joe txopi, izugarrizko erantzuna!!! horrelako informazioa gure web
horrialdean izan beharko genuke... animatu zinateke web horrialderako
bertsio bat egitera email honetan oinarriturik ;P ?

x

Txopi wrote:
> iker garai-(e)k idatzi zuen:
> 
>>idazle ta kazetaria nauzu. nik egindako poesia liburu bat argitaratu dut,
>>lagun batzuekin batera, "artarte kolektiboa" taldearen baitan. Oraindik ez
>>dut jarri liburuan "creative commons"eko kopyleft lizentziarik, baina
>>asmoa badut.
>>
>>  behintzat, nire liburua "yoescribo.com" web gunean dohainik dago
>>eskuragai.
> 
> 
> Aipatzen duzun liburua "Botikín" izenekoa dela suposatzen dut:
> http://nuevo.yoescribo.com/publica/comunidad/obra.aspx?cod=10947
> 
> Jakintzazu zure izenean dauden beste lan batzuk (txikiagoak) ere badirela
> sarean:
> http://www.galeon.com/perspectiva/perspectiva8/iker.htm
> http://sapiens.ya.com/poesiaya/tuspoe/tupoemagaray02.htm
> http://laguiri.blogia.com/2005/092801-iker-garai.php
> 
> 
>>  baina mobida horri buruzko informazioa jaso nahi nuke. Nola egin behar
>>da?
> 
> 
> Ulertuko duzunez, zure galderak erantzun luzea behar du. Nik erantzun
> arina eta argitzailea ematen saiatuko naiz orain baina esteka hauen
> bitartez zu zeu informatzen hastea gomendatzen dizut:
> 
> http://metabolik.hacklabs.org/alephandria/alephandria_eu.html#Copyleft_y_cr%EDtica_a_la_propiedad
> http://elastico.net/archives/005194.html
> http://cyber.law.harvard.edu/blogs/gems/ion/secreativo.swf (flash)
> http://www.elastico.net/archives/001222.html
> 
> Eta orain nire azalpentxoa :)
> 
> Egileek sortu dutenaren gainean eskubide batzuk dituzte. Eskubide horiek
> gorde eta laga ditzakete, naiz eta azken mendeetan eskubide guztiak
> gordetzea den arruntena. Creative Commons bezalako lizentziek eskubideak
> nola kudeatu nahi dituzun era errazean aukeratzen laguntzen dizute.
> Espainiar estatuaren legeen arabera, ezin duzu (beste leku batzuetan
> gertatzen den bezala), zuk sortutako zerbait jabetza publikora eman.
> Egilea zu zara eta ezin duzu eskubide hori ukatu.
> 
> Liburu, kanta eta edozein sorketak lizentziarik ez badu, copyright-a duela
> suposatzen da. Beraz, Interneten zerbait argitaratu arren, copyleft-a dela
> esaten ez baduzu, eskubide guztiak gorde egiten dituzu.
> 
> Beraz, zure liburuarekiko zeintzu eskubide gorde nahi dituzun eta zeintzuk
> ez erabaki behar duzu eta gogoko duzun lizentzia bat idatzi. Abokatua ez
> zarenez eta horretan hasteko denborarik izango ez duzunez, aurretik
> idatzitako lizentzia libre bat aukeratu dezakezu. Testuentzako Creative
> Commons-ek badauzka sorta on bat eta baita CC lizentzia egokiena
> aukeratzen laguntzen dizun tresna bat ere:
> http://creativecommons.org/license?lang=es
> 
> Beste lizentzia libre gehiago ere badaude:
> http://www.fsf.org/licensing/licenses/index_html
> 
> Behin lizentzia aukeratuta, zure liburuan eskubide guztiak gordetzen
> dituzula esaten duen betiko paragrafo hori jarri beharrean, zuk
> aukeratutako lizentziaren azalpena jarri eta listo. Adibidez hau:
> http://creativecommons.org/licenses/by/2.5/es/
> 
> Ez duzu beste ezer egin behar. Ez duzu liburua inora eraman behar, ezta
> zure izena inon eman behar. Etorkizunean inork liburuarentzako zuk
> gordetako eskubideren bat beteko ez balu (adibidez zure egiletasuna ez
> aipatuz), abokatuen bitartez aurka egin beharko zenioke; copyright
> lizentziekin gertatzen den bezala. Hala ere, nahi izanez gero, Jabego
> Intelektualaren Erregistroan zure lana erregistratu dezakezu (zein
> lizentzia duen ez du axola):
> http://www.mcu.es/jsp/plantilla_wai.jsp?area=propint&id=15
> 
> Portzierto, talde honetako partaideok CC lizentzia garrantzitsuenak
> euskaratu nahian gabiltza. Nahiko lan aurreratua ere badaukagu, baina egia
> esan oraintxe bertan ekimen hori guztiz gelditua daukagu.
> 
> Bukatzeko, esan beharra dut badagoela inolako lizentziarik onesten ez
> dituenik ere (edo interesatzen ez zaionik), eta beraien musika, testu eta
> abarrei copyleftaren definizioa soilik txertatzen diotenak. Adibide pare
> bat:
> http://www.nodo50.org/ekintza/
> http://euskalherria.indymedia.org
> 
> Nire azalpenak lagungarriak izatea eta oker gehiegi egin ez izatea espero
> dut :)
> 
> Agur t'erdi,
> 
> Txopi.
> 
> 
> 
> 
> ------------------------------------------------------------------------
> 
> _______________________________________________
> Copyleft-eu mailing list
> [email protected]
> https://listas.sindominio.net/mailman/listinfo/copyleft-eu

-- 
construir subjetividad a través de la técnica
para dejar de estar sujetos a la tecnología

 +-----------------------------------------------------------+
 |   X-Evian.org ::  Debian GNU/Linux Sid :: kernel 2.4.26   |
 |-----------------------------------------------------------|
 | xabier barandiaran      http://www.sindominio.net/~xabier |
 | Metabolik BioHacklab        http://metabolik.hacklabs.org |
 | Autonomia Situada  http://sindominio.net/autonomiasituada |
 +-----------------------------------------------------------+
wget -O - http://sindominio.net/~xabier/xabier.gpg.asc | gpg --import
_______________________________________________
Copyleft-eu mailing list
[email protected]
https://listas.sindominio.net/mailman/listinfo/copyleft-eu

Responder a