Garik:

<Arazoaren iturria da, esfera bat ezin daitekeela paper batean ongi
<adierazi, deformazio bat behar beharrezkoa bait da.
-- Bai.

<Adibidez, Mercator-ek pentsatu zuen onena zela barkuz joateko
<komenigarrien zen deformazioa erabiltzea, lerro zuzenak=lerro motzenak
<izan zitezen.
-- Ez nenkien hori zenik arrazoia. Dena dela, ondo(?)dago barkuz joateko
deformazio horren arrazoia (efikazia), baina horrek ez du esplikatzen
kontinenteen arteko proportziorik eza (iparzentrismoa edo eurozilborkeria).

<Orain Peters hau dator, azaleren tamaina benetakoa berak dakarrela esanez.
Bale. Ba hori izango da. Baina ez zait mapa batere erabilgarria iruditzen. 
-- Eskolan ikasten den mapak ez du erabilgarria izan behar, EGIA baizik.

<Batzuk esaten dute Peters-en mapa hau justuagoa dela, eta gu zein txikiak
<garen eta Afrika zein handia den erakusteko balio duela. Ba bale. Baina
<horrek ez die afrikarrei ezer ematen eta guri ez digute ezer kentzen.
<Zertarako nahi ditu afrikar batek bere basamortuzko miloika kilometro
<karratuak? 
-- Horrela delako. Gezurrak, gezurra izateaz gainera, ez die egia baino
gehiago ematen.

Amati�o

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to