leire narbaiza(e)k dio:
Aupa Arrate Ordua zonan! Hik gauza asko dakanaraz esateko. Animo, guapa Leire
Idazkeran akatsak zuzendu nahixan:
Zer daguan txarto?. Ba, hauxe: [*Hik gauza asko dakanaraz]. 'HIK' eta 'dakanaRAZ' alkarren kontrakuak dira-eta. Gaztelaniaz [*t� tengo muchas cosas] esatian antzerakua edo euskera batuan [*Hik gauza asko dauzkanaT] esatian antzerakua. Bada beste zihaztasun bat, hiketan, egillia NIK izango balitz be, 'Jakanaraz' / Zauzkanat edo Zeuzkanat' izan biharko litzake.
Gogaikarrixa da halan jardun biharra, benetan, eta ez jata neri bape gustatzen. Bapez gero! Asko eskatzia da autokontrol pixkat? Euskeriak ez ete dau, ba, idazterakuan ahalegintxo bat merezi?
Barkatu Leire, zuk idatzitakua okerren adibidetzat hartzia. Ez zara-eta bakarra Eibarko euskerian atxekixiakin halakuak edo antzerakuak botatzen dittuana. Halako martxan txiki laga bihar dittugu errepide sei�alietako "Bilbo agurtzen zaituzte" edo "gerriko beharrezko da" moduko ereduak.
Serafin.
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
