Nik ez dakit zein den Vanessa Sanchez, beraz, ezin aipatu haren lana esplizituki. Nik kritikatu nuen esaldia ez zuen Indonesian zebilen korrepsontsal batek bota, baizik eta ETBren estudioetan notiziaren irudiei ahotsa gehitzen zien neska batek. Ez dakit erredakzioa norena zen, baina ohikoa da erredaktoreek berek idaztea eta esatea. Neska hura zein zen ez dakit, baina haretxek bota zuen Malbinen kontua.
Horrez gain, tamalgarria iruditzen zait oinarri-oinarrizko ezagutza ez eskatzea milioika belarritara heltzekoak diren mezuak sortu beharko dituzten lagunak hautatzeko orduan, ez baitira geografia hutsezko kontuak soilik egunera entzun behar izaten direnak.
Rafa
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
