iker garai-(e)k idatzi zuen:
> idazle ta kazetaria nauzu. nik egindako poesia liburu bat argitaratu dut,
> lagun batzuekin batera, "artarte kolektiboa" taldearen baitan. Oraindik ez
> dut jarri liburuan "creative commons"eko kopyleft lizentziarik, baina
> asmoa badut.
>
>   behintzat, nire liburua "yoescribo.com" web gunean dohainik dago
> eskuragai.

Aipatzen duzun liburua "Botikín" izenekoa dela suposatzen dut:
http://nuevo.yoescribo.com/publica/comunidad/obra.aspx?cod=10947

Jakintzazu zure izenean dauden beste lan batzuk (txikiagoak) ere badirela
sarean:
http://www.galeon.com/perspectiva/perspectiva8/iker.htm
http://sapiens.ya.com/poesiaya/tuspoe/tupoemagaray02.htm
http://laguiri.blogia.com/2005/092801-iker-garai.php

>
>   baina mobida horri buruzko informazioa jaso nahi nuke. Nola egin behar
> da?

Ulertuko duzunez, zure galderak erantzun luzea behar du. Nik erantzun
arina eta argitzailea ematen saiatuko naiz orain baina esteka hauen
bitartez zu zeu informatzen hastea gomendatzen dizut:

http://metabolik.hacklabs.org/alephandria/alephandria_eu.html#Copyleft_y_cr%EDtica_a_la_propiedad
http://elastico.net/archives/005194.html
http://cyber.law.harvard.edu/blogs/gems/ion/secreativo.swf (flash)
http://www.elastico.net/archives/001222.html

Eta orain nire azalpentxoa :)

Egileek sortu dutenaren gainean eskubide batzuk dituzte. Eskubide horiek
gorde eta laga ditzakete, naiz eta azken mendeetan eskubide guztiak
gordetzea den arruntena. Creative Commons bezalako lizentziek eskubideak
nola kudeatu nahi dituzun era errazean aukeratzen laguntzen dizute.
Espainiar estatuaren legeen arabera, ezin duzu (beste leku batzuetan
gertatzen den bezala), zuk sortutako zerbait jabetza publikora eman.
Egilea zu zara eta ezin duzu eskubide hori ukatu.

Liburu, kanta eta edozein sorketak lizentziarik ez badu, copyright-a duela
suposatzen da. Beraz, Interneten zerbait argitaratu arren, copyleft-a dela
esaten ez baduzu, eskubide guztiak gorde egiten dituzu.

Beraz, zure liburuarekiko zeintzu eskubide gorde nahi dituzun eta zeintzuk
ez erabaki behar duzu eta gogoko duzun lizentzia bat idatzi. Abokatua ez
zarenez eta horretan hasteko denborarik izango ez duzunez, aurretik
idatzitako lizentzia libre bat aukeratu dezakezu. Testuentzako Creative
Commons-ek badauzka sorta on bat eta baita CC lizentzia egokiena
aukeratzen laguntzen dizun tresna bat ere:
http://creativecommons.org/license?lang=es

Beste lizentzia libre gehiago ere badaude:
http://www.fsf.org/licensing/licenses/index_html

Behin lizentzia aukeratuta, zure liburuan eskubide guztiak gordetzen
dituzula esaten duen betiko paragrafo hori jarri beharrean, zuk
aukeratutako lizentziaren azalpena jarri eta listo. Adibidez hau:
http://creativecommons.org/licenses/by/2.5/es/

Ez duzu beste ezer egin behar. Ez duzu liburua inora eraman behar, ezta
zure izena inon eman behar. Etorkizunean inork liburuarentzako zuk
gordetako eskubideren bat beteko ez balu (adibidez zure egiletasuna ez
aipatuz), abokatuen bitartez aurka egin beharko zenioke; copyright
lizentziekin gertatzen den bezala. Hala ere, nahi izanez gero, Jabego
Intelektualaren Erregistroan zure lana erregistratu dezakezu (zein
lizentzia duen ez du axola):
http://www.mcu.es/jsp/plantilla_wai.jsp?area=propint&id=15

Portzierto, talde honetako partaideok CC lizentzia garrantzitsuenak
euskaratu nahian gabiltza. Nahiko lan aurreratua ere badaukagu, baina egia
esan oraintxe bertan ekimen hori guztiz gelditua daukagu.

Bukatzeko, esan beharra dut badagoela inolako lizentziarik onesten ez
dituenik ere (edo interesatzen ez zaionik), eta beraien musika, testu eta
abarrei copyleftaren definizioa soilik txertatzen diotenak. Adibide pare
bat:
http://www.nodo50.org/ekintza/
http://euskalherria.indymedia.org

Nire azalpenak lagungarriak izatea eta oker gehiegi egin ez izatea espero
dut :)

Agur t'erdi,

Txopi.


_______________________________________________
Copyleft-eu mailing list
[email protected]
https://listas.sindominio.net/mailman/listinfo/copyleft-eu

Responder a