Gaurko "Haria :Euskal Kulturaren Hariak" zekarren Lauaxetaren bibliotekako liburuen zerrendaren kontura hainbat egunkarik emandako titularrak, hauexek:
    Interes pixka bat banuen eta irakurri ditut horiek artikuluok, edukia guztietan oso antzekoa da eta zuzena, esango nuke nik. Baina titularrek susmo txarra piztu didate, eta ... mesedez, utzidazue purrustada batzuk botatzen.
 
    - Berriak: "Lauxeta berria"
        Ba... ez, "Lauaxeta berria" ez, betikoa, baina orain hobeto dokumentatuta.  
 
 
    - Garak: "Lauaxeta, un complejo lector"
        "Complejo..." psssaa, heterogeneo (nire ustez normalaren barruan) agian bai, baina "complejo"... agian hizlariek erabilitako berba da, titular bitan agertzen delako.
 
 
    - Deiak: "'Lauaxeta', topiko eta usteak gainditzen dituen irakurle moderno eta konplexua"
        Ezin izan dut Deiaren artikulua leidu, baina erregular zuzena izango zen. Eta titularra? Zer topikoez dihardu? ze usteak? noren usteak? Bere buruaz edo bere ezjakintasunaz dihardu periodista horrek?
 
 
    - Diario Vasco: "'Lauaxeta' tenía en su biblioteca libros de poesía de Verlaine y novelas de André Gide"
        Titular horrek bai ez daukala ez hankarik ez bururik. Bai, bazituen horiek eta gainera beste 650 gehiago, fitxatuta ez daudenak aparte utzita. Baina nola atera daiteke halako izenburu bat? Titular horrek desinformatu egiten du, ez duelako jasotzen gero biltzen den testuaren mamia. Eta izan ditzakeen konnotazio edo bigarren zentzuaz... hobe bestelako komentariorik ez egitea. Esan dezagun bakarrik kazetari horrek "biblioteka eskasa daukala".
 
            i.t.
 
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to