Eibarko Udalak logoa aldatu duela eta, Maitek zera esaten amaitzen du bere
aipamena: "Egia da ez da dala batere erreza logo bat egitea"

Nik esango nuke orain artekoa ez zela 'logo' bat. Ezkutuaren forma jakin bat baizik, Udalak zerabilena (bere lema euskaldunarekin-eta).


Ezkutua gauza malguagoa da logoa baino. SD Eibarrek ezkutuaren bertsiotxoa dauka bere ezkutu propioan sartuta, eta hori bezala, beste hainbat kasu: Eibarko ezkutuak aldagai asko izan ditzake. Eta gainera, beharbada, herria ordezkatzen du, eta ez Udala. Orain, ostera, Udalak logotipoa dauka, eta hura erabiltzeko mugak daude, aldagaiak zailak dira, eta bueno, zer ordezkatzen du? Herria ez, Udala akaso.

Akaso, dinot, ze http://www.eibar.net webgune ofizialean ez dago, oraingoz, logoaren arrastorik

Ezta ere, logoa onartu denik, edo logoaren erabilpenerako direktrizen berririk. Eta, kuriosoa bada ere, infomazio hori paperean eta CD fisiko batean prest dago jada: Eibar.org elkarteari Correos erakundeko langile batek ekarri dio. Hori bai, holakoetan gertatzen den bezala, lehenago egingo du euskal erakunde batek zeozer paperean atera eta Annapurnako gailurrera eroan, informazio hori Internetez zabaldu baino.

Hortaz, kasurik ez, logo berria Eibar.net-en iragartzen dutenean, orduan hartu aintzat. Aurretik, esistituko ez balitz bezala.

Luistxo


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to