Aupa,

2. Mantener y actualizar licencias en euskera
Pozten nau gai hau berreskuratu izana, izatez jardunaldien garaian esan zitzaidanarekin Iñakiri (lehen itzulpenaren egilea) proposamen bat egin nion eta bera prest zegoen lana bere gain hartzeko.

Bere proiektua ere (Jardunaldietan aurkeztu zuen lapiko.com) Copyleftaren ikuspuntutik oso interesgarria iruditzen zait, Euskararen bilketan lizentzia ez baztertzaile bat erabiltzen duen lehena bait da. Beste hainbat proiektuetan jabetza intelektualaren arazoek lanaren berrerabilpena oztopatzen dute. Proiektu hau, parte batean diru laguntzekin atera du aurrera, baina beste parte haundi batean bere poltsikotik dirua jarrita. Zeharka bada ere, proiektu honi laguntzea oso positibotzan jotzen dut.

Kontua da, hasieratik esan nuen bezala, honetarako zenbat diru erabili daitekeen Copyleft-eu berak erabakitzea iruditzen zaidala onena.

Gai hau berreskuratzen bada ni koordinazioan parte hartzeko prest nago.

4. También podríamos dedicar algo de pasta, o proponer como proyecto
para el año que viene el de mejorar nuestra web, quizás pagando a unos
desarrolladores para que implemente una base de datos de colectivos
copyleft (que se podrían luego mapear o incluir en la guía). La web
también debería de matener y actualizar las licencias CC en euskera.
Aurrekoarekin zerikusirik ez duela, nire burua aurkezten dut berriz aukera gisa, dakizuenez web garapenean dabilen enpresa batean lan egiten bait dut: Zuhar. Baina badago ere kolektibo honetan asko lagundu duenik eta langabezian dagoena, Artelekuk fakturen kontuekin arazorik ez badu egokiagoa iruditzen zait gehiago behar duenari ematea.

Osoitz
_______________________________________________
Copyleft-eu mailing list
[email protected]
https://listas.sindominio.net/mailman/listinfo/copyleft-eu

Responder a