Atzo Madrilen egon nintzen. Hain zuzen ere nere jefeak Europar Konstituzio Itunari buruzko mahai-inguruan parte hartu zuen, Complutense Unibertsitatean, Gaspar Llamazares(IU), Diego L�pez Garrido (PSOE) eta Fernando Alvarez Mirandarekin (PP) batera. Azken Kongresuko presidentea izan zen baina, hala ere, gogoratu beharra dago Francoren kontra aritu zen espainiar eskuinaren partaide izan zela 1950 eta 1960ko hamarkadetan, eta Munitxeko "kontubernioa" antifrankistan parte hartu zuela.
Bertan entzun nuen gauzarik "berriena" Llamazarezek esan zuen. Nonbait, IUren arazorik larriena zera da: Badaki Europako progresia osoa baiezkotan dagoela, badaki Europako berdeak baiezkotan daudela eta badaki Europan ezezkoa esatea atzerakoia dela. Hala ere, uste du (benetan sinesten du) Espainian diferentea dela, espainiar ezkerrari ezezkoa esatea dagokiola, eta onartu zuen zein zaila den Espainian ezezko erantzun hori "aurrekoitzat" aurkeztea. Hori entzuten ari nintzela pentsatu nuen Euskadi ez dela, nonbait, ez Europa eta ez Espainian. Amati�o
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
