Markosek:

Niri berriz Josu Landaren pasarte hau egin zait bereziki garrantzitsu eta
hunkigarri:

>Klaudio Landa edo Aurkene Iturriotz kazetari direnik
>kolokan jartzea nekez onartuko dizu kazetaritzaren
>inteligentsiak, baina nonbait Markos Zapiain edo Xabier
>Mendiguren Elizegi kazetari litezkeenik esatea ez da zilegi.
>Ez dut arrazoia ondo ulertzen baina. Beharbada kazetari
>horiek segituko dute pentsatzen gaur egun euskal prentsan
>dauden informazio foko garrantzitsuenak kronikak direla,
>eta ez, esate baterako, iritzi artikuluak.

Josu Landari beste gauza interesgarri bat entzun nion Kongresuan ostiral arratsaldean. Bere hitzaldia amaitzean, kafetegian elkartu ginenean.


Batetik, bere hitzaldian, neurean ez bezala, posta-zerrendak aztertu zituen Josuk, nonbait 'Eibartarrak' zerrenda honen jarduna 'hedabide' eta 'kazetaritza' kontzeptuetatik gertuago ikusten du Landak, neuk baino (aipamen sorta bat kargatu dut Eibar.org-en
http://www.eibar.org/38 )


Beste alde batetik, euskarazko komunikazioan benetako hito batzuk Interneten gertatzen ari direla uste du Josuk, inork kasurik egiten ez dien arren. Bere berbetatik:

susmoak nauka Joxe Arantzabalek «Minbizia dudala esan didate medikuek» idatzi zuenean, informazio zientzien esparru autonomoan aro berria ez ote zen zabaldu.

Kafetegian, gero, bere ustez beste hito bat izan dena aipatu zigun:

- Hondarribiko Jokinen kasua aipatu zuen lehen medioa Eibartarrak izan zen, Markos Zapiain. "Egunen batean norbaitek historia hori kontatu beharko du", halako zeozer ere entzun nion, eta serio ari zen, Jokinen inguruan ez zebilen ironiaz, ez delako horretarako gaia.

Hauxe da mezu hori, http://postaria.com/pipermail/eibartarrak/2004-September/001242.html

Neure testuetan ageri ez den beste komentario gehigarri bat egin nuen hitoen kontu honetan. Hitzaldia baino lehenago norbaitek aipatu zidan, enfin, orain Euskadi Sioux erakusketa, tesina eta gogorakizun inportanteetarako gaia bada, akaso Etiam bloga ere izan zitekeela urte batzuk barru. Ba bai, izan daiteke.

Luistxo

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to