>Halako estatistikak merke samarrak dira:
-- Eta hire komentarixuak zeraittik dittuk garestiauak?

    Neria ez zan garestiagoa, batez be azkar idatzita zalako eta horren
ondorioz "txatxua" (nire andre bizkaitar-bizkaitarraren  familixan berba
hori, txatxu, zentzu batean erabiltzen dabe, eta hiztegixetan, oin
kontsultatu ditut, beste zentzu batekin agertzen da, baina, bueno, tira,
balio dau). Zera esan nahi nuen, estatistiketako datu solteak hartuta, eta
nahi danarekin lotuta, azkenean edozein gauza defenditu leikela.
    Alde batetik esan notsun artikuluaren mamiarekin ados nengoela,
artikuluaren gehixenarekin be ados nengoen, turismoarena be ez notsun
diskutitzen... langabeziarenak denetarako emoten dau.

     Esate baterako, langabezia Naparroan EAEn baino txikiagoa da, datu hori
egia da eta Nafarroako medioetan sarri gogoratzen dabe. Horrek frogatzen dau
bere estatutua dela eta, EAEn ez egonda, egoera ekonomikoa hobea dakenik??
Baietz pentsa zeikean.
    Baina Nafarroako datu hori be, egia izanda, erdi guzurra da, paroa
Nafarroan ez dagoelako Araban edo Gipuzkoan baino hobeto, nahiko antzera
berriz, EAEn media Bizkaiak jeisten dau eta.

    Euskal Herrian askotan esan da, esan danian, egoera ekonomiko txarraren
erantzule nagusia e.t.a. zala (ez di�ot zuk esan dozunik). Neuk be ez dakat
dudarik e.t.a.k ez dabela ezertan lagundu, baina e.t.a.ren eragina "lehen"
horrenbestekoa bazan,  eta txarrerako, oin be pentsau egin beharko litzateke
bere eragina be badaukala, oin ekonomia ondo doala... e.t.a.k onerako
laguntzen dau??

    Esaten da EAEn jendea aberatsagoa dela, esate baterako, Extremaduran
baino. Eta eurotan begiratuta egia izango da. Eta aberastasunaren adierazle
moduan, euroak brutoan hartu beharrean, hartzen badugu pertsona bakoitzeko
etxebizitza metro karratuen kantitatea?? Nik postura egingo neuke, hainbat
arrazoiengatik, Extremaduran jendeak bataz beste etxebizitza metro karratu
gehixago dakala, eta ez dot uste aberastasun baremo moduan kriterio hori
txarra denik.

    Kokotaraino nago batzuk, enpresarioen elkarteek gehixenbat, Arabakoak
nabarmen, esaten dabenian Euskal Herriko soldatak handiegiak direla, eta
horretarako Espainiako mediarekin konparatzen dabenian. Eta zergatik sekulan
be ez dabe konparatzen Frantziarekin???????? eta, aizue, distantzia berbera
gaoz eta denak Batasun Europarrean.

    Estatistiketako erabilera, oker baino gehixago, maltxurren adibideak
larregi ezagutu dittut. Eta ez dot esaten zuregatik Amati�o (oin be
bildurretan nago edonundik be txarrian hartuko nauzunik).
        Txau-txau.
            Imanol.

    ----------------

>- "1985etik honako murritzena". Data hori aukeratu bada, seguruenean ezin
delako gauza bera esan "1980tik hona".
>- "Europako Batasunean baino bi puntu gutxiago". Eta... Frantzian
(aldamenean dogu eta) baino zer? Piren�es Atlantiques baino zer?... Naparroa
baino zer? ("Araba Nafarroa moduan" leloa gogoratuizu).
-- Bihar bada arrazoi punttua daukak, eta seguru asko dexente gehixao eukiko
heukek, nik neuk "gu" eta "bestien" arteko konparasi�ua ein gura izan baneu.
Bai�a nere asmua "gu oin" eta "gu lehen" konparatzia izan dok, hau da
Estatutuak mesede ekonomikorik eragin ete deuskun ala ez. Estatutu barrixak
bildurtzeko aitxakixarik emoten ete deskun ala ez.
   Turismuari buruz esandakuak balio jok adibidetzat: 1993an (lehen
estadistika 1992koa dok) 850.000 turista eta iaz bi bidar gehixao. Horrek ez
jok esangura iaz etorritako 1.700.000 bisitariak ikaragarri asko diranik
(segurutik gitxi dira, proportzioz behintzat, Espai�ia eta Iparraldera
etortzen dan turismoaz konparauta), ez dogula azken hamar urteotan i�or
izutu bai�o.

   Tira (oin danok "bueno" esaten juek), merkia edo garestia... Nere eritzi
apala.

   Amati�o





----- Original Message -----
From: "Amati�o" <[EMAIL PROTECTED]>
To: <[email protected]>
Sent: Sunday, January 23, 2005 7:57 PM
Subject: [eibar] Don Bildur


> Don Bildur jauna ez da batere berria. Ia zortzirehun urte joan dira
> Berceo poetak lehen aldiz aipatu zuenetik hona. Geroztik, Don Bildur
> lantzean
behin
> agertu izan zaigu historian zehar, izurriteak, inkisizioak eta
> gainerako mamuek eraginda. Azken bolada honetan, ostera, ekonomiak
> deituta agertu
izan
> zaigu Don Bildur, edo, hobeto esanda, ekonomiaren aitzakiaz  politikak
> deituta.
>
> Roman Kn�rr jaunari jaramonik egingo badiogu euskal ekonomia Estatutu
> Politiko Berriaren bildur da. Ez da kontu berria. Orain 25 urteko
hemeroteka
> begiratu besterik ez dago konturatzeko Gernikako Estatutuak ere
> antzerakoa sortu zuela APko jarraitzaileen artean. Hala ere, gaur egun
> ez dago inor, ekonomiaren izenean behintzat, Gernikako Estatutua
> txarretsiko duenik; are gutxiago Estatutu hura ekonomiaren aitzakiaz
> gaitzetsi zutenak
defendatzaile
> amorratu bihurtu direnez gero, itxuraz behinik behin.
>
> Aste honetan ezagutu diren datuak aipatuez gero, ez dirudi euskal
politikak
> inor bildurtzen duenik. Ez behintzat lan-merkatua eta turista-kopurua.
> Lan merkatuari dagokionez, sekula historian baino landun gehiago dago
> gaur
egun
> Euskal Erkidegoan eta langabezia, aldiz, 1985etik honako murritzena,
> Europako Batasunean baino bi puntu gutxiago. Turismoaz, berriz, 2004
urtean
> inoiz baino bisitari gehiago etorri da eta orain hamar urte baino bi
> bider gehiago.
>
> Jakina, bildurrak ez omen du arrazoirik behar. Bapo. Baina, hala ere,
> zein sektoreri egotzi beharko genioke ustezko bildur hori lan-merkatua
> inoizko oparoena baldin bada eta kanpotarrek sekula baino gehiago
> bisitatzen
baldin
> bagaituzte? Nor da bildur? Zeren bildur?
>
> Behar bada arazoa besterik da. "Basta ya"ko jendeak nahi izan zuen
> bezala sukaldariek euren jarrera politikoa jendaurrean aitortu
> zezaten, hainbatek nahi luke enpresariek jakineko kolore politikoren
> baten aldeko postura publikoa azaltzea. Baina guk ez ditugun euskal
> sukaldariak eta euskal enpresariak horretarako behar, bakoitza bere
> lanean onena izan dadin
baino.
>
> Amati�o
>


----------------------------------------------------------------------------
----


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]






----------------------------------------------------------------------------
----


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to