Ezin esan behintzat ideia bakarra darabilenik... 

Amati�o 

-----Mensaje original-----
De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Asier Sarasua
Enviado el: martes, 23 de noviembre de 2004 11:54
Para: [EMAIL PROTECTED]
Asunto: [eibar] Fernando Muniozguren 'Argia'n

Fernando Muniozgurenen artikulua Argian:

Kalitatea eta euskararen eremu osoa
http://www.argia.com/online/htdocs/online.htm?1967&23414


Kalitatearen zuzentasuna, egokitasuna eta jatortasunaren zurrunbiloan bada
zer eduki kontuan, batez ere erreferentzia direnen aldetik: komunikabideak,
gizarte eragileak eta instituzioak. Direnak direlako sortzaile eta
erabiltzaileak, belarriko mina egiten didaten pare bat adibide ekarri nahi
ditut gogora, inongo garbizalekeria eta kulpabilizatze asmo barik.

Alde batetik, muntaia, putxerazoa, lintxamendua eta gisa horretako berbak
gizarteratzen dihardutenei esango nieke errazkeria ez dela egokia. 
Euskararen erabilera-tradizioari erreparatu nahi ez badiote, imajinazioa,
eduki baduten dohaina, erabil dezaten iradoki nahi diet, hain modu arinean
Hegoaldeko erdaraz baliatu baino lehen. Bestela, insumisi�nekin gertatu eta
Dionisio Amundarainek orduan egoki azpimarratu zuen moduan, aukera galdu
gehiagoren aurrean aurki gintezke.

Bestetik, euskaraz diharduen irrati nagusiak atentzioa deitzen dihardu
egunero-egunero, zein-nahi programatan, deigarria egiten ez zaielarik. 
Nirekiko, ez da egokia eten barik erreferentzia direnen ahotik horrelakorik
entzutea.

Aipatutako adibideok lagin edo muestra baino ez dira, Ibon Sarasolak
aurreratu zuen arriskua dakarkidate burura: era horretan jarraituz "euskalki
nagusi bi izango ditugu etorkizunean: Hegoaldekoa eta Iparraldekoa". Mugaz
alde bateko eta besteko euskaldunen elkar ulertzeko zailtasuna, aspaldikoa,
areagotu baino ez baitute egiten. Hor dago Xalbador zenari zuzenduriko 7
minutuko txistukadaren gertaera, 64aren inguruan, eta, Daniel Landartek
astekari honetan lehengo batean esandakoa. Hain zuzen ere, 1984an, 20 urte
beranduago, Azpeitiko Antzerki Topaketetan sumatu zuenez, Hegoaldeko
ikuslegoak ez zuela ulertzen Iparraldeko euskara. Beste hogei urte
beranduago darabiltzagun erreferenteak direla medio mugaren eraginak
handitzen jarraituko duela esan genezake. Ondorioa euskara batu bi izango
ote dira?

Nire ikasleak eta ETB 1. Ez da lagin esanguratsua kuantitatiboki begiratuta
baina bai kualitatiboki, Ikasleak "D" ereduko nerabeak dira eta. 
Zoritxarrez esan beharra daukat adin horretako gaztetxo urbanoen artean ETB
1eko programek ez dutela arrakasta handirik, ikusten dituztenen artean,
salbuespenak salbuespen, ez baitago erdarazko beste kate batzuetakoek
daukaten adinako erakarmen-indarrik. Eta, horrek, jakina, bere ondorioak
ditu. Azken baten, adin horietan gizarteratu eta autonomia hartzen baitute
gazteek eta testuinguru horretan finkatzen dituzte urte batzuetarako
hizkuntza portaerak.

Toni Mollak duela bizpahiru urte edo, ARGIAn esaten zuena ekarri nahi dut
gogora: aurrerantzean produktuaren erakarmenak agintzen eta aginduko duela
adin horietan eta baita gainontzekoetan ere.

Non geratu ote dira 80ko hamarkada-hasieran esaten genituenak: eskola
euskaldunduz, Telebista euskaraz izanik eta abar, euskarak ez zuela
arriskurik. Baina gerora komunikabideak garatu dira, Administrazioak baditu
bere barne-normalizazio zein gizartea euskalduntzeko (EBPN) programak,
Kontseiluaren ahalegina hor dago, euskalgintza sustraitutako sektorea da,
baina mundializazioa eta estetika-borroka medio, Fermin Etxegoien dixit,
euskarak aurrera asko egin du baina garaiotan inoiz baino arrisku handiagoa
eduki dezake. Argi dagoena da arlo eta funtzio berriak irabazi dituela baina
beste garrantzitsu batzuk galdu. Horien artean Mikel Zalbidek azken
Ikastolen Kongresuan esan zuena: euskarari estoldetatik ari zaio ura
sartzen; giroa falta da. Beraz, Fhismanen tesiek inoiz baino garrantzi
handiago dute.

Beraz, aisialdia-lagunartea eta etxea; arlo ez formalean dago egin eta
eragin beharra, eskolaren osagarri baita eta hori gehienetan borondatezko
eremu pribatua denez, konbentzimendurik ez badago, bere zailtasuna du. 
Baina, bere urgentzia eta garrantzia duenez, heldu beharra dago,
etorkizunean oraingo ikasleak euskaldun oso, erabiltzaile eta transmisore
izan daitezen, bestela, orain arteko moduan, belaunaldia joan eta
belaunaldia etorri beti hasten gaudenaren sentimendua edukiko dugu eta hori
zeharo aldapa gogorra egingo zaigu.

Txillardegiri merezitako omenaldiak. Zalantza barik hori eta gehiago merezi
du Jose Luisek, hizkuntzaren normalizazioan ardatz diren esparru nagusi
biak, corpusa eta estatusa, uztartu baititu, euskalgintzari Txillardegiren
ikuspegi rizomatikoa eta holistikoa emanez. Eta, bietan maisu, bidegile eta
aitzindari izan da, eraginkorrak izan diren hainbat ekarpen eginez. 
Eskuartean darabiltzazun ikerketa-lanak eta geroko proiektuetarako beti izan
duzun kemenaz segitzeko kuraia jaso duzulakoan, zorionak Jose Luis.

ERC adimentsua. Ez dut inongo iruzkinik irakurri ez entzun, ERCk Madrileko
Gobernuarekin egin duen tratuaz. Alegia, Estatuaren 2004ko aurrekontuak
onartzearren, hainbat milioi eramango dituela Kataluniara hizkuntza
politikan inbertitzeko. Jokaldi bikaina eta koherentea iruditu zait. Badute
zer ikasia gure politikariek dena ez baita hormigoia izan behar.

Bilboko jatorrizko berbeta dela eta. Urriaren 24ko ARGIAk I�aki Gaminderen
eta beste hainbaten lan baten berri damaigu. Handia da ikertzaile honek,
kasu honetan beste batzuekin batera, egiten diharduena, baina, nire uste
apalerako, oihartzun gutxiegi dauka. Ondorioz, egindako lanaren garrantzia
eta horren eragina ez daude, tamalez, maila berean. Ziurrenik, sarritan era
horretako ikerketa-lanei falta zaien gizarteratze-ahalegin eza dela medio. 
Oraingoan, Bilboko berbeta izanik eta Berton aldizkariak bideratu duen
ekimen txalogarri eta imitagarriarekin, liburua eta CDa argitaratu ditu eta,
ziur nago zabalkunde gabeziak gaindituko dituela.




_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to