> Amua bota du Iban-ek eta koska egin behar... > Dantza garaikidean gauzak nahiko gordin daudela uste dut eta harritzen naiz > prezio horiek kobratzea, baina prezio hori jarri badiote nik ez nuke > pentsatuko > dantzariak aberasten ari direlako denik. 6.000 euro kobratzen dituen talde > horrek dantza garaikidea egiten al du?
Ez, adibidea ez da garaikidea egiten duen taldearena, baina adibide garesti hori egon badago. En fin, ez naiz ari, eta igerriko da Pas de Basque emanaldiaz. Portzierto, bidali zuen emanaldiaren berri [EMAIL PROTECTED] helbidera, mesedez. Kontua ez da horrenbeste lan horiek garesti diren edo ez. Nik ez dut nahi horretan sartzerik. 50 dantzariko ikuskizuna 6.000 euroan merke ere izan daiteke, baina hori ez da baloratzen dihardudana. Enpresa antolatzailearendako merke edo garesti dena, ekonomikoki, ordaintzen denaren eta ateratzen denaren balantzan neurtzen da. Noski, ekonomikoaz gain beste neurgailu batzuk ere erabili behar dira... Baina neurgailua dirua denean, zaila da horrelako montajeak antolatzea eta emaleek antolatzaileei hori eskatzea ere ez dakit ba... Ez dut uste mila direnik frontoiez haraindiko lekuak emanaldiak egiteko, hori jakin badakite emaleek, baina ez dute askorik egiten horrelakoak funtzionatu dezaten, bai aretoen onerako zein taula gainera igotzen direnen onerako. Edo? Ikusten ditut aretoak ahaleginean, bat baino gehiago, baina taula gaina behar dutenak erren ikusten ditut ikuspuntuz. En fin, areto berri bateko penak ematen dute, baina zoritxarrez pena hauek zaharrak dira. Gurean, berriz, penak kontatzeko baino alegrantziak kontatzeko gaude momentuz, zorionez. Eskerrak! Honekin amaituko dut, beraz. Iban
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
