Gaur goizean notarioarengana joan naiz Aukerakoak elezińotan aurkezteko
beta izan daixen.
    Baten sartu naiz, ez neban lehenagotik ezautzen. Mostradorean zeuan
neskiari preguntau eta hau notarioari galdetzera joan da. Hauek gaur hasten
zeben, goiz joan naiz..., total, notaritza honetan ni izan naizela lehena
A.G.aren aldeko firma emoten.
    Notarioa ikusten dot, gaztia, trajez, ule luzetsu xamar gominaduna, eta
berba egitean doinu gailego-gailego oso nabarmenaz egiten zebala.
    Neskiari demaseko errita egin detsa nire aurrean nire dni-a ez
fotokopiatzeagatik (sobran zeguan errita, fotokopiarik ez zalako behar, gero
konturatu denez)
    "Hemen firmau behar dozu, euskaraz edo erdaraz, nahi dozun moduan".
Beste tontakeri bat, inpreso batean laukitxo batzuk dagozalako:
izen-abizenak, dni, bizi zaren herria, jaioteguna, eta firma, eta horrek
euskaraz edo erdaraz jarri leikezan... nahiko errelatiboa.
    Karneta hartu, leidu, eta "Imanol Trebińo Barru..., Barrueta...,
Barrueta..." eta azkenean zeozer bota dau,  baina ez dau asmatu ezta
urrinetik bez, eta hori leitzen zegoala.
    Meriatua zakan, benetan, hain denbora gutxitan, dena oso laburra izan
dalako, horrenbeste hanka sartzea egitea. Meritua.
        Imanotxu.

----- Original Message -----
From: "Leire ." <[EMAIL PROTECTED]>
Sent: Sunday, March 06, 2005 3:30 PM
Subject: Aukera Guztiak-ek sinadura gehiago behar ditu


> Sinatzea debalde da. Nahikoa da NAN eramatearekin eta notariotzan
> sinatzearekin.
>
> --------------------------------------------------------------
>
> Aukera Guztiak-ek dio «nahi baino mantsoago» doala sinadura bilketa
(Berria,
> martxoak 6)
>
> --------------------------------------------------------------------------
----------------------
> «Eskubide zibil eta politikoen alde dauden herritar guztiei beren sinadura
> emateko deiadarra» egin die berriro herri ekimenak
> >
> >ERREDAKZIOA - DONOSTIA
> >Aukera Guztiak-ek datozen hauteskundeetara zerrendak aurkezteko sinadurak
> >jasotzen jarraitzen du. Atzo Donostian eginiko agerraldian, baina,
sinadura
> >bilketa «nahi baino mantsoago» doala adierazi zuten herri ekimeneko
kideek,
> >«arazo administratiboak eta eguraldia direla medio». Gutxienez, 18.000
> >sinadura behar ditu herri ekimenak legez. Horiek horrela, herritar orori
> >udaletxe eta notarioen bulegoetara sinadura ematera joateko «deiadarra»
> >egin zien Xabier Mendigurenek, ekimenaren izenean.
> >«Ezinbestekoak ditugu sinadurak Aukera Guztiak hauteskundeetan egon ahal
> >izateko». Hala, eskubide zibil eta politikoen alde dagoen herritar orori
> >beharrezko sinadurak biltzen laguntzeko eskatu zion berriro herri
ekimenak.
> >Halaber, ekimenak hauteskunde zerrendak aurkezteko erabakia hartu duela
> >jakinarazi zuen Mendigurenek, eta datorren igandean, hilaren 13an egingo
> >dituztela publiko. Hala, zerrendak osatzeko beren burua eskaini duten
> >herritarrei eskerrak eman zizkieten, baita atxikimendu eta mezuen bidez
> >bultzada eman dutenei ere.
> >«Asko dago jokoan»
> >Aukera Guztiak ekimenaren sustatzaileek plataforma sortzeko arrazoiak
> >ekarri zituzten gogora, berriz ere. Besteak beste, Euskal Herriak duen
> >garai politikoa «garrantzitsutzat» jo zuten, eta «gatazka politikoari
aurre
> >egiteko proposamenak mahai gainean» daudela gaineratu zuen. Halaber,
> >elkarrizketa beharrezkotzat du ekimenak gatazka gainditzeko.
> >«Apirilaren 17an hiru herrialdeetako herritarren botoak erabakiko du,
> >neurri batean, nolakoa izango den etorkizun hurbila, bakegintzari nola
> >helduko diogun... Asko dago jokoan, guztiontzat», adierazi zuten
ekimeneko
> >kideek. Hala, indar politiko guztiek bozetan parte hartzeko aukera izatea
> >defendatu zuten.
> >
> >
> >
> >
> >
> >
> >---------------------------------
> >
> >
> >
> >
> >---------------------------------
> >
>
>

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to