antzeko zerbait aldarrikatzen dute kristau askok sexuaz, emazte jipoitu batzuek bizimodu autonomoaz edo euskal konstituzionalistek autodeterminazioaz: debekatu egiten digute, eta muga horrek egiten gaitu libre
eta bien bitartean, lanpostuak galdu eta galdu lan baldintzen duintasuna da zorrozki kontrolatu beharrekoa, baina lanpostu berriak sortzeko aukerari uko egiteke ----- Original Message ----- From: "Oier Araolaza" <[EMAIL PROTECTED]> To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]> Sent: Monday, January 17, 2005 10:11 AM Subject: Re: [eibar] ordutegi libreen alde > > > Harro samarra iruditu eta ez diot sinpatia handirik Lance Armstrong-i > baina orain urte batzuk zer pentsatua eman zidan elkarrizketa baten gai > honi buruz esan zituenak. Estatu Batuen eta Europaren arteko > desberdintasunez galdetu zioten, eta denden ordutegiak aipatu zituen. > Marsella aldean bizi zen, eta bertara iritsi berritan eraman ezinezkoa > gertatzen zitzaion gaueko 22.00etan dendak itxita aurkitzea. Estatu > Batuetan gaueko edozein ordutan jatekoa erosteko aukera zuen, eta > ernegatu egiten zuen Europan aukera hori ez izateak. Baina, hilabeteak > pasa ahala egoera berrira ohitu, eta bakoitzak bere buruarekin hartu > beharreko disziplina eta antolaketa xume hori onartuta, ordutegi > zorrotzak milaka dendariri bere bizitza propioa izateko eta lanaren > esklabutza gutxienez mugatzeko aukera ematen ziola ohartua zen, eta > hori, askatasun balore handitzat ulertu zuen. Hara paradoxa, ordutegi > mugek askeago egiten zuten europarra eta ordutegi libreek morroiago > estatubatuarra txirrindulari handiaren begietan. > > oier. > > > > > ---------------------------------------------------------------------------- ---- _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
