Beharbada arrazoia du Luistxok eta zuzenagoa da Asiaren Hegoaldea . Ingelesez "South Asia" erabiltzen da, baina "Southeastern Asia", "South East Asia", "South-East Asia" edo "Southeast Asia" dexente erabiltzen direla ikusi dut

Tsunami eta termino horiek bilatuz....

Googlen "Tsunami in Southeastern Asia": 1340 emaitza
http://news.google.com/news?q=tsunami+in+Southeastern+Asia&hl=en&lr=&c2coff=1&sa=N&tab=wn

Googlen "Tsunami in South East Asia": 6660 emaitza
http://news.google.com/news?hl=en&lr=&c2coff=1&tab=wn&ie=UTF-8&q=tsunami+South+East+Asia&btnG=Search+News

Googlen "Tsunami in Southeast Asia". 11.000 emaitza
http://news.google.com/news?hl=en&lr=&c2coff=1&tab=wn&ie=UTF-8&q=tsunami+in+Southeast+Asia&btnG=Search+News

Emaitza gehiago, bai Googlen "Tsunami in South Asia" bilatuta: 22.900 emaitza
http://news.google.com/news?hl=en&lr=&c2coff=1&tab=wn&ie=UTF-8&q=tsunami+in+South+Asia&btnG=Search+News

Azken honek bikoiztu egiten du aurreko Southeast Asia, baina, dirudienez modu bietan erabiltzen da ingelesez ...

Luistxok aipatu duen munduko mapa dela eta, atzo irratian entzun nuen askoz errealago den, proportzioak askoz hobeto gordetzen duelako, Peters-en munduko mapa http://www.petersmap.com/ euskaraz ipini behar dutela.

Irratian esan zutenaren arabera, errealago omen den mapa horretan, Europa, Asia, eta Ipar hemisferio osoa askoz txikiagoak dira... Esate baterako, ohizko mapetan (Mercator mapetan) Groenlandia, errealitatean denaren baino 20 aldiz handiagoa margotzen da, Europa 3 aldiz handiagoa,.... Afrika eta hegoaldea, direnak baino askoz txikiago ikustera ohituta gaude....

eneko




At 11:32 10/01/2005, you wrote:

Arrazoi duzu, bai jauna!

Ni neu ere jausi naiz klixearen sarean eta atzo Berria-n egin nuen
artikuluan halaxe jarri, hego-ekialdea, eta gaur zurea irakurri eta ohartu
kontuaz. Okerrena da hego-ekialdea jarri beharrean, eta Indikoa jarri nahi
ez nuelarik, izan nintzela segundo batzuk zer jarri pentsatzen, eta
Bengalako Golkoa ere buruan izan nuela baina azkenean hego-ekialdea.
"Hegoaldean" jartzea okurritu ere ez!

Zurea irakurri eta joan naiz aldamenean dudan mapara eta, zehaztasun
erabatekora jo gabe -hau diot inor oso kixkilloso jar ez dadin-, hauxe
konklusioa. Asiaren "mugak" 30� eta 140� inguruan koka litezke (Turkia -eta
ez mendebaldeko punta- eta Japoniaren ekialdeko ertza). Itsasikara 90�
inguruan izan da. Ia erdian, alegia.

Eta bat nator Xabier Mendigurenekin Vanessa Sanchez ona dela esatean. ETBren
berri-emailerik onenetako bat, ene ustez. Ez dakidana da, hala ere, Luixek
beragatik jardun duen. Nik apunte orokor moduan ulertu dut.

Mikel


----- Original Message ----- From: <[EMAIL PROTECTED]> To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]> Sent: Friday, January 07, 2005 9:45 PM Subject: [eibar] Aceh eta Asiako hego-ekialdea (sic)


> Amati�o: > > > Ni ez naiz oso telebistazale eta, behar bada, nik faltan sumatzen dudana > > noizbait edo nonbait agertu da baina... > > > > Nik Sumatrako itsasikarari berari buruz orain arte telebistan ikusi dudana > > ezer gutxi da. > > Nik faltan bota dudana da geografia apur bat. Harritzen nau medio > euskaldunen (Eitb, Berria) geografia eskasa tsunamiaren kontu honetan. Bi > aste dira gertatutakoa, behin eta berriro, "Asiako hegoekialdean" kokatzen > dutela. Kazetari horiek ez dute sekula mapa bat arreta apur batekin > begiratu, esango nuke. Bengalako Golkoa, zer esanik ez Maldiva uharteak, > ez dago Asiako hegoekialdean... > > Despiste geografikoak jatorri argia dauka: espainolak gara, eta prentsa > espainoleko topikoak errepikatzen dituzte kazetari euskaldunek, baita > abertzaleenek ere. Espainolak dira, hain zuzen ere, munduan tsunami hau > "sudeste asi�tico" inposible baten kokatu dutenak. Google News arakatuta > ere konprobatu dut, nola ingelesez South Asia, frantsesez Asie du Sud eta > espainolez, Ameriketan behintzat, Sur de Asia erabiltzen duten; espainolak > dira, "sudeste asi�tico" horrekin enpeinatuta daudenak. Baina tsunamia > beste nonbait gertatu da: Asia hegoaldean. Indonesia akaso hegoaekialdean > kokatu daiteke, baina uharte horietan ere, Sumatrako Aceh dago, > prezisamente, Indonesiaren iparmendebaldean. > > Klixe hutsa da sudeste asi�tico espainola. Ez dago beste eskualderik > Asian, nonbait: suroeste edo nordesterik ez dago. Oriente Pr�ximo luze > bat, Pakistaneraino, eta haruntzago, sudeste asi�tico. > > Eta euskaldunok, klixeak errrepikatu, eta punto. > > Bestalde, tsunamiak gehien astindu duen eskualdea: Aceh, Sumatra uhartean. > Kasualitatez mezu zaharretan arakatuz, Aceh aipagai izan zela gure > zerrendan aurkitu dut. Gure zerrendakide Kontxi Kerexeta han izan zela, > eta hango egoera politiko eta humanitario dramatikoa gogoratu zigun: > > http://comments.gmane.org/gmane.culture.language.basque.eibartarrak/4412 > http://comments.gmane.org/gmane.culture.language.basque.eibartarrak/4428 > > Baina 2001eko iraila zen mezu horien garaia... eta "mundua" beste kezka > batzuekin zebilen hilabete horretan, ez Acehri arreta eskaintzeko. > > Luistxo > >


---------------------------------------------------------------------------- ----


_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

__________________________ Eneko Astigarraga CodeSyntax [EMAIL PROTECTED]

Azitaingo Industrialdea,  3 -K
E-20600-EIBAR
Tel: +34 943 82 17 80

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to