Nere alabiak aurkezpena ein bihar zebala-ta, gaur gabian Donostiako
Kursaaleko kontzertuan egon naiz. Bidian, kale-baztarrian, aspaldi ezautzen
doten enpresarixo batiaz tope ein dot eta, ezustian, oin hurrengo bere
taillarrian euki zeban sustuan barri emon desta. Itxura danez azkenengo
hillabete honetan lehergailuz erasotuta izan diran enpresetako bat beria da.
Abixua jaso, ordaindu ez eta...

Ze moduz galdetu eta... bera ondo ei dago, andria jota, bildurtuta, eta
gai�erako familixia jakinezta zer ein. Egunero auto azpixan beiratzen hasi
ei da.

Halakoetan gertau izaten danez, bere izena ez da i�on agertu, andria
ixiltzen ahaleginduko da eta seme-alabok ez dabe aittuko zeaittik aittari
eitten detsen holakorik eta, badaezpadan, nahixo izango dabe euren ikastolan
i�ok bape ez jakitzia (eta eurak besterik uste arren... merezitakua balitz?)

Donostiatik bueltan etorri naiz pentsatzen periodikuetan agertzerik be ez
daken biktimak birritan dirala biktimak. Batetik erasotuak diralako, bape
arrazorik barik gai�era; eta, bestetik, erasotuak diranik be esaterik ez
dakelako. Burua makurtu, ixildu eta aguanta metxa. Gatx honetarako ez dago
ez errezetarik eta ez protokolo santurik.

Baten batek pentsauko dau, badator barriro Amati�o bere liuekin. Bai�a ez
nator hamen i�ok ezautzen ez daben enpresarixo baten tristurak kontatzera
(gai�era, enpresarixua izanda, seguru lotsagarrikerixaren bat ein dauala).
Ez, hau kontatzen dot gaur jakin dotelako Eibarren jaixua dana. Nik beti,
beste hainbaten aurrian beti, giputxez ein izan dot beraaz, eta gaur bixok,
buruz buru, jakin dot eibartarra dala eta nik bai�o askoz be "eibartarrago"
berba eitten dauala.

Bai�a gure eibartar anonimuak ez dau gure laguntzarik, besarkadarik edo
animorik jasoko. Ez. I�or ez da mobiduko eta ez mobilizauko. Biktima onak
(guriak) eta gaiztuak (bestiak) gitxitxo balira, horra hirugarrena: biktima
anonimuak.  Frantsesak heroi anonimuan markia errejistratu zeben eta
euskaldunok biktima anonimua asmau dogu.

Bai�a, hori bai, herrixan askatasunan izenian.

Amati�o

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to