Gaur agertu da lehendabiziko aldiz El Diario de Noticias de Alava. Gainbegiratu dot, eta, besteak beste, izango dittuen eritziemaileen aipamena agertzen zan, fotografia ta guztiz.
    Horien artean bat: Imanol Gisasola. Ikustean, "Et! hauxe dok guria?" eta bai, bera zan/da.
    Hasteko, animo! bai zuri behar berri horri ekiteko, eta baitta beste kazetari talde guztiari be bai, desafioa ez da txantxetakoa eta.
    Eta horrez gain, adittu dotenengatik testu horrek erdaraz izango dira, baina horregaittik ez da problemarik egongo, aizu! gure zerrendara be bota egin beharko dittuzu zure artikuluak! Egingo dozu ez?
 
    Agur eta ohore,
        Imanoltxu.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to