Xabierrek dio: >Igandez zabaltzeak lanpostu batzuk sor ditzakeela? Seguru asko. Baina >konpetentziako denda batzuk ixtera ere bai beharbada, eta azkenean >gehiago izan litezke galdutako lanpostuak sortutakoak baino. Eta >geratzen direnen kalitatea kaxkarragoa nolanahi ere.
Honekin ez nago konforme. Agian bai eta agian ez. Ez da erabat ezinezkoa kaxkarkeria hori eragoztea. Gaur egun, Bermeon bezala Irunen, bada denda txiki mordo bat igandetan zabalik, saltzaileak langileak dira eta inork ez du orain arte salatu. Saltoki handiari onartzen ez zaion berbera onartzen zaio denda txikiari. >kontsumoa/produkzioa katea etengabe handitzen joatea, kapitalismoaren >logika izan arren, ezin da azkengabea izan. Planetaren baliabideak >mugatuak direla eta halako rollo ekologistak errepikatzen hasi behar >ote dut? Hori egia da: egoera tragikoa da, ez dago irtenbide errazik. Patxada, zentzuna eta biziraupena zuk aipatu logika horren gainetik jarri behar dira. >Bestalde, lanik ezaren arazoa askoz txikiagoa da gaur egun orain dela >20 urte baino. Beharbada Goierri eskualde pribilegiatua da eta Bermeon >larriago dabiltza, baliteke. Bermeon baino gehiago Irunen sumatu dut nik larritasuna, batez ere Aduana kendu zutenez geroztik. 40.000 familia omen dago EAEn txirotasun arruntaren azpitik bizi dena. Milaka lagunek lan egingo lukete pozik asko Garberan domekan, besterik ezean, are kapitalismoaren logika arras txikitzailea dela uste dutenak. >Dena dela, lanpostu berrien sorrera >akritikoki gauza guztien gainetik jartzeak edozer onartzera eraman >gaitzake: desarrollismoak bultzaturiko azpiegitura txikitzaileak, >armamendu-fabrikak eta beste. Erabat ados, baina mintzamolde hori dagoeneko lanean gabiltzanok erabiltzen dugu. Bestalde, armamendu-fabriken eta azpiegitura txikitzaileen espiritua nabariagoa da nire ustez futbol zelaietan saltoki handietan baino, horregatik aipatu ditut hasieran Anoeta eta San Mames. Soziologoren baten esan zuen, oker ez banago, gerra eta salerostea, horiek dire funtsezko jarduerak. Ematen du euskal gizarteak salerostearen alde egin duela. AEBk, berriz, bere lurraldean salerosi eta gerra urruti.
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
