 2009/11/9, Ramon Arizaga rariz...@lince.com: Ez dinat ez alper ez komodona deittuko, era berean ez dittut Eneko eta Jesusen konpania zoro deituko, desberdin bai, baina hori eskubide bat donan. Ramon Baiña jota daozak, atzoko

Re: [eibar] Euskeran gañeko galdera bat

2009-11-09 Thread leire narbaiza arizmendi
Alde batetik, Tristura sorrrarazten dit da. Zebaitek (nork) Tristura (zer) Niri (nori) da. Nor nori nork garbixa. Bestetik, zergaittik arazi erabilli? Sortu aditza nahikua da! Euriak tristura sortzen dit. nahikua eta sobra! arazi aditzan inflaziñua dago, askotan premiña barik, kasu honetan

Re: [eibar] Arrazakeria Eibarren

2009-11-09 Thread leire narbaiza arizmendi
Esan da marrokixak higiungarri ibili izan dirala neskekin, eta bertakoak be holan ibiltzen dirala. Egixa da, bixak emoten dabe higoiña eta plastadia, baiña neretako txarrena da, beste kultura batzuetako gizonezkuak daken begiratzeko modua. Hamen holako begiradak be egoten dirta, baiña kulturalki

Re: [eibar] Behobia-Donostia

2009-11-09 Thread Eneko Astigarraga
Juan ziñan , Eneko? Barkatuko destazu, baiña atzoko egualdixa ikusitta burutik jota zagoziela esan bihar detsut!! Juan nintzan bai. Lasai, neuk esan dut lehen erantzun-mezuan (...) halako zorakeriren batean... Argi dago denok gagozela burutik apur bat jota, baina hori adierazteko Behobian

[eibar] Anderren Aner jaixo da!!

2009-11-09 Thread leire narbaiza arizmendi
Gure lutier Martzinkus bigarrenez izan da aitta!! Oinguan mutiko edar bat euki ei dabe, Aner. Zorionak, aittatxo!! Zelan dago Tere? bizkor pasau zan? Muxu bana laurori! Ai, ene! Kronika larrosako bihargiña emoten dot!! Kronika soziala: BBC (bodas, bautizos, comuniones) Ane igarteburun moduan hasi

Re: [eibar] Anderren Aner jaixo da!!

2009-11-09 Thread Mikel Lizarralde
Zorionak Ander eta Tere! 2009/11/9 leire narbaiza arizmendi txarg...@gmail.com Gure lutier Martzinkus bigarrenez izan da aitta!! Oinguan mutiko edar bat euki ei dabe, Aner. Zorionak, aittatxo!! Zelan dago Tere? bizkor pasau zan? Muxu bana laurori! Ai, ene! Kronika larrosako bihargiña

Re: [eibar] Anderren Aner jaixo da!!

2009-11-09 Thread Asier Sarasua
bai, zorionak danori! asier 2009/11/9 Mikel Lizarralde mikellizarra...@gmail.com: Zorionak Ander eta Tere! 2009/11/9 leire narbaiza arizmendi txarg...@gmail.com Gure lutier Martzinkus bigarrenez izan da aitta!! Oinguan mutiko edar bat euki ei dabe, Aner. Zorionak, aittatxo!! Zelan dago

Re: [eibar] Anderren Aner jaixo da!!

2009-11-09 Thread Josu Mendicute
zorionak!! josu. Asier Sarasuaasara...@gmail.com igorleak hau idatzi zuen (2009eko azaren 09a 12:05): bai, zorionak danori! asier 2009/11/9 Mikel Lizarralde mikellizarra...@gmail.com: Zorionak Ander eta Tere! 2009/11/9 leire narbaiza arizmendi txarg...@gmail.com Gure lutier

[eibar] Markos eta Serafin (lehen: Hobeto esanda)

2009-11-09 Thread leire narbaiza arizmendi
Serrafin, Markos! agertu zarie!! Nun ibili zarie aspaldixa? Zuen faltia sentitzen zan zerrendan! Gure guru gurtuak (hitz jokua egittiarren zan, maittatuak esan gura neban) Zer, ez zarie animauko afarira etortzen? Pozten naiz, agertu zarielako ber-ondo etorri leire 2009/11/4, markos zapiain

Re: [eibar] Markos eta Serafin (lehen: Hobeto esanda)

2009-11-09 Thread Josu Mendicute
Kalamuako Parlamentuan pareja ona ein genduan Serafin eta bixok Edozerren eindako afari baten. Etorri, Serafin! :-) josu. leire narbaiza arizmenditxarg...@gmail.com igorleak hau idatzi zuen (2009eko azaren 09a 12:14): Serrafin, Markos! agertu zarie!! Nun ibili zarie aspaldixa? Zuen faltia

Re: [eibar] Sorabedarra pipatzen

2009-11-09 Thread Oier Araolaza
Benetan politak dira koplak. Gitarria eta biolintxua baliabide hori asko gustatu zait. Sorabedarrak nik soro(ko) belarrak bezala ulertu ditut, baina auskalo. Oso kuriosoa egiten zait oraingo honek 1685koekin dituen antzekotasunak. Bai 1685ko eta 1721eko koplek antzeko bidea egin dute. Errebal

Re: [eibar] Eibarko Udalaren Wifi proiektua

2009-11-09 Thread Andoni Azkarate
Ondo eongo zan wifi musutruk izatia herrixan, kalian ta. Halatabe nik uste dot etorkizuna beste teknologien eskutik dauela, behintzat edonun konektauta eoteko joerari begiratuta: 3G. Honen bitxartez kobertura dauen edonun interneterako sarbidia dakazu, ordainduta noski, deixak eitxia moduan.

Re: [eibar] Anderren Aner jaixo da!!

2009-11-09 Thread Oier Araolaza
Zorionak eta Ongi Etorri Aner! oier. 2009/11/9 leire narbaiza arizmendi txarg...@gmail.com Gure lutier Martzinkus bigarrenez izan da aitta!! Oinguan mutiko edar bat euki ei dabe, Aner. Zorionak, aittatxo!! Zelan dago Tere? bizkor pasau zan? Muxu bana laurori! Ai, ene! Kronika

Re: [eibar] Behobia-Donostia

2009-11-09 Thread Mikel Larreategi
Imanol Trebiñotrebi.a...@euskalnet.net igorleak hau idatzi zuen (2009eko azaren 08a 23:02):     Kontxo, Eneko, kontaik. Umiak gaixo najittuan, neu be aste hontan pare bat egunetan makal samar egon nok, eta zelako eguraldia zeguan ikusitta, lasterketa horretara ez juatia erabaki juat; eta gaur

Re: [eibar] Sorabedarra pipatzen

2009-11-09 Thread leire narbaiza arizmendi
Bat nator zurekin, goittik behera, Oier. Politta izango litzake kantatziana. Eta normala kopla etaratzia? Izango zan. Gaur egun arte espresiñua geratu da: Koplak etarako deskue, ezta? Gaztelaniaz be bai: te sacarán cantares. leire 2009/11/9, Oier Araolaza o...@dantzan.com: Benetan politak dira

[eibar] Dantza Coliseoan: Ertza-ren Look azaroaren 13an

2009-11-09 Thread Oier Araolaza
Badakit afaria dagoela ostiralean, baina kozinero egingo ez duzuenok baduzue aukera afari aurretik Coliseoan dantza ikuskizun interesgarri batekin gozatzeko. Ordubeteko kontua da. Ni emanaldi ostean, 21:30ak alderako agertuko naiz afarira. Ertza konpainiaren Look dantza ikuskizuna EibarrenAsier

Re: [eibar] Behobia-Donostia

2009-11-09 Thread Oier Araolaza
Batzuk Elgoibartar bezala kamuflatuta korritzen dute. Eibarko panderojole batek adibidez, 1:12:47 denbora egin zaban, baina Elgoibarren bizi danez orain ez da eibartarren zerrendan ageri! oier. 2009/11/9 Mikel Larreategi larreat...@eibar.org Imanol Trebiñotrebi.a...@euskalnet.net igorleak hau

[eibar] Afaria eta Dantza Coliseoan (Lehen: Dantza Coliseoan: Ertza-ren Look azaroaren 13an)

2009-11-09 Thread Josu Mendicute
Aizue, Plana egin dezakegu: sukaldariok afaria prest utzi (menua horren arabera egingo dugu sukaldariok, sekretuan) 20.00etan geratu Coliseo inguruan, Trinkete garagardotegian adibidez 20.30 dantza ikuskizuna alkarrekin jeitsi soziedadera Afarirako ordua, badaezpada, 22.00etan. Beranduegi? Ez

Re: [eibar] Behobia-Donostia

2009-11-09 Thread Mikel Larreategi
Oier Araolazao...@dantzan.com igorleak hau idatzi zuen (2009eko azaren 09a 12:38): Batzuk Elgoibartar bezala kamuflatuta korritzen dute. Eibarko panderojole batek adibidez, 1:12:47  denbora egin zaban, baina Elgoibarren bizi danez orain ez da eibartarren zerrendan ageri! Disidenteak kanpora!

Re: [eibar] Eibarko Udalaren Wifi proiektua

2009-11-09 Thread Eneko Astigarraga
eitxia moduan. Merketuz eta hobetuz doian einian, wifi-rako biharra txikitxen juango da nere ustez. Berandu gabiltzala esan nahi duzu? Urte gutxiko erabilera izango duela? Eneko 2009/11/9 Ramon Arizaga rariz...@lince.com: Nik uste datorren urtearen amaieran edo, Urrengoan autezkundeak

Re: [eibar] Behobia-Donostia

2009-11-09 Thread Mikel Larreategi
Mikel Larreategilarreat...@eibar.org igorleak hau idatzi zuen (2009eko azaren 09a 12:46): Oier Araolazao...@dantzan.com igorleak hau idatzi zuen (2009eko azaren 09a 12:38): Batzuk Elgoibartar bezala kamuflatuta korritzen dute. Eibarko panderojole batek adibidez, 1:12:47  denbora egin zaban,

Re: [eibar] Dantza Coliseoan: Ertza-ren Look azaroaren 13an

2009-11-09 Thread leire narbaiza arizmendi
Orduan Imanoltxukin afalduko dozu? Bixondako gordeko dogu afarixa leire 2009/11/9, Oier Araolaza o...@dantzan.com: Badakit afaria dagoela ostiralean, baina kozinero egingo ez duzuenok baduzue aukera afari aurretik Coliseoan dantza ikuskizun interesgarri batekin gozatzeko. Ordubeteko kontua

[eibar] Sustatuko kolaboratzaileak eta afaria

2009-11-09 Thread Luistxo Fernandez
Irailean kolaboratzaile koadrila bat hasi zen Sustatun lanean... horien artean, eibarnauta batzuk, komentatu nuen hemen. Afaria dela-eta, pentsatu dut kolaboratzaile horiei (osea, Eibartarrak zerrendakoak ez direnei), luzatzea gonbidapena, etortzeko azaroaren 13kora... Nolabait ere, zelan

Re: [eibar] Euskeran gañeko galdera bat

2009-11-09 Thread Aintzane Agirrebeña
Arrazoi guztia dakazu andereño Leire! :-) Eta, Josu, arazi aditzakin gabizenez, ezin da konparau zuk ipini dozun esan nau horrekin, hori kasu berezixa da gaiñera ta. Xabierrek esan daben moduan arazi aditzak lotzen jakon aditzari kasu bat gehitzen detsa: nor bada nor-nork bihurtzen da eta

Re: [eibar] Euskeran gañeko galdera bat

2009-11-09 Thread Josu Mendicute
Aintzane Agirrebeñaaintz...@yahoo.es igorleak hau idatzi zuen (2009eko azaren 09a 13:04): Arrazoi guztia dakazu andereño Leire! :-) Eta, Josu, arazi aditzakin gabizenez, ezin da konparau zuk ipini dozun esan nau horrekin, hori kasu berezixa da gaiñera ta. Ez dot ulertzen. Esan aditzakin

Re: [eibar] Euskeran gañeko galdera bat

2009-11-09 Thread Luistxo Fernandez
Euskerako irakasle bat dakat hamen duda batekin (ta oin neu be). Zelan esan biada hauxe: Tristura sorrarazi dit. Tristura sorrarazi nau. Triste jartzen nau... edo, ejem!, Pavloven txakurrak moduan esanda (pentsau barik eta erreflejuak esaten dabena): triste jartzen desta! Luistxo

Re: [eibar] Dantza Coliseoan: Ertza-ren Look azaroaren 13an

2009-11-09 Thread Oier Araolaza
21.30etarako afalduta egongo zarie? Goiz txamar ez? oier. 2009/11/9 leire narbaiza arizmendi txarg...@gmail.com Orduan Imanoltxukin afalduko dozu? Bixondako gordeko dogu afarixa leire 2009/11/9, Oier Araolaza o...@dantzan.com: Badakit afaria dagoela ostiralean, baina kozinero egingo ez

Re: [eibar] Euskeran gañeko galdera bat

2009-11-09 Thread Xabier Mendiguren
JOsuk: Gauza bat esan nau. Nor-nori-nork behar zen tokian, nor-nork aditza. Gauza bat esanarazi nau. Nor-nori nork behar zen tokian, nor-nork aditza, berriro. Ez dot ulertzen zergatik esan nau bai, baina esanarazi nau ez. Biak dira nor-nork erabiltzea nor-nori-nork beharko lukeen

Re: [eibar] Eibarko Udalaren Wifi proiektua

2009-11-09 Thread Andoni Azkarate
Nere ikuspuntua da, 24h konektauta egoteko joera zabalduz jungo da. 3g bezelako teknologiekin posiblia da hau, wifixak jarraitxuko dau, baina etxian, liburutegixetan, laneko sarietan... Nik nere 3g erabiltzen dot adibidez hondartzan, kalian, autobusian, wifi bilatzen egon biharrian. Egoten bada

Re: [eibar] Euskeran gañeko galdera bat

2009-11-09 Thread Josu Mendicute
xme: Ez dot ulertzen zergatik esan nau bai, baina esanarazi nau ez. Biak dira nor-nork erabiltzea nor-nori-nork beharko lukeen tokian... ala? esan nau, gramatikaren arabera, txarto dago; Hori jakin badakit. hala ere, toki batzuetako hizkeretan normala da; adibidez,

Re: [eibar] Euskeran gañeko galdera bat

2009-11-09 Thread Xabier Mendiguren
Josuk: Hori da jakin nahi dudana: esan nau erabiltzea onargarria baldin bada toki batzuetan, onargarria al da neurri berean esanarazi nau toki horietan? neurri berean bai. Baina bat txartzat jotzen badugu, bestea ere bai noski. x. ___

Re: [eibar] Eibarko Udalaren Wifi proiektua

2009-11-09 Thread Mikel Larreategi
Andoni Azkaratesuperand...@gmail.com igorleak hau idatzi zuen (2009eko azaren 09a 13:20): Nere ikuspuntua da, 24h konektauta egoteko joera zabalduz jungo da. 3g bezelako teknologiekin posiblia da hau, wifixak jarraitxuko dau, baina etxian, liburutegixetan, laneko sarietan... Nik nere 3g

Re: [eibar] Euskeran gañeko galdera bat

2009-11-09 Thread Josu Mendicute
Baina bata bestea bezain zuzen, egoki, oker eta desegokia da, beraz, zure hitzetan. Aintzane, zuk berriz arazi horrek aldatu eitten dabela diñozu... Eta, Josu, arazi aditzakin gabizenez, ezin da konparau zuk ipini dozun esan nau horrekin, hori kasu berezixa da gaiñera ta. Xabierrek esan daben

Re: [eibar] Eibarko Udalaren Wifi proiektua

2009-11-09 Thread Josu Mendicute
Mikel Larreategilarreat...@eibar.org igorleak hau idatzi zuen (2009eko azaren 09a 13:29): Eta Euskaltel, Telefónica eta hauek zein iritzi dute Eibarko Udalaren proiektuari buruz? Momentuz lasai egongo dira, enteratuta egongo dira herri honetan proiektuak globo sonda direla: hainbat urte

Re: [eibar] Euskeran gañeko galdera bat

2009-11-09 Thread Ramon Arizaga
Neri esan nau, belarritik oso txarto sartzen zait, esan dozta , desta, dit, jat, hoiek bai Ramon De: eibartarrak-boun...@postaria.com [mailto:eibartarrak-boun...@postaria.com] En nombre de Josu Mendicute Enviado el: lunes, 09 de noviembre de 2009 13:33 Para: Eibartarrak zerrenda Asunto:

Re: [eibar] Eibarko Udalaren Wifi proiektua

2009-11-09 Thread Andoni Azkarate
Jutekuak giñan klaseko batzuk hara baina ez dot uste ahalko dogunik, bixarko eguna ezin dogu galdu unibertsitatian... :-( Bai, Android-ekin oso pozik, aukera mordo bat eskeintzen ditxu, eta halako sistemak izango dira etorkizuna, ziur nau. 2009/11/9 Mikel Larreategi larreat...@eibar.org: Andoni

Re: [eibar] Eibarko Udalaren Wifi proiektua

2009-11-09 Thread Ramon Arizaga
Dena ondo, bainan auteskundeak datozenian: Balantzara jotzen dute, alde batean egin dutena ipintzen dabe bestean “pekatuak” (batzuk ezagutzen ditugu beste batzuk ez bainan porsiaka)… Berdina euren aderioarekin… Orduan balantzatik balantzera pasatzen dira, balantzako balantzea alde oso

Re: [eibar] Dantza Coliseoan: Ertza-ren Look azaroaren 13an

2009-11-09 Thread leire narbaiza arizmendi
Ya, Oier. Ordu kalkulo txarrak egin dittut leire Oier Araolazao...@dantzan.com igorleak hau idatzi zuen (2009eko azaren 09a 13:17): 21.30etarako afalduta egongo zarie? Goiz txamar ez? oier. 2009/11/9 leire narbaiza arizmendi txarg...@gmail.com Orduan Imanoltxukin afalduko dozu? Bixondako

Re: [eibar] Euskeran gañeko galdera bat

2009-11-09 Thread leire narbaiza arizmendi
Ia, Josu: Mikel etorri da (nor). Baiña: Mikelek ni etorrarazi nau (Nor- Nork) Nik Mikel agurtu nau (nor- nork). Baiña: Aitak niri Mikel agurrarazi dit ( nor nori nork) elementu gehixago agertzen dira. oinguan bai? leire Josu Mendicutejosumendic...@gmail.com igorleak hau idatzi zuen (2009eko

Re: [eibar] Sustatuko kolaboratzaileak eta afaria

2009-11-09 Thread leire narbaiza arizmendi
Ez dot uste iñok pegarik jarriko dabenik... BAiña zuek esan, nik gonbidatu guztiak ezagutzen dittut leire Luistxo Fernandezluis...@eibar.org igorleak hau idatzi zuen (2009eko azaren 09a 13:03): Irailean kolaboratzaile koadrila bat hasi zen Sustatun lanean... horien artean, eibarnauta

Re: [eibar] Sustatuko kolaboratzaileak eta afaria

2009-11-09 Thread Gari Araolaza
2009/11/9 leire narbaiza arizmendi txarg...@gmail.com: Ez dot uste iñok pegarik jarriko dabenik... ...eta norbaitek pegarik balu, hemen botako luke, publikoan? Hau da gauzak planteatzeko modua? Ez da pertsona kontua, kolaboratzaile guztiak ezagutzen ditut. Baina zertara dator nahaste hau?

Re: [eibar] Euskeran gañeko galdera bat

2009-11-09 Thread Ramon Arizaga
Barkatu Leire Nik Mikel agurtu nau (nor- nork). oinguan bai? Nik neuk horrela ibiltzen jonazat Mikelek ni agurtu nau eta Nik Mikel agurtu dut Ikasteko prest Ramon ___ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:

Re: [eibar] Euskeran gañeko galdera bat

2009-11-09 Thread Josu Mendicute
Ia Leire: Supongo Mikelek ni agurtu nau esan nahi zenduala. Leire, hori ulertzen dot. Oinguan, eta azalpenik emon aurretik be. Ulertzen ez dotena da: Mikelek zerbait esan nau ondo egotea, eta Mikelek zerbait esanarazi nau txarto egotea aurreko kasuaren ondoan. Eta hori ez didazu azaldu. Biak

Re: [eibar] Euskeran gañeko galdera bat

2009-11-09 Thread leire narbaiza arizmendi
Bai, hankia sartu dot. Koliriñak, adibide hobe billa, aditza ahaztu jata aldatzia. Josu, esan nau batuan TXARTO dago. Baitta eibarko euskeran be. Xabierek esan daben moduan, Hondarribia, Hernani eta alde horretan erabiltzen da. Baitta Lekeittion be. Zegaittik? ez dakitt. Esanarazi nau ez dakitt

Re: [eibar] Euskeran gañeko galdera bat

2009-11-09 Thread Josu Mendicute
leire narbaiza arizmenditxarg...@gmail.com igorleak hau idatzi zuen (2009eko azaren 09a 17:08): Bai, hankia sartu dot. Koliriñak, adibide hobe billa, aditza ahaztu jata aldatzia. Josu, esan nau batuan TXARTO dago. Baitta eibarko euskeran be. Baaaietz ba... Xabierek esan

Re: [eibar] Euskeran gañeko galdera bat

2009-11-09 Thread Ramon Arizaga
Zibilak esan naute Bizi ala hil Tolosan behar de la Gauza hau erabaki… Gohierri aldean ere edatua izango da nonbait Ramon De: eibartarrak-boun...@postaria.com [mailto:eibartarrak-boun...@postaria.com] En nombre de leire narbaiza arizmendi Enviado el: lunes, 09 de noviembre de 2009

[eibar] dit nau

2009-11-09 Thread Xabier Mendiguren
Koldo Zuazo eibartarrak idatzitako Euskalkiak, euskararen dialektoak liburuaren 163. orrian mapa bat dator non azaltzen diren eremu hauek: -dit nau: Lezo-Oiartzundik (Hernani ez) Gipuzkoako ekialdeko ertzeraino, gehi Lapurdiko hego-mendebaldea, gehi Nafarroako Bera, Zugarramurdi,

Re: [eibar] Euskeran gañeko galdera bat

2009-11-09 Thread Josu Mendicute
Zibilek esan naute, biziro, egoki, Tolosan behar dala gauza erabaki; giltzapian sartu naute, poliki-poliki: negar egingo luke nere amak baleki. Jesus tribunalian zutenian sartu, etzion Pilatosek kulparik bilatu; nigan ere arkitu ez arren, ez naute barkatu; zergatik ez dituzte eskuak garbitu?

Re: [eibar] Euskeran gañeko galdera bat

2009-11-09 Thread Xabier Mendiguren
Ez dot uste: seguru asko 7 silaba behar lerroa osatzeko, eta didaterekin ez sartzen. Urretxukoa ez baizik Antzuolakoa izan balitz doste esango zuen :-) X. P.S. bigarren lerroa biziro egoki da. El 09/11/2009, a las 17:12, Ramon Arizaga escribió: Zibilak esan naute Bizi ala hil Tolosan behar

Re: [eibar] Markos eta Serafin (lehen: Hobeto esanda)

2009-11-09 Thread Serafin Basauri
Afarixetarako animorik ez jata neri sekula falta. Aukeria bihar eta ez daukat. Serafin leire narbaiza arizmendi(e)k dio: Serrafin, Markos! agertu zarie!! Nun ibili zarie aspaldixa? Zuen faltia sentitzen zan zerrendan! Gure guru gurtuak (hitz jokua egittiarren zan, maittatuak esan gura neban)

Re: [eibar] Anderren Aner jaixo da!!

2009-11-09 Thread Serafin Basauri
Zorionak Ander eta Tere. Serafin leire narbaiza arizmendi(e)k dio: Gure lutier Martzinkus bigarrenez izan da aitta!! Oinguan mutiko edar bat euki ei dabe, Aner. Zorionak, aittatxo!! Zelan dago Tere? bizkor pasau zan? Muxu bana laurori! Ai, ene! Kronika larrosako bihargiña emoten dot!!

Re: [eibar] Anderren Aner jaixo da!!

2009-11-09 Thread Andoni Azkarate
Zorionak! 2009/11/9 Serafin Basauri seraf...@eibar.org: Zorionak Ander eta Tere. Serafin leire narbaiza arizmendi(e)k dio: Gure lutier Martzinkus bigarrenez izan da aitta!! Oinguan mutiko edar bat euki ei dabe, Aner. Zorionak, aittatxo!! Zelan dago Tere?  bizkor pasau zan? Muxu bana

Re: [eibar] Anderren Aner jaixo da!!

2009-11-09 Thread Elus irazu hdez .
Zorionak ta muxuak Ander ta konpañia... Date: Mon, 9 Nov 2009 12:01:43 +0100 From: txarg...@gmail.com To: eibartarrak@postaria.com Subject: [eibar] Anderren Aner jaixo da!! Gure lutier Martzinkus bigarrenez izan da aitta!! Oinguan mutiko edar bat euki ei dabe, Aner. Zorionak, aittatxo!!

Re: [eibar] Euskeran gañeko galdera bat

2009-11-09 Thread Elus irazu hdez .
Miyesker Aintzane, 2muxu Date: Mon, 9 Nov 2009 12:04:03 + From: aintz...@yahoo.es To: eibartarrak@postaria.com Subject: Re: [eibar] Euskeran gañeko galdera bat Arrazoi guztia dakazu andereño Leire! :-) Eta, Josu, arazi aditzakin gabizenez, ezin da konparau zuk ipini dozun esan nau

Re: [eibar] Anderren Aner jaixo da!!

2009-11-09 Thread Mikel Iturria
Horixe baietz. Ama ez dut ezagutzen, baina zorionak bioi. Iturri At 19:16 09/11/2009, Serafin Basauri wrote: Zorionak Ander eta Tere. Serafin leire narbaiza arizmendi(e)k dio: Gure lutier Martzinkus bigarrenez izan da aitta!! Oinguan mutiko edar bat euki ei dabe, Aner. Zorionak,

Re: [eibar] Sustatuko kolaboratzaileak eta afaria

2009-11-09 Thread Imanol Trebiño
Inbitaizue! Bai! Azken batian nire lagunen etsaiak nire etsaien lagunak naute, edo deste edo deritze edo deutsie. ;-) i - Original Message - From: Gari Araolaza g...@eibar.org To: Eibartarrak zerrenda eibartarrak@postaria.com Sent: Monday, November 09, 2009 2:28 PM

Re: [eibar] Sustatuko kolaboratzaileak eta afaria

2009-11-09 Thread Mikel Iturria
Aupa: Ni toki bietan naiz eta berdin zait, baina, nire ustez, gauza bat da Eibar.org eta beste bat Sustatu. Alde batetik, uste dut gauzak ez direla nahasi behar eta, bestetik, lau egunen faltan jendea gonbidatzea ere... Iturri At 22:57 09/11/2009, you wrote: Inbitaizue! Bai! Azken

Re: [eibar] Sorabedarra pipatzen

2009-11-09 Thread oier gorosabel larrañaga
Oier A-k: Orain urte batzuk Kili-kolo antzerki taldeari enkargatu zion Ego-Ibarrak Eibarko historian oinarritutako antzerki lan bat. Uste dut umeei zuzenduta zegoela batez ere, baina niri bigotea oraindik ez zitzaidan gehiegi hazi eta ikustera joan nintzen. Kili-kolok egindako lan onenetakoa izan

[eibar] Herenamona arrimatua eta okupa?

2009-11-09 Thread Eneko Astigarraga
Uste dut Altzubarren inguruan arbaso amankomunak ditugula Oier Gorosabelek eta biok. Oierren amama Isabel eta amama Maria Antonia, nire amama Esperanzaren despedidako argazkia zeukan Oierrek eta duela hilebete batzuk publikatu egin zuen Interneten:

Re: [eibar] Arrazakeria Eibarren

2009-11-09 Thread Gari Araolaza
2009/11/9 leire narbaiza arizmendi txarg...@gmail.com: Beste kultura hórretako gizonezkuak oso begirada zuzena eta erasokorra dake, hamen eta b euren herriaLdietan. kulturala da, baiña batzuetan ni desoroso sentitzen naiz. leire Ados. Ni ere oso deseroso sentitzen naiz sarritan hemen, gaurko

Re: [eibar] Markos eta Serafin (lehen: Hobeto esanda)

2009-11-09 Thread markos zapiain
leire, zoragarria zara, ze maja dena den, nik behintzat ez daukat alde egin izanaren sentsaziorik; eta guru gurtu horri dagokionez ba egia da, honezkero badugu sasoia matxinsalto txikiei aholkuak ematen hasteko: borrokan dakiena, ez da haserratzen; irabazten dakiena, ez da borrokatzen;