Eibarko Udalak logoa aldatu duela eta, Maitek zera esaten amaitzen du bere aipamena: "Egia da ez da dala batere erreza logo bat egitea"
-- Ez, ez da batere erraza logo berri ona egitea, baina bada aurrekoa baino txarragoa sekula ez egiteko errezeta segurua: HOBEA AURKITZEN EZ DEN BITARTEAN LEHENGOARI EUTSI. Gezurra dirudien arren, beti funtzionatzen du. Bestalde, bada gure artean logoak aldatzeko sekulako joera, batere erro edo sustrairik ez bagenu bezala. Mundu zibilizatuan bi dira beti kontuan hartzen diren oinarrizko legeak: 1. Administrazio Publiko eta erakundeetan, ahal dela sekula ez aldatu eta jatorrizkoari eutsi. 2. Enpresa publikoetan etenbako aldaketa ugari baina txikiak egin, batere jauzi handirik gabe. Lehen kasuan jatorriari heltzen zaio eta bigarrenean, berriz, bezeroak sumatzerik ez dituen aldaketa handiak egiten dira zenbait urteren buruan. Eibarko Udalarena, berriz... uste eze Mediterranio itsasbazterrean turismoari esker bapatean sortutako erresidentzi-auzoren batena dela... Amatino -----Mensaje original----- De: [EMAIL PROTECTED] [mailto:[EMAIL PROTECTED] nombre de Maite Rementeria Enviado el: viernes, 14 de enero de 2005 10:42 Para: Eibartarrak zerrenda Asunto: [eibar] Eibarko logo berria Atzo post bat sartu naban nere blogean Eibarko Udalaren logo berria dala eta. http://www.eibar.org/blogak/maite Aspaldian trakets samar dabiz Deba bailarako Udaletxeak. Aurtengo Gabonetan, Elgoibarko Udalaren selloa duen narruzko agenda bat ekarri digu Olentzerok Elgoibartar guztioi. Buzoian laga dizkigu. Lau hizkuntzatan gainera! Gaztekaniaz + Inglesez + Frantzesez + Alemanez Nik neria buletatu egin dot eta ez naiz bakarra izan! maite
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
