Julen blogista literario berria dugu, baina aipatzekoak dira duela gutxi hasi den Igor Leturiak bere blogean egiten diharduen berritasun teknikoak.

- Bat. Uste dut blogaren blogaren itxura aldatzeko erabiltzaileari ematen dion lehen blog euskalduna dela.

Merezi du ikustea eta frogatzea.

Igorrek bere blogeko menuan : http://www.eibar.org/blogak/e-gorblog , ITXURA ALDATU esaten duen atal bat dauka eta bertan laukitxo bat dago. Ba, laukian aukeratu dezakezuen 20 bat aukeren artean, bat aukeratu, aldatu botoiari eman eta tatxan, tatxan, .... blogaren itxura guztia aldatzen da. Froga egin beste batekin, eta beste batekin, eta ... Majikoa dirudi. CSS estilo orrien eta disenatzaileen majia omen da.

- Bi. Igorrek beste berritasun erabilgarria ezarri du bere blogean: kontaktu orria http://www.eibar.org/blogak/e-gorblog/kontaktatu

E-posta helbidea publikoa egin gabe, eta horrela spam-eadoreak sahiestuz web bidez mezuak jasotzeko aukera ematen du. Goiko Arrateko amaren hausnarketak Gorosta barrenean entzun dira: humm, agian blog guztiei gehi dakiokeen funtzionalitatea :-) Batek daki...


Zorionak Igor!

eneko

Zorionak blogistei.




_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to