Re: [eibar] peio zabalaren hitzaldixa

2004-05-10 Thread Xabier Mendiguren
Oilluak hor oraindik ll-dunak baldin badira, zorionak. Neure inguruan, 40 urtetik beherako ia inok etxok/n zuzen esaten. Bildots/antxume kontu horretan, euskeria bakarrik ez, okelia be aldau egiten dok/n. Nik dakidala, bildotsa/arkumea/axuria ardiaren umeak dittuk/n, eta antxumia barriz

[eibar] afarixa

2004-05-06 Thread Xabier Mendiguren
Ba al daukat oraindik apuntatzerik? Baiezkoan: zer ordutan da, eta nola iristen da bertara? (horko kale eta abarren berri ez dakien ezjakin batentzat) X. ___ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza

Re: [eibar] Juan San Martin saritua Intza proiektuan

2004-06-04 Thread Xabier Mendiguren
Title: Re: [eibar] Juan San Martin saritua Intza proiektuan Ez dakit hau lokuzioa den, baina behin edo beste entzun dut esaera polit bat, harroputzen bati buruz: horrek berorika egiten ziok bere buruari. X. el 3/6/04 18:46, markos zapiain en [EMAIL PROTECTED] escribió: Euskal lokuzioak

Re: [eibar] Txixa(e)iñ(i)an

2004-06-04 Thread Xabier Mendiguren
Eibarren zehazki nola den nik ezin esan; baina hitzaren erabilera zabalagoari buruz, ez daukat dudarik amaierako -a hori ez dela itsatsia, -ean behar duela (edo -ian, hizkeraren arabera). Lehen ere lokuzioak aipatu ditugunez, bada bat Urola-Kostako jendeari sarritan entzun diodana: Egon hadi

[eibar] Beste mendigreen bat

2004-06-11 Thread Xabier Mendiguren
Title: Beste mendigreen bat Aspaldian eitb irratia jartzen dut autoan noala, hitzik gabe musika jartzen dutelako. Gaur Joseba Tapiaren kantu eder bat entzun dut, Guapa, guapa bataiatu dudana, leloan hitz hori erabiltzen duelako(an). Letragileari ere antzeman diot (estiloagatik, teknikagatik,

[eibar] Gabiria

2004-06-11 Thread Xabier Mendiguren
Title: Gabiria Hona Argiako erreferentzia (haien edizio elektronikotik hartua): http://www.argia.com/online/htdocs/online.htm?194822318 ___ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko:

Re: [eibar] prostitutak

2004-06-14 Thread Xabier Mendiguren
Zelako fama kamioizale gaixoei! Euskaldunak be ibiliko dira ba putetan? X. el 12/6/04 23:07, Amatiño en [EMAIL PROTECTED] escribió: Leirek: Beraz, biharra ba dake. Baten batek esplikau ahal desta? Txokantia ez da prstituziñua bera (Euskalerrixa, gaiñera), ez neretako txokantiena da

[eibar] Matrailakoren kamixetia

2004-06-14 Thread Xabier Mendiguren
Aupa, lagunok: Aurrekoan entzun netzan tipo bati, norbera ez dala jaio edo bizi dan lekuetakoa bakarrik, estimatzen dauan jentia bizi dan lekuetakoa be badala, neurri batian. Milongero samarra iruditu jatan esaldixa, baina bueno, apur bat eibartarra sentitzen nazala adierazoteko balioko dau.

Re: Er: [eibar] Matrailakoren kamixetia

2004-06-15 Thread Xabier Mendiguren
el 14/6/04 22:04, oier gorosabel larrañaga en [EMAIL PROTECTED] escribió: Mendigriñek: Kontua da aurrekuan lagun bati kamixeta polit bat ikusi netzala: Matrailako irratixarena; eta pentsau neban gustora eruango neukela neuk be halako bat, zelan lortu baneki. Oierrek: Mutillenak, gorrixak

Re: [eibar] isunak ebitatzeko metodo bi

2004-06-17 Thread Xabier Mendiguren
Title: Re: [eibar] isunak ebitatzeko metodo bi Hori benetako nobela poliziakoa dok. Indar gitxiagoko makina bat argumentu irakurri izan dittut nik behintzat. Penia, korapiloaren askatzia berehala emon deuskuala. X. Txokoan lagunekin afaldu ondoren, badoa Joxe mutilzaharra autoz etxerantz

[eibar] kamixeta dontsua

2004-06-18 Thread Xabier Mendiguren
Leire.es-ek esan zeban lez, parkatu, parkatu, parkatu! Argaltzeko manixa izango da, kamixetetan M eta L erabiltzen nittuala esan neban, eta giharrak nahiz koipiak erakusteko, ba, ekartzeko M bat. Gero etxian begiratu, eta L erabilli dot beti. Beraz, berandu ez bada, gorrixa eta L. X.

Re: [eibar] Irrati KAMISETIA librerako programia prestatzen

2004-06-21 Thread Xabier Mendiguren
Dana dala Mendigrin agertzen dan prentsaurreko eta agerraldi guztixetara kamisetia eruan ezkero, a zelako propagandia izango litzaken! Periodikuetan takian potian dago ta... beharbada traturen bat egin biako juau XAbier. Zelan %10eko deskontua egiten badestazue? X.

Re: [eibar] Sanchez-Ostiz

2004-07-08 Thread Xabier Mendiguren
Iturriak: Ostizek, Iruñetik ihesean. Un infierno en el jardín nobelan kontatzen du 80. hamarkadako Iruña, sozialista eta lagunen pelotazoak. Dirudienez, zenbait lagunek beren burua ikusi zuten argi eta garbi eleberrian ... eta ez onerako prezisamentian. Nik buruan neukan Las pirañas

[eibar] Eibar prentsan

2004-07-09 Thread Xabier Mendiguren
Horko prentsa hartzen ez dugunok ere jakiten dugu zuen berri. Gaur bertan, Berria-n, egundoko protagonismoa zeukan Eibarrek: -Tartea atalean, Lambretta motorren jaiaren egitarau eta erreportaia. -Kulturan, Gazte Orkestra Eibarren ari dela entsaiatzen. -Irrati-telebistan, Matrallakoren berri.

[eibar] Joseba Arregiri elkarrizketa

2004-07-19 Thread Xabier Mendiguren
Neu be hasi naz blogean gauzak sartzen. Baina komuneko atian mezuak uztia lakoxea begitantzen jat, handik nor pasatuko dan ez dakidala. Hortaz, zelan hamendik lagun batzuk behintzat pasatuko zariela badakidan, hortxe lagako deutsuet gaur idatzi dodana. Agur bero bat guztixoi. X. Atzo, uztailak

Re: [eibar] Eibartarrak Debako hondartzan

2004-07-21 Thread Xabier Mendiguren
Amatiñok: Halandabe, hi Zarautzen bizi haizenezkero, Enok Zarautzen bizi, Beasainen bizi nok. Eta ez diñot harrotasunez, egixaren amoreakaittik baizik. X. ___ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza

Re: [eibar] Eibartarrak Debako hondartzan

2004-07-21 Thread Xabier Mendiguren
Amatiñok: Txantxak alde batera lagata, nik beti ezautu najuan nere aitta aberats, eta mutikotan, Eibartik kanpora beraaz alde batera eta bestera nenbillela, jendiaren esaneri entzunda konbentzituta najeuan euskaldun aberats bakarrak (edo dirua eukitziaz gaiñera euskeraz berba eitten jekixen

Re: [eibar] Weblogen abantailak

2004-07-23 Thread Xabier Mendiguren
asier: Nere arrebia zinera mutil batekin eta nik zestozain ein bihar; eta neri etxatan gustatzen (Paz Gisasola, 1908). Oso hitz polita. Ez dakit hiztegietan jasota dagoen, edo Armiarmakoek sarean jarritako lokuzio-zerrendan. Zalantza bat hala ere: Paz emakume-izena da, nik dakidala, eta beraz

Re: [eibar] Blogaren kostuak

2004-07-26 Thread Xabier Mendiguren
Amatiñok: Astelehenean Bostonera najoiak eta... Demokraten konbenziñora, ezta? Kontauko deuskuk gero, Kerry zelan eta. Ondo ibili, eta ongi etorri. X. ___ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza

[eibar] Eibartarrak Argian

2004-09-02 Thread Xabier Mendiguren
Ikusi duzue azken Argia? Aereolaza dantzariaren artikulu bat Amatiñorena bestea, biak onak. Eta bestalde, Miel Anjel Elustondok Mari Karmen Garmendiari egiten dion elkarrizketa interesgarriaren hasieran, Juan San Martin eta Serafin Basaurik egindako antologia bat aipatzen da. Orain bakarrik falta

Re: [eibar] udako irakurketak

2004-09-02 Thread Xabier Mendiguren
Title: Re: [eibar] udako irakurketak bueno-bueno, alkarri hoinbeste jaboi eta baselina emonda, etxakixat/etxakinat ba zetan amaittu bihogun. mendigreen, lehen metrosexuala eta orain ixa-ixa gay satisfetxoa el 2/9/04 11:21, Julen Gabiria en [EMAIL PROTECTED] escribió: Joe, Asier, pasau

Re: [eibar] Orakulua bere bakardadean

2004-09-06 Thread Xabier Mendiguren
Eta ikusi al duzue Ogrosabelen blogeko gizonezkoaren foto porno samar hori? Zatarra zela esan zidan aurrekoan norbaitek. Baina neska baten argazki antzeko bat sartu balu matxista nazkagarritzat joko genuke akaso. Niri deigarria behintzat egin zait. Eszitatu ez nau asko egin hala ere. Beste batzuk

Re: [eibar] la zorra a cuidar el gallinero

2004-09-14 Thread Xabier Mendiguren
Berez serioa den gai bat ez dut fribolizatu nahi, baina pasadizo bat etorri zait gogora eta hona ekarri nahi nuke. Banuen nik lankide ermuar bat. Gizonezkoa, urte batzuk ere bai dagoeneko, jatorra, ezkerrekoa eta kontzientziaduna. Martxoaren 8 batean, aspaldi samar, emakumeen manifestaldira joan

Re: [eibar] Ruper Bermeon

2004-09-15 Thread Xabier Mendiguren
Title: Re: [eibar] Ruper Bermeon Markosek: Ordea, Maite Rementeria erakarri gure dogunez hona Bermiora, Bisbal barik Mal de ojo okingo dogu. Horretarako hobe Björk, ezta? X. ___ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

Re: [eibar] Euskaltel etxean

2004-09-15 Thread Xabier Mendiguren
el 15/9/04 12:44, Serafin Basauri en [EMAIL PROTECTED] escribió: Nik ere badauzkat Euskaltelek kablez eskaintzen dituen horiek. Ingelesezko albiste-kate bat dago (orain ez naiz oroitzen zein), Euronews ere bai (gaztelaniaz), TVcinq frantsesez (nazioarterako egiten duten potpourri bat, nahiko

Re: [eibar] Matxalen zain

2004-09-21 Thread Xabier Mendiguren
: Interlokutore ofiziala behar du eta, nere ustez, gaurkotasunaren harian aproposena Donostiako Zinemaldian bloglari nagusi izan dugun Xabier Mendiguren da aukerakoena. Bueno, resulta akreditatuen zerrenda errepasatzen, ataritxo bat dagoela, Donostilandia.com, zeina blog erako zerbaitekin ari den

Re: [eibar] Marokiarrak eta adaptazioa

2004-09-28 Thread Xabier Mendiguren
Nik ez daukat umerik, baina inguruan egundokoak entzuten ari naiz egokitze-aldi hori dela-eta. Irakasleen kontrakoak, alegia. Batetik, gurasoak zoratuta dabiltza; askok, oporrak irailean hartu behar, horretarakoxe. Eta irakasle batzuen gibelak ez direla nolanahikoak: umea bakarrik utzi behar den

Re: [eibar] Marokiarrak eta adaptazioa

2004-09-28 Thread Xabier Mendiguren
haurtzaindegiko umeentzako, han segituan murgiltzen dituzte. Batzuetan gauzak diren baino zailagoak egiten saiatzen gara. Eta ume marrokiarra bitartean, poz-pozik eskolan. Ondo segi Elena - Original Message - From: Xabier Mendiguren [EMAIL PROTECTED] To: Eibartarrak zerrenda

Re: [eibar] Kamiseta barrixak

2004-09-29 Thread Xabier Mendiguren
Eta niri pistatxuan edo kakixan ez ete dostazue deskontua egingo, propagandian truke? Mendigreen (hurrago balego, Matrallakon programia pozik eingo leukiana) el 29/9/04 16:34, leire narbaiza en [EMAIL PROTECTED] escribió: Iepa eibarpuntorg guztiok ikusi zenduen zelako maxi-super-kamisetak

Re: [eibar] Kamiseta barrixak

2004-09-30 Thread Xabier Mendiguren
, XAbier, egingo detsugu promoziñuagaittik zeozer. Zein da zure taillia? L? Gure banaketa zerbitzua ezin hobiak aillegau eraingo detsu. Bestiok ez zarie animatzen? Leire --- Xabier Mendiguren [EMAIL PROTECTED] escribió: Eta niri pistatxuan edo kakixan ez ete dostazue deskontua egingo

Re: [eibar] Copyleft-a Eibarko blogetan

2004-10-25 Thread Xabier Mendiguren
Asierri barkamena, bere mezuaren lehen paragrafoa irakurri eta berehala idatzi baitut, bigarrena zegoenik konturatu barik. X. el 25/10/04 08:48, Xabier Mendiguren en [EMAIL PROTECTED] escribió: Andimak behintzat euskaraz, beti. Ziurtatu daitekeen gauza da, gutunak gorderik (eta asko

[eibar] Politikarixak

2004-10-27 Thread Xabier Mendiguren
Bart gabian telebista aurrian. Katai batetik bestera pasatzen nenbillela, Felipe Gonzalez eta Jordi Pujol ikusi nitxuan TVEko 1. kataian, Las cerezas izeneko programa barri baten, Julia Otero kazetarixak aurkezturik. Pixka baten entzuten geratu nintzan, ta inpresiño hau atara neban politiko bixak

Re: [eibar] Edo/ala?

2004-11-02 Thread Xabier Mendiguren
Amatiñok: Nik beti planteatu izan dut gramatika alorrean, soil-soilik. EDO (o): Entre dos términos similares cuando la elección es indiferente. Kasu honetan Bush eta Kerry ezberdin samarrak dira (diotenez) eta, hain zuzen ere, hautaketa bera da erabaki beharreko muina. Ez omen da berdin bata

Re: [eibar] Edo/ala?

2004-11-03 Thread Xabier Mendiguren
el 3/11/04 00:28, Asier Sarasua en [EMAIL PROTECTED] escribió: Xabierrek eta Amatiñok botatako teorixen inguruan eztabaidatzeko gehitxuago be biharko da, baina hamentxe behintzat Eibarko adibide batzuk. Ahoz jasotakuak, danak 1905-1915 inguruan jaixotako jendiari. Bai hustuketia, bai

Re: [eibar] Maider etxera etorri da

2004-11-03 Thread Xabier Mendiguren
Title: Re: [eibar] Maider etxera etorri da el 3/11/04 23:56, Imanol Trebiño en [EMAIL PROTECTED] escribió: Andriak barikuan erditu zeban, zesareaz, eta gaur etxera etortzeko agindu doskue. Arratsaldean trasladua, eta orain, andria eta umia, Maider, ohian dagoz lotan, lasai. Imanol T.

Re: [eibar] García Marquez

2004-11-05 Thread Xabier Mendiguren
Nik ere irakurri dut. Goiz batean, eserialdi bitan. Amatiñok arrazoi du, eskola, esperientzia, eskua eta abilezia izan arren, liburuak ez duela balio berezirik. Hala ere, ez da egia 10 urtean besterik idatzi ez duenik. Beste NOBELARIK ez, baina liburuak bai. Adibidez, orain dela hiruzpalau urte

Re: [eibar] Revista Eibar eta blogak

2004-11-09 Thread Xabier Mendiguren
el 9/11/04 12:12, Amatiño en [EMAIL PROTECTED] escribió: Nik uste najuan honezkero kalian zeuala. Eta, bide batez, Europa Pressek berba ein ete juan Xabier Mendiguneaz? Ez. X.M. Amatiño -Mensaje original- De: [EMAIL PROTECTED] [mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Luistxo

Re: [eibar] Kokein

2004-11-15 Thread Xabier Mendiguren
Hala ere, Mendigreen ikusi nuen Lugaritzetik irtetzen. Zelan kontzertu, Xabier? Hau izango da aldea global esaten zitzaiona, ezta? Herri txikietako marmoxeta, teknologiei esker mundu osora zabalduta. (Ez txarto hartu, Iturri, broma da-eta). Ba, kontzertua ondo. Aurreko diskoen ildotik doa

Re: [eibar] emakumeak eztabaidagai

2004-11-19 Thread Xabier Mendiguren
Benetan. Ez naiz inoiz inongo soziedadetako bazkide izan, eta izateko asmorik ere ez, beraz nire iritziak ez du piperrik ere balio. Baina ez daukat inongo zalantzarik erantzunak BAI izan behar duela, horrela, letra handiz. Printzipio kontua da. Nola utzi batzuei sartzen eta besteei ez? Hankartean

Re: [eibar] emakumeak eztabaidagai

2004-11-19 Thread Xabier Mendiguren
el 19/11/04 10:10, Amatiño en [EMAIL PROTECTED] escribió: Xabierrek: Printzipio kontua da. Amatiñok: -- Printzipio publikoa, ez pribatua. Besteren kontzientzian ez naiz sartuko, baina niretzat printzipio pertsonal eta intimoa. X. ___ Adi gero,

Re: [eibar] emakumeak eztabaidagai

2004-11-19 Thread Xabier Mendiguren
Title: Re: [eibar] emakumeak eztabaidagai Asier eta Gariren argudioak direla-eta. Gai hauekin umorez jardun genezake, nahi izanez gero. Nik adibidez, hauxe idatzi dut gaur nire blogean, liburu baten komentarioaren sarrera modura: Lagun batek kontatu zidan aurrekoan bere lagun batek

Re: [eibar] Flipatuta nago...

2004-11-22 Thread Xabier Mendiguren
Dena den nik uste Gabonak aurretik Eibartarren zerrendako afari bat egin beharko dugula. Oso ondo pentsauta! Segidu bihar dogu Elgetako elkarrizketekin Ea zein animatzen dan oraingoan sukaldian. Ez dakit polemikiakin lagako deskuen soziedaderen baten sartzen! Laster arte Leire

Re: [eibar] Higiezinen

2004-11-22 Thread Xabier Mendiguren
Eta zer jartzen zuen dentistaren kartelak? X. Ez potxola... Gusto kontua bada etxe-saltzaileak hobe... Eta firmatu badut izan da niretzat Garmendia kasua izan zelako hura. Badut beste dendista batena ere. Hura argentinarra zen, kartala ikusi nuenean bere kontsultara joan -ausardia behar...-

Re: [eibar] Kerizpeko barixakuak

2004-11-25 Thread Xabier Mendiguren
Inoiz entzun al duzue Hegoafrikako Apartheid-aren defendatzaile baten teorizazioa? Nik bai. Ez dira (ez ziren) eroak, ezpada arrazoizkoak eta argiak. Ez dut esan nahi Kerizpe elkartekoa kasu bera denik, baina antzeko desosegua sortu zait niri. X. el 24/11/04 23:13, Amatiño en [EMAIL PROTECTED]

Re: [eibar] Er: hizkuntza juzgaduetan

2004-11-25 Thread Xabier Mendiguren
el 25/11/04 13:30, [EMAIL PROTECTED] en [EMAIL PROTECTED] escribió: Elenak: (...) Demasa. Beridikoa. Baina testuaren integritate digitala ez da beridikoa izango, ezta? Hau da, hau paperean bidali zuten eta gero pikatu edo OCRarekin eskaneatu dute, ezta? ... sin faltas de ortogracía

Re: [eibar] Er: hizkuntza juzgaduetan

2004-11-26 Thread Xabier Mendiguren
el 26/11/04 09:49, Luistxo Fernandez en [EMAIL PROTECTED] escribió: X. ek: Nik Badajozko epaitegiaren agiriaren fotokopia moduan daukat, bere seilu eta guzti. Nik ere bai. Ortografia akats horrek baina, neureak. Mea culpa, Arrateko ama oro ikuslea. Elena. Osea. Abokatu

[eibar] Irabazi juau!

2004-12-02 Thread Xabier Mendiguren
Inoz baino zentzun gehixau daka orain Aletixaren himnuak: Athletic zuri ta gorria danontzat zara zu geuria... Neuria behintzat bai, neure dirutxuak be badagoz-eta kamixeta hortan. Atzo, lagun artian afaltzen (Aramaixoko ehiztarixen soziedadian, andra-gizonak nahastuta), telebisiñua piztuta

Re: [eibar] maia

2004-12-12 Thread Xabier Mendiguren
Egunkarian erreportaiak-eta idazten zituena dantzaria zen (aspaldi honetan ez dut ikusi haren sinadurarik). Maia bertsolariak iritzi-artikuluak idatzi izan ditu (adibidez, 7ka gehigarrian, Elortza eta Iturriagarekin batera) Nire bi abizenen istorioa, beste baterako uzten dut. X. el 10/12/04

Re: [eibar] Estatu gabeko nazioak: mapak eta bloga

2004-12-15 Thread Xabier Mendiguren
Kataluniako CIEMENek egindako mapa bat ibili zen hemen oparo, Argiakoek itzuli eta argitaraturik. Ez dakit non lor litekeen baina. X. el 15/12/04 09:33, Eneko Astigarraga en [EMAIL PROTECTED] escribió: Postontziko mezu zaparradaren artean: - Estatu gabeko nazioak direla eta

Re: [eibar] txortan egin

2004-12-15 Thread Xabier Mendiguren
Polita txortaren etimologia popular hori. Beste pasadizo bat kontatuko dizuet nik, Leireren aurrean lehen irabazitako puntu guztiak galtzeko bada ere. Iparraldeko euskaldunek (t)xorta esaten diote traguari, eta otordu-amaierako kopa izendatzeko oso normala da: Edanen duzuia xorta bat?. Ba,

Re: [eibar] Gaviria

2004-12-15 Thread Xabier Mendiguren
A! badakat Koldo Zuazok kontatutako beste pasadizo bat, Correkuekin gertautakua. Nahi badozue beste mezu baten kontauko dot Leire Ez dakit zein iragarkitan esaten duten legez, ya estás tardando. X. ___ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL

[eibar] Zorion-agur eleanitza

2004-12-15 Thread Xabier Mendiguren
Title: Zorion-agur eleanitza Editore alemaniar batek oraintxe bidalia: Merry Christmas Happy New Year! ¡Felices Navidades y Próspero Año Nuevo! Boas Festas e um feliz Ano Novo! Bon Nadal i Feliç Any Nou! Zorionak eta Urte Berri On! Glaedelig jul og godt nytår! Fröhliche Weihnachten und ein

Re: [eibar] belgika aldian bai giro...

2004-12-16 Thread Xabier Mendiguren
Azkenian Euskadi marka komertzialaren propagandia onerako izan dala esan bihar ete dogu ba? Ganera, 7, zer-eta zazpi, abertzaliago ezin! ... danontzat zara zu geuria. X. el 17/12/04 08:24, Asier Sarasua en [EMAIL PROTECTED] escribió: baina bueno, inork ez dau ezer esan bihar, ala? Enekon

Re: [eibar] Peru Abarka

2004-12-14 Thread Xabier Mendiguren
Asierrek: Bide batez, inoiz bateron batek aittatu zestan laga legar berbatik datorrela. Ez da egixa orduan? Larga-tik dator? (edo beste nunbaittetik?) Oierrek: Ia bateronbatek zeozer esaten daben. Ni behintzat ideiarik be ez daukat, eta ustekabe haundixa izan zan larga berbia topatzia

Re: [eibar] Kerizpeko barixakuak

2004-12-15 Thread Xabier Mendiguren
Bat nator zurekin, organo sexualak kanporantz dituen batek egin dezakeen neurrian, eta ez nabil femilistoarena egiten. Dena dela, beste zerbaitengatik hasi naiz erantzun hau idazten: arotzaren etxean otzara aulki. Ez nuen esaera polit hori ezagutzen (bai horren aldaera bat: errementeriaren

[eibar] Eibartar diseinua

2004-12-21 Thread Xabier Mendiguren
Gehienok ikusiko zenuten aurtengo Kutxaren egutegia, diseinuari eskainia. Liburua ere atera dute, egutegiaren gai berarekin, biak ere Txema Garcia Amianoren ardurapean. Liburuak dexente du mamoneotik, hitz zatarra barkatzen badidazue, bere lagunak sartzen baititu egileak etengabe, eta nolanahi

Re: [eibar] Eibartar diseinua

2004-12-21 Thread Xabier Mendiguren
John Zabalo Txiki marrazkilari izugarria izan zen, benetan. Diseinutik harago, euskal kultura osoari on ikaragarria egin ziona. Gerra aurreko urteetan bera izan zen euskal liburuei itxura moderno eta erakargarria eman zien artista. Adibide ezagun bat aipatzearren, Xabiertxo eskola-liburua,

Re: [eibar] Pintada zahar eta berriak

2005-01-02 Thread Xabier Mendiguren
Zirika daukat gure Luis Alberto. Independentzia eta sozialismoa ez da batere originala ez xelebrea pintada moduan. EIA-KAS sinadura zen berezitasuna ematen ziona. Hala ere, ez dut inolako dudarik Je t'aime Maiteder politagoa dela. Askozaz. Ziria ziri truk. Amatiñok Markos Zapiainekin izan

Re: [eibar] Pintada zahar eta berriak

2005-01-03 Thread Xabier Mendiguren
Ez naiz mindu, lasai. Zurean ziria ikustea gehitxo baldin bazen, barkatu. Bestalde, gure Xabier Mendiguren izendapena gustatu zait; eta nik gure Luis Alberto erabili badut, Amatiño etengabe ez errepikatzeagatik izan da. Gaizki ulertuak konponduak direlakoan, agur bero bat. Ze gozo hasi dugun

[eibar] Politika

2005-01-04 Thread Xabier Mendiguren
Egin dezagun sasianalistarena. Gabilondorena ez da harritzekoa: azken batean bere enpresaren iritzia ari da adierazten, eta zeharka PSOErena. Epe motz, erdi eta luzera zer gerta daitekeen zaila da igartzen. Izan ere, mahai honetan lau jokalari ari dira, eta bikoteak erabaki gabe (barka

Re: [eibar] eibarren antxitxiketalari gitxi

2005-01-05 Thread Xabier Mendiguren
Oso artikulu polita Asierrena, benetan. Azkoitia salbuespena dela, dudarik ez. Baina nire herria ere (Beasain) salbuespen moduan ikusten dut nik. Langile-herria izan da beti, señorito gutxikoa, emigrazio askoduna... Zumarraga, Andoain edo Elgoibarren tankerakoa. Baina antxintxikari ugari

[eibar] Azpeitiarren berezitasuna

2005-01-05 Thread Xabier Mendiguren
Lankideei komentatu diet Azpeitia dela antxintxikari gehiena duen Gipuzkoako herria, eta berehala bota didate: -Eta BMW gehiena dagoen herria. -Eta emakumeen larruzko beroki proportzio handiena, munduan. Eta ranking gehiagotan ere nabarmenduko lirateke, seguruena. Ez dakit Josuk zer esango duen

Re: [eibar] Aceh eta Asiako hego-ekialdea (sic)

2005-01-09 Thread Xabier Mendiguren
ETBko berriemailearen alde. Nik ez dut ezagutzen, baina Vanessa Sanchez oso profesional ona iruditzen zait. Frantziako berri egoki asko ematen du egunero, euskaraz nahiz gaztelaniaz, ETBko kate bietatik (ez dakit irratietan ere ez ote duen egiten). Bersatilitate handia erakutsiz, gainera,

Re: [eibar] olentzero, gargolak, bazkaria.

2005-01-13 Thread Xabier Mendiguren
Zeuk be ez hartu txarto nere gaurko apuntia, Aitor. Gauzak irakasteko asmuakin idatzi dot. Made in Fernandez pedagogia-sistemarekin: la letra, a broncas entra :-) X. ___ Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

Re: [eibar] Ezin asmatu

2005-01-16 Thread Xabier Mendiguren
Astelehenean. Nire bost xentimokoa: Hasieratik egin behar genuen aski da, nire ustez, hori adierazteko. Amatiñok nahi duen ñabardura-markatze hori azpimarratzekotan, Hasiera-hasieratik egin behar genukeen idatz liteke. X. El 16/01/2005, a las 20:58, Amatiño escribió: Amatiñok: Zelan esango

Re: [eibar] ordutegi libreen alde

2005-01-17 Thread Xabier Mendiguren
Joder, Markos, gauza bat duk hi orain hiperliberala bihurtzea, eta beste bat inozoki pentsatzea ordutegi libreak lanpostuak sortuko dituela. X. El 17/01/2005, a las 10:50, markos zapiain escribió: antzeko zerbait aldarrikatzen dute kristau askok sexuaz, emazte jipoitu batzuek bizimodu

Re: [eibar] ordutegi libreen alde

2005-01-17 Thread Xabier Mendiguren
dik lanezak benetako minik egin ez dion jendea dabilela nagusi sindikatuetan eta iritzilarien artean - Original Message - From: Xabier Mendiguren [EMAIL PROTECTED] To: Eibartarrak zerrenda eibartarrak@postaria.com Sent: Monday, January 17, 2005 10:54 AM Subject: Re: [eibar] ordutegi libreen

Re: [eibar] Europako konstituziñoa

2005-01-18 Thread Xabier Mendiguren
Niri iruditzen zait EAJri erreferendum hori oharkabe-antxean pasatzea. Zergatik? -Jaurlaritzan bazkide dituenak (EA eta EB) kontra daude; beraz, benetako polemika eta polarizazioa sortuko balira, kontraesanak garraztu egin litezke. Hori ez da berez problema ia amaitua dagoen legegintzaldi

Re: [eibar] Haika-Segi auzia

2005-02-02 Thread Xabier Mendiguren
Mikel Arrizabalaga atxilotu egin zuten, ez Egunkariaren operazioan (otsailekoa), baizik Martin Ugalde parkekoan (udazkenean), baina azken horretatik ez da etorri inputazio penalik. Atxilotutakoen artean bazen beste eibartar bat: Fermin Lazkano, baina honek ere uste dut ez duela epaiketarik

Re: [eibar] Eguen Zuri, eguena blogetan

2005-02-02 Thread Xabier Mendiguren
Eibarko euskarari diodan kariñoa ukatu gabe, nire blogean zentzuzkoena euskara batuko formekin jarraitzea izango da. A, beste kontu bat. Egun batzuk igaro dira baina ez duzue honen berri izango. Joan den barixakuaz geroztik, gure zerrendakide Markos Zapiain doktore bihurtu zaigu, Filosofia

Re: [eibar] Ibarrechazo

2005-02-03 Thread Xabier Mendiguren
Gabiriak gaur 7 marabillen inguruan bere blogean idatzitakoa oso ona. Nola zuen artean Sustatuko editoreak ere badauden, Sustatu-n sartzeko aproposa, jendeak bere botoa emateko eta. X. El 03/02/2005, a las 9:35, Julen Gabiria escribió: Edo akaso egokiago Ibarretsipena? denborak esango du...

Re: [eibar] sanblasada

2005-02-03 Thread Xabier Mendiguren
Nik, Leire, sanblasik egitxen etxakiñat, ez zurixa ta ez ezer be, baina jatuna markatik fuerakua non. Erakutsiko deunat egunen baten. :-) Agur bero bat, X. El 03/02/2005, a las 16:04, leire narbaiza escribió: Gatxa da , gero zuon amana! eta erabiltzen daben azukria zerda, glass? Igual probauko

Re: [eibar] afarixa (lehen sanblasada)

2005-02-03 Thread Xabier Mendiguren
Esandakuak esan ostian, ezin orain atzera egin. Edozein egunetan. Mendigreen Gargantua El 03/02/2005, a las 16:24, Asier Sarasua escribió: Leirek: Neriak gozuak dagozak, baiña horrekin geldittu bihako haiz, momentuz teknologixiak ez jok-eta aukerarik emoten opillak on line jartzeko, lastimia!

Re: [eibar] MSV artxiboak MP3 bilakatzeko?

2005-02-07 Thread Xabier Mendiguren
Zuek jakin dezazuen, Markosek ez du esan nahi baina, gitarrista bikaina ei da. Ez dakit noizbait entzuteko aukera izango dugun. X. El 04/02/2005, a las 12:04, [EMAIL PROTECTED] escribió: milesker, Gari uste dut geldika-geldika Sony erabat baztertuko dudala, Peio Serbielleri egin diotenagatik

[eibar] Haika-Segi-Jarrai

2005-02-07 Thread Xabier Mendiguren
Inork deitu ez nauen saltsan sartzera noa. Hemen norbaitek proposamena egin du, atxikimendu kolektibo bat eskatzeko auzipetuekin. Baten batek erantzun du konforme dagoela, baina oro har isiltasuna nagusi. Zerrenda honek bere arduradunak ditu, eta isiltasuna erantzun-mota bat da.

[eibar] Fernandez, gastronomo integristia

2005-02-07 Thread Xabier Mendiguren
Teknologixan puntaren puntan dabillen arren, gastronomixa kontuetan kontserbadore atzerakoi fanatiko hoietarikua dogu Luistxo guria. Gogoratzen naz nola entzun netsan aspaldi baten, gatzagi kimikoaz egindako gatzatua etzala ez gatzatu ez ezer. Orain, barriz, txarri-koipez egin ezian pellak

Re: [eibar] Gabiriaren eta Amatiñoren beltza

2005-02-07 Thread Xabier Mendiguren
Deiako diseinatzaileek erabaki zuten horrela. Nik noizbait aipatu nion bertako kazetari bati (niri ere txarra iruditzen baitzitzaidan), eta esan zidan diseinatzaile horiek oso aintzat dutela beren lana. Beraz, hala beharko du. Mendigreen El 07/02/2005, a las 0:20, Imanol Trebiño escribió:    

Re: [eibar] Afarixa

2005-02-10 Thread Xabier Mendiguren
Leire: ---Oso ondo, nere esperientziak berba horrekin bilixakin eta peoriakin euki dotenan modokua da. Nere lankidiak ez dabe ezagutzen leire Peoria ezagutzen jonat, baina bilixa ez. Zer dan argitzerik bai? X. ___ Adi gero, mezuak bidaltzeko:

[eibar] Hauteskunde-porra

2005-02-14 Thread Xabier Mendiguren
Botako al ditugu pronostikoak? Zenbateko abstentzioa, zenbat baiezko, zenbat ezezko... Barrutiak ere zehaztu beharko ditugu: Espainia, Hego Euskal Herria, lau herrialdeetako bakoitza... (eta Eibar, nola ez). Modu lardatsean egin liteke (ba nik usten det...) edo zientifikoan, horko ingeniariek

Re: [eibar] afarixa

2005-02-14 Thread Xabier Mendiguren
Eta apostatek Amatiño bide okerrera eruango balebe? Hori be ez dot oso erraza ikusten baina... X. El 14/02/2005, a las 20:23, Amatiño escribió: Nik oindiño etxuat bape esan. Egun hori kanpaiñan azkena dok eta, seguru asko, biharrian jardun biharko juat. Ez nik ezer erabagiko dotelako baiña...

Re: [eibar] Hauteskunde-porra

2005-02-15 Thread Xabier Mendiguren
Bustitzen hasita, prospektiba merkea. Baiezko eta ezezkoa, errolda osoaren araberakoak: Estatuan: abstentzioa: 70 baiezkoa: 25 ezezkoa: 5 Hego Euskal Herrian: abstentzioa: 60 baiezkoa: 25 ezezkoa: 15 Gipuzkoan: abstentzioa: 60 baiezkoa: 18 ezezkoa: 22 Mendigreen

Re: [eibar] Eibarko Antzerki Jardunaldiak

2005-02-16 Thread Xabier Mendiguren
Eta Oierrek hemen esaten duena: bitxia gertatzen da jardunaldietatik kanpo lau katu joaten direla antzerkira Eibarren, baita jardunaldietan bertan arrakasta izugarriarekin parte hartutako konpainia bera bada ere. Hori oso kuriosoa da, eta antzerkia programatu nahi duenarentzat amorragarria

[eibar] Afarixa

2005-02-18 Thread Xabier Mendiguren
Mikel Iturria bezala, Harkaitz Canoren Ahulkiak ikuskizunaren ostean joango naiz. Zortzi eta erdietan da amaitzekoa; beraz, berandu samar iritsiko gara, baina ez oso berandu ere (nola galdu Leireren pellak?). X. ___ Adi gero, mezuak bidaltzeko:

Re: [eibar] pellak, sanblasak, eta Internet apur bat

2005-02-21 Thread Xabier Mendiguren
Asierrek: Eibar.Org-k emon besterik ez desta eitten: Internetan inguruko jakitturixia, jendiakin hartu-emon aberasgarrixa, eta afarixak duan. Zeozer gehixago eskatu leike? Ba, eskatzen hasita, gizonezko-emakumezko proportzioan oreka gehixeago. Leire zoragarri egon zen eta denok maite dugu,

Re: [eibar] Zerrendakide berria: Zaloa

2005-02-22 Thread Xabier Mendiguren
Ongi etorri, Zaloa. Azken aldiko gure eztabaidetako da sexu bien arteko desorekaren ingurukoa izan da. Beste arrazoi bat beraz zure etorreraz pozteko. x. El 22/02/2005, a las 17:24, [EMAIL PROTECTED] escribió: Zerrendakide berria daukagu: Zaloa. Aurkezpen hau bidali du, AURKEZPENA:: Kaixo

Re: [eibar] Eibar Factoring eta BEC

2005-02-28 Thread Xabier Mendiguren
Enekok: PD: Bertokok jakingo dau. BEC izena exportatzen hasi gara Athletic-ari esker. Joan zen zapatutik Bernabeu futbol zelaiari izena aldatu diote Madrilen. Orain BEC omen da: Bilbao Exhibition Center Eta aurten gainera, bertsolarien final handian bertan. Bernabeun alegia :-) X.

Re: [eibar] Aukera Guztiak

2005-03-07 Thread Xabier Mendiguren
, 7 marzo, 2005, a las 12:59 AM, Xabier Mendiguren escribió: Aurreko batean isiltasun administratiboa kritikatu nuenez, ez da oso gisakoa nik ere jokaera bera izatea. Beraz, eta proselitismoak hozkia ematen didan arren, zerbait esan beharko dut nire fazeta berri honetaz. Lagun batzuek eskatuta

[eibar] Aukera Guztiak-entzako sinadurak

2005-03-09 Thread Xabier Mendiguren
J.J. Araolazak egindako galderari erantzunez, Donostian zenbait notaritza daude sinatzeko, eta arratsaldean Udaletxean 5etatik 8etara. Informazio xeheagoa, gaurko Berria-n 13. orrian. X. ___ Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

Re: [eibar] Aukera Guztiak-entzako sinadurak

2005-03-10 Thread Xabier Mendiguren
digutenez, une honetan ez dago inor libre Erlijio euskaraz emateko gai hau dena Blazquezena baino lehen - Jatorrizko Mezua - Norengandik: Xabier Mendiguren [EMAIL PROTECTED] Data: Azteazkena, Martxoa 9, 2005 2:26 pm Gaia: [eibar] Aukera Guztiak-entzako sinadurak J.J. Araolazak egindako

Re: [eibar] Euskara batuaren sorrera

2005-03-15 Thread Xabier Mendiguren
Amatiñok aipatu dituen Ugalderen elkarrizketa horiek guztiak (egilearen beste kazetaritza-lan askorekin) liburu batean atera genizkion orain hamabost bat urte, Elkar-en. Titulua: Batasun eta zatiketen artean. X. El 15/03/2005, a las 10:23, Amatiño escribió: Nik esango nuke komeriarik handienak

Re: [eibar] Euskara batuaren sorrera

2005-03-17 Thread Xabier Mendiguren
Bertokok: Bizi al dira Bultzagileak, ildo politiko eratu moduan, ? Amarako Sistiaga, Inaxio Mitxelena eta haiek Non lerratzen dira, lerratzen badira?. Talde moduan ez dakit jarraitzen duten. Politikarekin harremanen bat daukatenak EAn dabiltza. X.

Re: [eibar] korrika eta liburua

2005-03-17 Thread Xabier Mendiguren
Bai, Andolin Eguzkitzaren espiritua dela-eta, Edorta Jimenezek proposatu zuen, lekukoarekin batera euskal libururen bat ere pasatzeko, eta badirudi ideia horrek jarraitzaileak izan dituela. X. El 17/03/2005, a las 13:20, leire narbaiza escribió: Epa Korrikako argazkixak ikusten ibilli naiz. Eta

Re: [eibar] lentillak

2005-03-17 Thread Xabier Mendiguren
Leirek: Ni oin hasi naiz agun osuan jartzen (lentillok) lehen asteburuan baiño ez nittuan jartzen. Igandetako arropa janzten dutenen moduan? Elegantiago egoteko? Mendigreen ___ Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

Re: [eibar] lentillak eta domeketako erropia

2005-03-17 Thread Xabier Mendiguren
Aizu, aizu, dosdemaying zer ote den jakiteko gogoz gelditu naiz. X. El 17/03/2005, a las 16:56, leire narbaiza escribió: Bai, igual apur bat aldatu da domeketako estetikia. Baiña esan biharra dago kirol denda batzuk be moda denda arruntak bihurtu dirala. Lehengo egunian gona tubo bat ikusi neban,

Re: [eibar] Dabintxi kodia

2005-03-17 Thread Xabier Mendiguren
Nik abade baten irrika sexualekin idatzi neban nobela bat (Bekatuaren itzala) eta euskal munduko apaiz eta fraide jentiari uste dot ikaragarri gustau jakola. Behin, holako batek esan zestan bere lagun moja bati pasa zetsala, eta hau be pozik zebillela irakurten. Nik harrituta: Moja bat?. Eta

Re: [eibar] Morbua

2005-03-17 Thread Xabier Mendiguren
Jeseus, aita familixakuak holanguak esaten! X. deshielo repentino honek ekarri dabena da morbua. Tontorretako edurrak baiño lenago urtu dira beste tontor batzuen gaiñeko jertse eta berokixak... Ezin leike kaletik bistarik galdu barik ibilli: Haiñ izan da bapatekua! Ez genduan loraldi hau haiñ

Re: [eibar] Zerrendakide berria: Josu Mendikute

2005-03-29 Thread Xabier Mendiguren
Aupa, Mendikute. Komikietako pertsonaixak baino jarixo haundixagua dakak. Ona dok hori. Hemen behintzat etxak faltako norekin jarduna. Baina, aukeran, hasarrau barik hobeto. X. El 29/03/2005, a las 12:58, Luistxo Fernandez escribió: Zerrendakide berri eta gaztea daukagu. Josu Mendikute, 17 urte.

Re: [eibar] Pasahitza

2005-04-10 Thread Xabier Mendiguren
Kaixo, Amatiño: Ni ere lanean harrapatu nauzu-eta, ea laguntzen dizudan. Gauza bera gertatu zitzaidan (beste batzuei ere bai), eta irtenbide hau eman zidaten CodeSyntaxekoek: zure blog helbideari erantsi /manage eta sakatu intro. Ea horrela badabilen. X. El 10/04/2005, a las 21:00, Amatiño

[eibar] nola esan amari

2005-04-14 Thread Xabier Mendiguren
Egunotan entzuna: pare bat lagun, hauteskundeak direla-eta hizketan, eta batek dio: -Hau duk marka, hau. Ta orain komunistei eman behar botoa. -Hik erraza daukak; okerrago zeukaat nik, nola esan gure amari, botoa komunistei eman behar diela... X. ___

Re: [eibar] blogak, politika eta medioak

2005-04-18 Thread Xabier Mendiguren
- Gabiria: zure lagun Makarrovski (Bloga Bloga marinela)... Martinez bai, baina izenez? Josu. X. ___ Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

  1   2   3   4   5   6   7   >