Inoiz entzun al duzue Hegoafrikako Apartheid-aren defendatzaile baten
teorizazioa? Nik bai. Ez dira (ez ziren) eroak, ezpada arrazoizkoak eta
argiak.
Ez dut esan nahi Kerizpe elkartekoa kasu bera denik, baina antzeko desosegua
sortu zait niri.

X.

el 24/11/04 23:13, Amati�o en [EMAIL PROTECTED] escribi�:

> Albistia albiste, Kerizpean ez dittuk oingoz emakumiak barixakuetan sartuko.
> 
> Dakizuenez, domeka goizian ez najuan Kerizpera juaterik izan. Bezperan lagun
> baten billa ibili nitzuan nere ordezko botua eruan zeixan bai�a ez najuan
> i�un harrapau. Gaur, ostera, kalian ikusi juat eta bere billa jardun nebala
> esan. Eta erantzun jestak:
> 
> -- Bardin dok. Ez genduan hire boturik bihar izan irabazteko. Ondo prestauta
> juan nitzuan, hogeita bi botu naroiazen galtzarpian�
> 
> -- Ah, oso ondo. Eta, orduan, noiztik aurrera sartu izango dittuk emakumiak?
> 
> -- Emakumiak... barixakuetan? Sekula ez. Gu behintzat ezezkotan geuazen...
> hik ze nahi heban ba, nik alde botatzia ala?
> 
> Zuetako gehixenok pentsauko dozue nere lagun hori astokillon bat dala,
> ziharo misojinua, bai�a gauzak uste bai�o gatxaguak dittuk. Nere lagun hau
> izan zuan, hain zuzen be, oi� hurrengo andrak zapatuetan sartzeko prozesu
> guztia lideratu zeban kaporala. Oinguan, ostera, kontrakua organizau jok.
> Hona kale-baztarrian bost minutuan kontau destan zereko zera:
> 
> 1. Kerizpia gizonezkuan soziedadia dok. Holaxe sortu zuan eta holaxe
> jarraittuko jok.
> 2. Sortu zanian, andrak etxian egoten zittuan eta normala zuan gizonezkuak
> etxetik kanpora afaltzia zapatuetan. Zapatua zuan lagunarteko afari-eguna
> (egixa esan, nik ez najuan nere aitta sekula zapatu gabian etxian afaltzen
> ikusi).
> 3. Oin gauzak aldatu ein dittuk, eta afaltzera kanpora urtetzen daben
> senar-emaztiak, normalian, zapatuetan urtetzen juek. Zentzun honetan normal
> xamar zuan soziedadia senar-emaztientzat zapatuetan zabaltzia. Hau da,
> senar-emaztientzat, EZ EMAKUMIENTZAT.
> 4. Hau holan dala, bera izan zuan botazi�o horren alde ahalegindu zana eta
> irabazterik lortu zebana. Hau da, emakumiak sartzen dittuk zapatuetan berari
> esker. Bera ez jaok emakumien kontra, soziedadeko espirituan alde bai�o.
> 5. Bai�a oin planteatu nahi izan dana emakumiak barixakuetan sartu ahal
> izatia dok. Eta barixakua  gizonezkuen eguna dok, kuadrilla-eguna,
> lagunartekua. Horretarako dok soziedadia, horretarako jaixo zuan eta
> horretarako nahi juek soziuak: sikeran astian behin lagunak alkarreaz
> afaltzeko.
> 6. Konforme ez daguana ez deilla juan, jatetxen batera juan deilla andriaz
> edo bere gustoko beste soziedaden bat ein deixala, andriaz, amagi�arrebaz
> edo seme-alabieaz. Bai�a, Kerizpean, umerik ez eta andrak (emaztiak, gehixen
> bat), afaltzekotan, zapatuetan.
> 
> Bakotxak jakingo jok arrazoizkua dan ala ez. Bai�a ezin esan behintzat nere
> lagun horrek "garbi" ez dakanik�
> 
> Amati�o
> 
> 
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]
> 
> http://www.eibar.org/zerrenda
> 
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
> 

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to