Mahai-ingurua: Literatur belaunaldien arteko harremanaz Harkaitz Cano, Juan Luis Zabala eta Iban Zalduarekin.
http://www.argia.com/online/htdocs/online.htm?1968&2344
dio Iban Zalduak:
Taldeak, halaber, beren garaiko aldizkariekin lotuta daude. Gaur egun lotura hori apaldu da, eta gauza jakina da aldizkariak panorama literarioko ardatz izateari utzi diotela, 80ko hamarkadan gertatzen zen bezala. Baliteke etorkizunean aldizkarien rol hura Internetek betetzea, hein batean; hor dago, esaterako, Susako web-orrialde itzela, edo BBK (Bihotz Bakartien Kluba), edo Xabier Mendigurenena bezalako blogak, edo J. Bilbatua horren literatur orrialdea, edo Sustatu bera, Nontzeberri eta Sareko Argia ahaztu gabe. Ez du belaunaldiekin zer ikusirik, printzipioz, baina Internetek bide berriak ireki ditu eta gazte jendeak ere harremanak hortik landu ditu. Harkaitzek esan duenez, adinaz gain bere bitartekoek definitzen dute bere belaunaldia, eta aurrerantzean are gehiago definituko dute akaso.
Luistxo
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
