Bai, ulertzen dut aurkezten duzun arazoa. Sortzaileak oreka zailean jokatu behar izaten dute. Ikusleak erakartzeko ahalik eta osagai eta pertsona gehien bildu nahi izaten dituzte ikuskizunaren bueltan, eta horretxek produktua garestitzen du, eta ondorioz saltzeko aukerak murriztu, eta beraz bilatutakoaren kontrakoa lortu: ikusleak urrundu. Iruditzen zait oreka hori aurkitzea dela antzerkia, musika eta dantzaren inguruko produzkioek bilatzen dutena.


Dantzaren kasuan badaude oreka hori aurkitzea zailtzen duten faktore batzuk. Adibidez beste alorren free lance-ak oso urriak direla esango nuke. Antzerkia eta musika alorrean hainbat artista daude talderik talde dabiltzanak, eta aldi berean bi, hiru edo lau ikuskizunetan parte hartzera irits daitezkeenak (batzuk agendak nola konpontzen dituzten jakin nahiko nuke nik...). Free lance-en estabilitate laborala hutsaren hurrengoa da, baina horrek produkzioa egiten duten enpresa artistikoei malgutasun handia eskaintzen die. Profesionalei emanaldiak ordaintzen zaizkie, eta agur ben hur. Aktore eta musikarien artean nahiko zalbaduta dago lan modu hori. Dantzarien artean nekezago ikusten da. Dantzak eskatzen duen disziplina eta jarraitasuna izan daiteke, ikuskizun batek erabateko dedikazioa eskatzen duela izan daiteke, ala horretarako tradizio eta kultura gutxiago dagoela izan daiteke. Ez dakit, baina errealitatea da dantza konpainietan ohikoagoa dela dantzariak soldatapeko langile bezala kontratuak izatea, estabilitate handiagoan eta enpresarentzat karga handiagoekin noski. Eta horrek dantza emanaldiak oraindik garestiago egiten ditu.

Kontu hauekin gabiltzala orain urte batzuk dantza garaikide konpainia batek egindakoa etorri zait burura. Ikuskizun berri bat prestatu nahi zuten baina ez zuten proiektua abiatzeko sosik. Beraz, ikuskizuna prestatzen hasi aurretik antzokiko sarrerak saltzeari ekin zioten. Beren proiektua azaldu zuten, eta lagun, ezagun eta komunikabideen laguntzaz hurbildutako guztiei sarrera bana saldu eta dirua jaso zutenean hasi ziren emanaldia prestatzen. Handik hainbat hilabetera estreinatu zuten ikuskizuna, inoiz baino lehenagotik beteta zegoen antzokian. Ez dago esan beharrik talde ezaguna eta estima handikoa zela.


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to